Jean Borthayre (Muskildi, Zuberoa 1901eko maiatzaren 25a - Montmorency, Val-d'Oise, Frantzia 1984ko apirilaren 25a) baritonoa izan zen. Bere ospea batez ere frantses eta italiar opera errepertorioa landuz lortu zuen.

Jean Borthayre
Bizitza
JaiotzaMuskildi1901eko maiatzaren 25a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaMontmorency1984ko apirilaren 25a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaDecca (en) Itzuli
Philips
EMI

Musicbrainz: ae197cb0-f733-4d43-b432-34c1792c0741 Discogs: 1414936 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Abeslari autodidakta, Europan zehar bira egin zuen Euskal Herriko abesbatza batean hasi zen bakarlari. Parisko kontserbatorioan sartzeko arrakastarik izan ez zuen saiakeraren ostean frantses hiriburuko Opéra-Comiquen baxua zen Louis Azémak bere ahotsa entzuteko aukera izan zuen. Parisen bizi izateko denetarik (taxista lana...) egin izan zuen; euskal kantuak ziren bere errepertorio bakarra 1934an Parisko Casinora Tino Rossiren errezital batean parte hartzeko igo zenean. Bere izena opera giroan entzuten hasi zen eta 1936an Marie-Louise bere emaztearekin (Azémaren alaba) operaren gaineko ikasketak hasi zituen. 1937an Aljerreko Operan kantatzeko kontratatu zuten baina Bigarren Mundu Gerrak ibilbidea moztu zuen.

Bere debut profesionala 1943an egin zuen Tolosa Okzitaniako Kapitolioko Antzokian; bertan 1946 arte egin zuen lan, Jules Masseneten Hérodiade operan Herodesen papera egiten. Gerraren ostean beste zenbait hiritako opera etxetan aritu zen: Bordele, Marseilla, Lyon, Estrasburgo, Gante, Anberes eta 1951n Paris; urte horretan aldi berean Opera Nazionalean (otsailaren 25ean) eta Opéra-Comiquen (otsailaren 22an) debutatu zuen ia 50 urte zituela, Charles Gounoden Faust operan Valentinena eta Georges Bizeten Les Pêcheurs de perles delakoan Zurgarena eginez hurrenez hurren. 1968 arte bi antzoki garrantzitsu horietan kantatu zuen.

Batez ere frantses estatuan lan egin zuen; bere kantatzeko eragatik frantsesezko operaren ikurretakoa izan zen. Orduan frantsesez abesten ziren Giuseppe Verdiren opera batzuetan egindako baritono lanagatik ere ospetsu bihurtu zen: Rigolettorena izen bereko operan, Germontena (La traviata), Renatorena (Un ballo in maschera).

Zenbait grabaketa aldatu

Borthayrek parte hartu Zuen grabaketen artean hauexek daude:

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Borthayre nazioarteko Opera selekzio batean.
  2. Digamusic.com.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu