Ainara Otxotorena

Irakaslea eta politikaria

Ainara Otxotorena Iriarte (Hernani, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 23a ) irakaslea eta politikaria da.[1]

Ainara Otxotorena

Alkate

Bizitza
JaiotzaHernani1984ko maiatzaren 23a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Facebook: ainara.otxotorenairiarte.9 Instagram: ainaotxoto LinkedIn: 39623b64 Edit the value on Wikidata

2023ko ekainaren 17an Mañariko alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[2]

Biografia aldatu

Hernanin jaio bazen ere, Mañarian bizi da Ainara.

Irakasle aldatu

Magisteritza ikasketak egin zituen Donostian eta Goi Mailako Haur Hezkuntzako zikloa Ordizian. 2010etik Mañariko haurreskolan hezitzaile eta koordinatzaile lanetan dihardu.[3]

 
Mañariko udalbatza, 2023.06.17

Politikari aldatu

2019ko urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte-hartzailean Mañariko EH Bilduren komunitateak  zerrendaburu izateko proposatu zuen Ainara Otxotorena Iriarte, eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, bere burua prest agertu zuen alkategai izateko.[3]

2019ko ekainean alkate bilakatu zen, Endika Jaio koalizio kideari erreleboa hartuz, Euskal Herria Bilduk 189 botu lortu ondoren, EAJk 163 eskuratu zituen bitartean.[4]

2023ko ekainaren 17an Mañariko Udalean egindako osoko bilkuran, Ainara Otxotorena Mañariko alkate izendatu zuten. Otxotorenak EH Bilduko lau zinegotzien bozka jaso zuen eta horrela, bere bigarren legegintzaldia hasi zuen alkate gisa.[5]

Izendapen egunean honako adierazpenak egin zituen:

Mañaria ondo doa, hauteskundeetan herritarron babesa jaso genuen eta hemen hasiko da beste legegintzaldi berri bateko ibilbide polita. Udalean lanean egongo den taldea berriztu dugu, indarberritu egin gara, eta kalean inoiz baino babes handiagoa eta ilusio handiagoa sentitu dugu. Pertsonalki, herritar guztientzako erreferentea izan nahi dut, udalean eurentzako lanean ari den herritar-ordezkaria, herritarrokin berba asko eginda gauzak aurrera ateratzen dituena”

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu