Sección Femenina

Sección Femenina (euskaraz: «emakume-atal») Falange Española alderdiaren emakumezko adarra izan zen, eta ondoren FET y de las JONSena. Sección Femenina Madrilen eratu zen 1934an, eta berrogei urtez funtzionatu zuen, Franco jenerala hil eta, ondorioz, erregimena desmuntatu ondoren desegin zelarik.

Sección Femenina
Reparto de comida por mujeres de la Sección Femenina (2 de 14) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg
Datuak
Mota erakundea
Herrialdea Espainia
Jarduera
Honen parte Falange Española y de las JONS eta FET y de las JONS
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera 1934ko uztailaren 12a
Sorlekua Madril
Desagerpena 1977

Pilar Primo de Rivera Falangearen fundatzailearen arrebak hasieratik amaiera arte zuzendu zuen. Buruzagi Nazionalaren katolizismo sutsuz bustita, Falangearen adar femeninoak Elisabet Katolikoa eta Santa Teresa Jesusena hartu zituen bere ekintzaren eredu eta ikur gisa. Bere garaian, Sección Femeninak botere ia monopolistikoa izatera iritsi zen, diktadura frankistan zegoen erakunde femenino bakarra baitzen.

Kanpo estekakAldatu