Aroa Uharte
Aroa Uharte Zubillaga (Leitza, Nafarroa Garaia, 1984) itzultzailea da.
Aroa Uharte | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1984 (40/41 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara errusiera errumaniera katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Bizitza
aldatuIkasketak
aldatuArte Ederretako ikasketak egin zituen Aroa Uhartek. Erasmus egin zuen Errumanian, eta, errumaniera ikasita, bururatu zitzaion eslaviar filologia egitea eta Bartzelonara joan zen eslaviar filologia ikastera. Poloniera eta errusiera, eta hango historia, literatura, filosofia ikasi zituen eslaviar filologia egitean. Ondoren bigarren Erasmus bat egin zuen, Moskun eta masterra San Petesburgon. Etxera itzulita Errusiaren inguruko ikastaroa eskaintzen jardun zuen, Donostian, EHUn, errusiar hizkuntza, historia eta literaturaren inguruko ikastaroa hain zuen.[1]
Itzultzaile ibilbidea
aldatuItzulpengintzan lehen pausuak Sergei Doblatoven Filiala (Katakrak, 2017) itzultzen eman zituen Amaia Apalauzarekin batera, eta ondoren, Txalapartak eskatuta, Leninen Estatua eta Iraultza itzuli zuen. Horrez gain, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak (EIZIE) urtero antolatzen duen Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketa irabazi zuen, eta urtebeteko epean Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak itzuli zuen.[2]
Lanak
aldatuItzulpenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Guallar, Saioa Alkaiza. «Aroa Huarte, errusiar kulturan aditua: “Ez dakit errusierak ospe txarra daukan edo zer!”» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ Errusia joan-etorriko bidean. Argia 2020.12.16.
- ↑ «Aroa Uharte | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ Estatua eta iraultza - Lenin - Vladimir Ilich Ulianov. Txalaparta (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ Aristondo, Amaia Igartua. «Aleksandra Kollontai, amodioaren iraultzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
Kanpo estekak
aldatu- «Aroa Huarte, errusiar kulturaz maitemindurik», elkarrizketa. Euskadi Irratia, 2014.