LeBron James
LeBron Raymone James (Akron, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1984ko abenduaren 30a) NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari profesionala da. 2,06 metro luze da, eta hegaleko posizioan jokatzen du[1][2]. Hirugarren aldiz Mr. Basketball saria eman ziotenean, Ohioko eskolan, oraindik ez zegoen bere sophomore denboraldian St. Vicent – St. Mary-n, orduan hedabideek NBAko hurrengo jokalaririk hoberena izango zela uste zuten. NBAn jokatu aurretik 90 milioiko kontratu bat sinatu zuen Nike konpainiarekin[3]. 18 urterekin, James NBAko 2003. urteko draftean lehenengoa izan zen; beraz, Cleveland Cavaliersekin jokatu zuen hurrengo denboraldian. Cavaliersekin baieztatu zuen bere talentua, eta bere lehenengo denboraldian urteko hasiberri onenaren saria irabazi zuen[4]. NBAra iritsi bezain laster hainbat errekor lortu ditu: adibidez, 10.000, 15.000 eta 20.000 puntu lortu dituen jokalaririk gazteena izatea[5].
2005. urtetik aurrera All-Star taldean sartu dute beti, eta NBAko boskoterik hoberenean parte hartu du 6 aldiz. 2006. urtean 2. gelditu zen denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria lortzeko. Bere sari indibidual garrantzitsuena 2009ko maiatzaren 4an iritsi zen, denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria eman baitzioten, eta hurrengo denboraldiko sari hori bera ere irabazi zuen[6]. 2011/2012 denboraldian NBAko titulua irabazi zuen (finalean jokalari baliotsuenaren saria ere lortuta). 2012/2013 denboraldian ere irabazi zuen NBAko titulua. Jamesen laguntzaz Cavsek bere lehenengo finalera iristea lortu zuten 2007. urtean baina galdu zuten San Antonio Spurs-en aurka[7].
Estatu Batuetako selekzioarekin 2006.urtean bronzeko domina lortu zuten, eta 2008 eta 2012. urteetan urrezko domina lortu zuten, biak Espainako selekzioaren aurka[8].
2,03 metrorekin bere posizioa hegoaldekoa (3) da, baina bere gaitasunengatik eta bere fisiko onarengatik oinarritzat (1) edo hegaleko-pibotzat (4) jokatu dezake[9].
High School (Institutua)
aldatuFreshman (1. urtea)
aldatuJamesek St. Vincent-St. Mary Institutuan ikasi zuen Akron-en[10].
Sophomore (2. urtea)
aldatu'Sophomore' urtean James-ek batez beste 27,8 puntu, 7,5 errebote, 5,9 pase eta 4 lapurreta lortu zituen beste txapelketa nazionalerako bidean. Ondoren "Ohio-ko Mr. Basketball" eta USA Today-k hautatu zuen All-USA talde nagusian, lehenengo aldia 'sophomore' izanda lortuz.
Estadistikak
aldatu
PJ |
Jolastutako partiduak |
PT |
Hasierako boskotean |
MPP |
Jolastutako minutuak partiduko |
%TC |
Zelaiko jaurtiketen portzentaia |
%3P |
Hiruko jaurtiketen portzentaia |
%TL |
Jaurtiketa askeen portzentaia |
RPP |
Hartutako erreboteak partiduko |
APP |
Egindako laguntzak partiduko |
ROB |
Lapurtutako baloiak partiduko |
TPP |
Txapelak partiduko |
PPP |
Sartutako puntuak partiduko |
Negrita |
Maximoa bere bizian |
Denboraldi erregularra
aldatuUrtea | Taldea | PJ | PT | MPP | %TC | %3P | %TL | RPP | APP | ROB | TPP | PPP |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2003-04 | Cleveland | 79 | 79 | 39.5 | .417 | .290 | .754 | 5.5 | 5.9 | 1.6 | 0.7 | 20.9 |
2004-05 | Cleveland | 80 | 80 | 42.4 | .472 | .351 | .750 | 7.4 | 7.2 | 2.2 | 0.7 | 27.2 |
2005-06 | Cleveland | 79 | 79 | 42.5 | .480 | .335 | .738 | 7.0 | 6.6 | 1.6 | 0.8 | 31.4 |
2006-07 | Cleveland | 78 | 78 | 40.9 | .476 | .319 | .698 | 6.7 | 6.0 | 1.6 | 0.7 | 27.3 |
2007-08 | Cleveland | 75 | 74 | 40.4 | .484 | .315 | .712 | 7.9 | 7.2 | 1.8 | 1.1 | 30.0 |
2008-09 | Cleveland | 81 | 81 | 37.7 | .489 | .344 | .780 | 7.6 | 7.2 | 1.7 | 1.1 | 28.4 |
2009-10 | Cleveland | 76 | 76 | 39.0 | .503 | .333 | .767 | 7.3 | 8.6 | 1.6 | 1.0 | 29.7 |
2010-11 | Miami | 79 | 79 | 38.8 | .510 | .330 | .759 | 7.5 | 7.0 | 1.6 | 0.6 | 26.7 |
2011-12 | Miami | 62 | 62 | 37.5 | .531 | .362 | .771 | 7.9 | 6.2 | 1.9 | 0.8 | 27.1 |
2012-13 | Miami | 76 | 76 | 37.9 | .565 | .406 | .753 | 8.0 | 7.3 | 1.7 | 0.9 | 26.8 |
Totala | 765 | 764 | 39.7 | .490 | .337 | .747 | 7.3 | 6.9 | 1.7 | 0.8 | 27.6 | |
All-Star | 10 | 10 | 31.1 | .515 | .354 | .724 | 6.6 | 6.1 | 1.5 | 0.2 | 24.8 |
Playoffs-ak
aldatuUrtea | Taldea | PJ | PT | MPP | %TC | %3P | %TL | RPP | APP | ROB | TPP | PPP |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2006 | Cleveland | 13 | 13 | 46.5 | .476 | .333 | .737 | 8.1 | 5.8 | 1.4 | .7 | 30.8 |
2007 | Cleveland | 20 | 20 | 44.7 | .416 | .280 | .755 | 8.1 | 8.0 | 1.7 | .5 | 25.1 |
2008 | Cleveland | 13 | 13 | 42.5 | .411 | .257 | .731 | 7.8 | 7.6 | 1.8 | 1.3 | 28.2 |
2009 | Cleveland | 14 | 14 | 41.4 | .510 | .333 | .749 | 9.1 | 7.3 | 1.6 | .9 | 35.3 |
2010 | Cleveland | 11 | 11 | 41.8 | .502 | .400 | .733 | 9.3 | 7.6 | 1.7 | 1.8 | 29.1 |
2011 | Miami | 21 | 21 | 43.9 | .466 | .353 | .763 | 8.4 | 5.9 | 1.7 | 1.2 | 23.7 |
2012 | Miami | 23 | 23 | 42.7 | .500 | .259 | .739 | 9.7 | 5.6 | 1.9 | .7 | 30.3 |
2013 | Miami | 23 | 23 | 41.7 | .491 | .375 | .777 | 8.4 | 6.6 | 1.8 | .8 | 25.9 |
Totala | 138 | 138 | 43.1 | .472 | .322 | .749 | 8.6 | 6.7 | 1.7 | .9 | 28.1 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Terremoto en la NBA: LeBron James ficha por los Lakers» La Vanguardia 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «LeBron James | NBA.com» www.nba.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «LeBron James rechazó con 18 años 10 millones de Reebok» NBA Global (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «LeBron James Rookie Year: Accolades, Performances, Contract Details, and More» EssentiallySports 2020-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «LeBron becomes youngest with 20K points» ESPN.com 2013-01-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ganadores MVP NBA de la temporada regular en toda la historia» nbamaniacs 2020-09-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «2007 NBA Finals - Cavaliers vs. Spurs» Basketball-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «archive.fiba.com: Players» archive.fiba.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LeBron James completa su metamorfosis como base con el primer 'lebronazo' del curso» Marca.com 2019-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «JockBio: LeBron James Biography» www.jockbio.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).