Aitor Zubieta

esku huskako pilotaria
Zubieta

Aitor Zubieta, 2012an.
Izen osoa: Aitor Zubieta Albarracin
Jaiotza data: 1984ko martxoaren 29a (40 urte)
Jaioterria: Etxarri Aranatz
( Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,95 m
Pisua: 93 kg
Debutatze data: 2004ko urtarrilaren 30a
Debutatze pilotalekua: Labrit
Erretiratze data: 2017ko irailaren 16a

Aitor Zubieta Albarracin, pilota arloan Zubieta deituraz ezaguna (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia, 1984ko martxoaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Lehendabiziko partida 2004ko urtarrilaren 30ean jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Binakako lehiaketetan nabarmendu zen batez ere, eta txapelketa nagusian behin izan da txapeldun (2010ean, Xala aurrelaria lagun), eta beste behin txapeldunorde (2015ean, Berasaluze II.a aurrelaria lagun).

Bere pilotari ibilbide profesionalean hainbat arazo fisiko izan zituen, eta bost ebakuntza egin behar izan zizkioten (belaun bakoitzean bi, eta ezkerreko orpazurdan beste bat). 2015eko irailaren 16an eskuineko belauna berriz hondatu zitzaion; lesio hori sendatzea ezinezkoa izango zitzaiola ikusita, erretiroa hartu zuela iragarri zuen 2017ko ekainaren 14an.[1]

Astialdian, Etxarri Aranazko esku huskako pilota eskolako irakasle da, Oskar Lasa herrikidearekin batera.[2][3]

Kirol lorpenak

aldatu
Urtea Txapeldunak Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2010 Xala - Zubieta Gonzalez - Laskurain 22-14 Ogeta
2015 Bengoetxea VI.a - Untoria Berasaluze II.a - Zubieta 22-7 Ogeta

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Zubieta: “Me voy con la conciencia tranquila”» Deia 2017-06-15 (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  2. «Beteranoaren altzoan»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-03-30.
  3. «Oskar Lasa, de pelotari a taxista del pueblo», Diario de Navarra, 2010-01-08.

Kanpo loturak

aldatu