Ainhoa Tirapu
Ainhoa Tirapu de Goñi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1984ko irailaren 4a) futbolaria da. Atezain jokatu du. Soiltasuna eta seriotasuna izan dira Tirapuren ezaugarri nagusiak ate azpian, bere taldekideei ziurtasuna emanez.[1]
Ainhoa Tirapu | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2020) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1984ko irailaren 4a (40 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,71±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
aldatuKimikan lizentziaduna da eta Toxikologian Masterra du.[2]
Futbolean, hamar urte zituela hasi zen Barañaingo Lagunak areto-futbol taldean. Badajozko Puebla taldean denboraldi bat egin eta gero, 20 urte zituela, 2005-2006ko denboraldian ailegatu zen Athletic-era.[3] Bertan hamabost denboraldi egin ondoren, 2020an agurra eman zion bere karrerari.[4] Futbolari gisa 358 partida ofizial jokatu zituen Espainiako selekzioarekin 46 partida 2015era arte, 2013ko Eurokopa eta 2015eko Munduko Txapelketa.[1]
AFE Emakume Futbolarien Elkarteko presidenteordea izan da. Emakumeen futbolak lortutako lehen hitzarmenaren negoziazio mahaian jokalarien bozeramaile izan zen. Euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenean ere izandakoa da.[2][5][6]
Kirol ibilbidea
aldatuPalmaresa
aldatu- 2006-07ko Superliga
- Athletic Clubekin partida gehien jokatu duten 10 nesken artean dago (2020-04-03)
Nor | Partidak | Denboraldiak |
---|---|---|
Eli Ibarra | 413 | 15 |
Iraia Iturregi | 402 | 15 |
Erika Vázquez | 399 | 16 |
"Ainhoa" Tirapu | 358 | 15 |
"Nekane" Díez | 349 | 14 |
"Irune" Murua | 314 | 14 |
Arrate "Orueta" | 270 | 13 |
"Tzibi" Juaristi | 262 | 11 |
"Eunate" Arraiza | 255 | 9 |
"Gurutze" Fernandez | 240 | 8 |
Liburuak
aldatuAutobiografiak
aldatu- Bizitza eskukadaka (2019). Miren Rubio Iturria kazetariaren laguntzaz idatzia.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Gascon, Ainara Arratibel. «Atezain engaiatuaren agurra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ a b «"Emakumezkoen futbolaren hitzarmena beste emakume batzuentzat lagungarria izango da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «Ainhoa Tirapu: 'Harrobiko lan ona egin ezkero, goian egongo da Athletic'» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «Ainhoa Tirapuk futbola utziko du aurten» Euskal Irrati Telebista 2020-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aldizkaria, Harmaila. (2020-01-16). «Ainhoa Tirapu: "“Eskatzen duguna ez da hainbesterakoa; merezi dugun zerbait da”» harmaila (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol» www.eff-fvf.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- ↑ «'Bizitza eskukadaka'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).