Simon van der Meer (Haga, 1925eko azaroaren 24a - Geneva, 2011ko martxoaren 4a) herbeheretar fisikaria izan zen. Ikasketak bukatuta, Philips enpresan hasi zen lanean, Eindhovenen. 1956an Ikerkuntza Nuklearreko Europar Kontseiluan sartu zen, antiprotoi metagailuaren taldeko ingeniari gisa. Geneva eta Amsterdameko unibertsitateetako doktore honoris causa da, eta atomo sortak hozteko tekniken bultzatzaile nagusia izan da. 1984an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Carlo Rubbia kubatarrarekin batera. Lotura elektroniko ahularen oinarriak aurkitu zituen. Zatiki astunak (bitartekariak deituak) –W zatikia (karga negatiboa edo positiboa), batetik, eta Z zatikia (neutroa), bestetik– trukatzean gertatzen da lotura hori. Garrantzi handiko aurkikuntza gertatu zen zatikirik xehenen egitura ezagutzeko eta unibertsoaren ezagutzan sakontzeko.

Simon van der Meer

Bizitza
JaiotzaHaga1925eko azaroaren 24a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
BizilekuaHaga
HeriotzaGeneva2011ko martxoaren 4a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Catharina M. Koopman (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDelfteko Unibertsitate Teknikoa
Christelijk Gymnasium Sorghvliet (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)CERN
Philips
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Find a Grave: 67262126 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu