Ireki menu nagusia

Yon Goikoetxea Lara (1984ko azaroaren 8a) ikasle eta politikari venezuelarra da. Bere aitona-amonak Gordexolakoak dira.

Yon Goikoetxea
Yon goicoechea bilbon.JPG
Bizitza
Jaiotza Caracas1984ko azaroaren  8a (34 urte)
Herrialdea  Venezuela
Hezkuntza
Heziketa Columbia Law School Itzuli
Andrés Bello Catholic University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Primero Justicia

2007ko hasiera aldera nabarmendu zen Venezuelako figura nazional gisa, hain zuzen ere, Hugo Chávezen gobernuak Radio Caracas Televisión ixtearen kontra eta, geroago, Venezuelako Presidentea bera bultzatzen ari zen Konstituzio-erreformaren kontra sortutako ikasleen erantzunaren buru jardun zuenean.

Harrezkero, zuzenbideko ikasle horrek hamaika protestazko ikasle-martxa jendetsu, eta baketsuak, antolatu ditu giza eskubideen zein herritarren eskubideen eta adierazpen-askatasunaren alde.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yon Goikoetxea Aldatu lotura Wikidatan