Idauze-Mendi

Zuberoako udalerria

Idauze-Mendi ([iðaus̻e menði]) Zuberoako udalerria da, Arbaila eskualdean kokaturik dagoena.

Idauze-Mendi
 Zuberoa, Euskal Herria
Idaux-Mendy (Pyr-Atl, Fr) école.JPG
Idauze-Mendiko herriko etxea eta eskola.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Idaux-Mendy
AuzapezaRoger Erramuzpe
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64268
Herritarraidauztar-mendiar
Geografia
Azalera9.67
Garaiera152 – 331
Demografia
Biztanleria275 (2018: Green Arrow Up.svg 5)
Dentsitatea26,78 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,49
Ugalkortasuna[1]‰ 33,56
Ekonomia
Jarduera[1]% 74 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0,16 (2011)
Langabezia[1]% 5,21 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 57,41 (2010)
Erabilera% 25,05 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1842. urtea


Idauze-Mendiko Philippe Etchegoyhen[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

GeografiaAldatu

Biztanle-guneakAldatu

Ingurune naturalaAldatu

Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, bertara isurtzen diren Arangorena (12,5 km) eta Uhalteberri errekekin batera.

Udalerri mugakideakAldatu

HistoriaAldatu

Idauze eta Mendi herriak 1842. urteko ekainaren 27an batu ziren udalerri bakarra osatzeko.

EkonomiaAldatu

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, berriki itsas produktuekin lan egiten duen enpresa bat kokatu da bertan.

DemografiaAldatu

XIX. mendearen erdialdean, bi herriek bat egin ondoren, ia 500 biztanle izatera iritsi zen udalerria. Hala ere, populazioak beheranzko joera etengabea izan zuen bi mendez, eta 1982an 227 biztanle soilik zituen. Ondoren pixka bat igo zen populazioa, baina 250 pertsonen bueltan geratu zen.

Idauze-Mendiko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

KulturaAldatu

Euskal Herria ZuzeneanAldatu

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia 2004tik 2008ra bitartean Mendi herrian egin zen urtero.

EuskaraAldatu

Idauze-Mendin[4] Basabürüako hizkera[5] erabiltzen dute, zuberotar euskalkiaren aldaera.

PolitikaAldatu

AlkateakAldatu

Alkatea Agintaldia Alderdia
Jean Pochelu 1983-1989
François Dascon 1989-1995
François Dascon 1995-2001
François Dascon 2001-2008
Roger Erramuzpe 2008-2014

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Burdin Aroko kokaleku protohistoriko baten aztarnak daude udalerriko lurretan, Ameztegian. Monumentu izendaturik daude 1982. urtetik aurrera.[6]
  • Zenbait errota zahar ere badaude herrian: Xamalbide, Xoro eta Etxatz esaterako.
  • Idauzeko eliza XVIII. mendekoa da eta, Mendikoak moduan, estilo zuberotarreko kanpandorre trinitarioa du.

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etchegoyhen, Philippe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  4. «Idauze-Mendi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  5. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  6. Frantziako Kultura Ministeritza -

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa