Liam O'Flaherty (irlanderaz: Liam Ó Flaithearta) (Inishmore, 1896ko abuztuaren 28aDublin, 1984ko irailaren 7a) nobelagile eta kontalari irlandar nabarmena izan zen eta Berpizkunde Irlandarraren pertsonai garrantzitsua.

Liam O'Flaherty

Bizitza
JaiotzaInishmore1896ko abuztuaren 28a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaDublin1984ko irailaren 7a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Margaret Barrington (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity College Dublin
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0641018 Allocine: 84372 Allmovie: p169629 Edit the value on Wikidata

Liam Gort na gCapall herrixka urrunean jaio zen, Inishmore ("Uharte Handia", hau da, Aran Uharteetako osatzen duten hiru uharteetan handiena edo nagusiena, Irlanda mendebaldeko Galway konterrian. Garaiko Irlandar Mendebaldeko jende askok bezala, O´Flaherty-k gaeleraz hitz egiten zuen. Hala eta guztiz, bere sendiak ez zion babesik eman jarrera honetan.

Irlandar jatorriko John Ford zinema zuzendariaren lehegusua zen.

Lehendabiziko urteak aldatu

1908an, 12 urte zituelarik bigarren mailako heziketa edo batxilergoan hasi zen. Lehendabiziko egonaldia Rockwell ikastetxean egin zuen, gerora Holy Cross-era jo zuen eta ondoren, Dublingo Unibertsitatera. Sunday Times egunkariaren arabera apaiz bilakatzekotan egon omen zen baina 1917an bere ikasketak utzi eta Britaniar Gudarosteko Goardia Irlandarrean (Irish Guards) izen meatea erabaki zuen.

Garai horretan Lehenengo Gudaldi Mundiala ematen ari zelarik, O´Flaherty zauritua izan zen eta bere errejimenduak pairatu zituen bonbardeaketa gogorren ondorios, gudaldi hartatik behin-behineko erretiroa hartu zuen shock bat jasan zuela eta.

Atsedenaldi baten ondoren, Irlandar Errepublikaren Historioan aktiboki parte hartu zuen eta baita ondoren etorri zen Guda Zibilean. Alde "Errepublikar Erradikala"-ren jarraitzailea zenez, Irlanda Osoaren independetziaren aldarrikatzea zuen helburu (honenbestez, Irlandako Errepublika eta Ipar Irlandaren arteko zatiketa onartzen zutenen aurkari zuzena zen). Hortaz, Frantzian babes bila joatera beharturik egon zen errefuxiatu moduan.

Denbora bat iraganda, 1933an, bere gaixotasun mentala zela eta beherakada bat jasan zuen bere aintzineko guda zelaietako bizipenak zirela eta.

Idazlanak aldatu

O'Flaherty-ren idazlan askok Irlandako naturaren gaia dute amankomunean. Esate baterako, bere idazlan onenak, jatorriz, gaelera edo irlanderaz idatziak daude, bere aitak hitz egin nahi izan ez zuen hizkuntza. Hala eta gutiz, O´Flaherty-k ez zuen bere ama hizkuntzan idaztea zeozer berezi bezala hartzen. The Sunday Times egunkariari bidaliriko gutun batean zioen bezala: "gaeleraz idaztea ez da inoiz garrantzi handiko gauza izan" eta honekin lotuz, bide batez, hizkuntza honetan idazten duten irlandar idazle batzuk duten eskergaiztoa eta goraipamen eza aipatzen du.

 
Inishmore uhartearen ekialdeko hondartza,O'Flaherty-ren sorlekua

1923an bere lehen elaberria argitaratu zen: "Thy Neighbor's Wife" ("Emaztearen Bizilaguna", bere lanen arteko hoberenen artean onartua dagoelarik.

1925ean "Tait Black Memorial" saria jaso zuen fikziozko sailean, The Informer (Informatzailea) bere lanarengatik, bere lehengusuak zinemara eramana izan zuelarik, John Ford zinema zuzendari ospetsua. (Aipamen edo garrantzi gutxigoko aurretiko beste bertsio bat ere egon omen zen).

Hurrengo urteetan beste zenbait idazlan eta kontakizun motz argitaratu zituen. Denboraldi hau (1933) lehen esandako desegonkortasun mentalarekin amaitu zen. 1950. urterarte, idazten jarraituz gain, AEB eta Europatik bidaiatzeari ekiten dio.

Bere bizitzaren amaierarte, gaelerazko zenbait kontakizun labur argiratzen ditu: Dúil, itzultzeko nahiko zaila; orokorrean, liburu, kodigo, grimarioa, baina zeozerri buruzko ahozko kontakizun bilduma baten zentzuan. Duil ez da nobela edo elaberri bat, baina diska bat izan liteke, adibidez: "Duil Na Brenda" Artegilearen Grimorioa. Bestalde, Hitza, Jainko Sortzaileari izendaturiko izenen arteko bat osatzen duen sustraiaren zati bat da. Eraldatzeko borondatea edo trebetasuna duen izpiritu edo hitza? Ezagupena zantzu platonikoan? Inoiz argitaratu zuen idazlan hoberenatzat hartua, gainera askorentzat irlanderaz idatzitako hoberena.

Gainera gutunetako asko aldi honetan argitaratuak izan ziren bere heriotzaren ondoren. Hauetan argi ikusten da Frantziar eta Errusiar kulturaz zuen mirespena, bere ideologia komunismora aldatu zuen arrazoi izan zitekeena. Halere aipatzea merezi du, bera bezalako asko eta asko Irlandar errepublikazaleen arteko alde gogorrenean zeudela edo komunista bilakatu zirela.

Heriotza eta Oroimena aldatu

Liam O'flaherty 1984ko irailaren 7an zendu zen. Bere heriotzaren ondoren bere idazlan asko berrargitaratuak izan zirelarik, bere gutun askorekin batera. Gaur egun bere kritikariak eta inbestigatzaileek XX. mendeko idazle handienetarikoen artean daukate. Irlandar kulturaren ahots sendoenen artean ere gogoratua bada.

Idazlanak aldatu

Bere "elaberri edo nobelen" artean hauek dira nabermenenak eta Hego Euskal Herrian argitaratuak:

  • Thy Neighbour's Wife (1924) ("Emaztearen Bizilaguna")
  • The Informer (1925) - Informatzailea (Libros del Asteroide, 2007)
  • Mr. Gilhooley (1926) ("Gilhooley Jauna")
  • The Return of the Brute (1929) ("Inozoaren Itzulera")
  • Short Stories (1937) ("Kontakizun laburrak") (1956an ingeleraz berrikusia)
  • Famine (1937) - (Gosea) (Editorial Argos Vergara, 1982)
  • Land (1946) ("Lurra")
  • Two Lovely Beasts and Other Stories (1950) ("Bi Pizti Maitagarri eta Beste Kontakizun Batzuk")
  • Insurrection (1951) - (Matxinada) (Alianza Editorial, 1985)
  • Dúil (1953)
  • The Pedlar's Revenge and Other Stories (1976) (Pedlar-en Mendekua eta Beste Kontakizun Batzuk")

Bere ipuin laburrenen artean onenetarikoak:

  • The Sniper ("Tiratzailea")
  • Civil War ("Guda Zibila")
  • The Shilling ("Txanpona")
  • Going into Exile ("Deserrirako Bidaia")
  • A Red Petticoat ("Azpigona Gorria").

Ikus, gainera aldatu

Kanpo Loturak aldatu