Piarres Narbaitz

euskal idazlea

Piarres Narbaitz Caillava[1] (Azkarate, Nafarroa Beherea, 1910eko martxoaren 25a - Kanbo, Lapurdi, 1984ko abuztuaren 16a) euskal idazle, historialari eta apaiza izan zen.

Piarres Narbaitz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre Pascal Narbaitz
JaiotzaAzkarate1910eko martxoaren 25a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaAzkarate1984ko abuztuaren 16a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, irakaslea, apaiz katolikoa eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Piarres Arradoi eta Ttunttun
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: piarres-narbaitz-1910-1984 Literaturaren Zubitegia: 473

Biografia aldatu

Azkarate Intxauspean jaio zen. Peoño Narbaitz eta Katixa Callabaren seme-alaben artean bigarrena eta lehen semea izan zen. Garai horretan Ipar Euskal Herriko hainbat gazte bezala apaizgaitegira joan zen baina misioetara joateko barik Euskal Herrian bertan geratzeko asmotan. 1934an Klement Mathieu apezpiku hazpandarrak apaiztu zuen Baionan eta 24 urterekin Uztaritzeko seminariora bidali zuten irakasle. Han zeuden Piarres Lafitte eta beste euskaltzale batzuen ekimenaz hasi zen idazten Gure Herria aldizkarian; lehen artikulua 1934koa da, Solbezio izenburukoa. Ondoko urteetan Aintzina agerkarian musika saila idazteko ardura izan zuen. 1935ean Tolosa Okzitaniara bidali zuten Filosofia ikastera eta 1938an Baionako seminariora igorri zuten arlo horretako irakasle.

Apezpikutegiko bulego lanetarako deitua, 1943tik 1964 arte behar horretan aritu zen, hiru gotzain oso desberdinen agindupean: Edmund Vansteenberghe, Léon Terrier eta Paul Gouyon; horren ondorioz Baionako katedraleko kalonjea eta Baionako elizbarrutiko bikario nagusia izan zen, Ipar Euskal Herri osoan eragin handiko karguak. Bere euskal eta herrizaletasunagatik izan zituen arduretatik Parisko Euskal Etxea, Baionako euskal meza, Zuberoa, Amikuze, Garazi zein Lapurdiko laborantza eskolak eta Hazparneko nekazaritza-teknikarien ikastegia bultzatu zituen.

1964an erretitratu eta gero hainbat idazlan egin zuen. Latina ederki menperatzen zuenez, Piarres Narbaitzek antzinako agiriak ikertu zituen. Bere liburuetan Hirugarren Errepublikak izkutatutako Euskal Herriko historia zabaldu zuen, Philippe Veyrin eta beste historialari batzuekin batera.

1984an Kanbon hil eta Azkarate jaioterrian ehortzi zuten.

Lanak aldatu

Kazetaritza aldatu

Artikulu ugari idatzi zituen Gure Herria, Aintzina eta Herria aldizkarietan.

Erlijiosoak aldatu

  • Elizako liburua (1945)
  • Elizako predikua («Gure Herria», 1956, 325 orr.)
  • Ama Birjina Lurdekoari (1957)
  • San Frantses Jatsukoa (1966); elebiduna.
  • Elizarako kantuak ere egin zituen, bere erlijio jardunen barruan musikari garrantzi handia ematen ziolako:

Bestelakoak aldatu

Antologia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Amaren deiturarako "Callaba" ere topa daiteke euskaraz, adibidez Kattalinen gogoetak liburuaren (1999, Elkar) hasieran agertzen den Piarres Xarritonek eginiko biografian, artikulu honetarako erabili diren iturrietakoa dena.
  2. Liburuaren aurkezpena EKEren webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu