Pasaia

Gipuzkoako udalerria

Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da. Oiartzualdeko eskualdean dago, Errenteria, Lezo eta Oiartzunekin batera. Udalerria Pasaiako badiaren inguruan kokaturiko lau barrutik osatzen dute.

Pasaia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Pasaia-ISS050-E-51720.jpg
Pasaiako badia Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. Ezkerrean, Trintxerpe eta Donostiako Altza. Erdialdean, behean, Pasai Antxo. Badiaren iparraldeko aldean, irudiaren erdialdean eta eskuinean, Pasai Donibane. Aurrez aurre, badia zeharkatuta, Pasai San Pedro.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Oarsoaldea
Izen ofiziala Pasaia
Alkatea Izaskun Gómez Cermeño, Amaia Agirregabiria, Izaskun Gómez Cermeño eta Maider Ziganda Población
Posta kodea 20110
INE kodea 20064
Herritarra pasaitar
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 35″ N, 1° 55′ 09″ W / 43.326388888889°N,1.9191666666667°W / 43.326388888889; -1.9191666666667Koordenatuak: 43° 19′ 35″ N, 1° 55′ 09″ W / 43.326388888889°N,1.9191666666667°W / 43.326388888889; -1.9191666666667
Azalera 11,34 km2
Distantzia 11 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 16.587 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 169)
Dentsitatea 1.462,7 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 1,83
Zahartze tasa[1] % 18,66
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 41,39
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 81,94 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,69 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 13,16 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 36,5 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 8,9 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera antzinakoa
1805 udalerria. urtea
Webgunea http://www.pasaia.net

11 km² ditu, eta 16.587 biztanle zituen 2016. urtean.

IzenaAldatu

Udalerriaren izenak gaskoiezko Pasage toponimoa du iturburu, 'portua' esanahiaz; aspalditik, haren euskaraz­ko izena Pasaia da, baina.

GeografiaAldatu

Itsasadar natural batek eta haren inguruko hiru herriguneek marinel‑giroko Pasaia bizia osatzen dute. Udalerria industria‑giroko barruti batek (Pasai Antxo) eta itsas tradizio handiko bi herriguneek (Pasai San Pedro eta Pasai Donibane) osatzen dute.

BarrutiakAldatu

Pasaia barruti izeneko zatiez osatuta dago. Bertako biztanle askorentzat barruti hauek berezko herri izaera sendoa daukate, eta haien barruan ere auzoak bana daitezke. Pasaiako barrutiak hauek dira:

Udalerri mugakideakAldatu

Pasaiak ondoko udalerriekin egiten du muga:

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga Pasaiak.

Mugen aferaAldatu

Pasaiak udalerriaren mugak ezbaian jarri ditu azkenaldian. Izan ere, 2002tik aurrera, Pasaiako udalak, talde politiko guztien babesarekin (2005ean egindako udalbatza berezi batean argi geratu bezala), Donostiarekin dituen mugak berriz definitzea eskatu zuen, euren ustez Pasaiarenak diren hainbat lur (Altza ingurukoak, batez ere) egun Donostiaren menpe daudela salatuz. Udalak, hala, Mugen Batzorde Berezia sortu zuen, Pasaiako lurrak berreskuratzeko asmoz[3].

HistoriaAldatu

 
Pasaiako badiaren grabatu historikoa.

Portu izan denetik, Pasaiak, hiribildu‑titulua eta udalerri propioa lortzeko, Hondarribia eta Donostiako udalerriekin borroka dialektiko eta fisiko gogorrak izan zituen, Donostiaren eremua oso zabala baitzen 1150ean sortu zenean, Hondarribiraino. Donostiak zerga larriak biltzen zituen portu-erabileraren eta salgaien gainean eta, kezka horretatik, Errenteria bereizi zen. Donostiako Erregimentuak (udalak), zorrari aurre egiteko, portuko zergak igotzeko erabakia hartu zuen XVI. mende amaieran eta, horrenbestez, krisi larria piztu Pasaian eta Donostia inguru osoan, mende batez luzatu zena. Ordu arte Iruñetik zetorren merkaritza-isuria iparraldera desbideratu zen, Baionara.

1728z geroztik, berriz, Caracasko Gipuzkoar Konpainia Pasaia hasi zen hautatzen bere portu nagusi izateko, krosko handiko itsasontzietarako egoki bakarra. Zazpi ontziola izatera heldu zen 1750 aldera. Konpainia (Gipuzkoa) eta Karlos III.a Erregearen artean areagotzen ari zen desadostasun giroan, 1770ean, Pasai Donibane Hondarribitik banandu eta udalerri independente bihurtu zen.

Hogeita hamabost urte geroago, San Pedro ere Donostiatik banandu ondoren, udalerri independente izatea lortu zuen, aldiz, Antxo geroago sortu zen, eta 1820an Pasaiako lehenengo alkate konstituzionala Bonantzako Santo Kristo basilikan izendatu zuten. 1805. urtean Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxo elkartu ziren herria sortzeko. 1990eko hamarkadan, San Pedroko zati zen Trintxerpe banatu eta barruti berri gisa sortu zen.

Hiru herriguneei erreparatuta, antzinakoena eta tipikoena Donibane da, marinel‑giroaren altxorra. Edozein bidaiari buruargi jabetuko da ondare liluragarri horretaz, baina Victor Hugo frantziar idazleak eginkizun horretan adierazi zuen maisutasuna ez du gaindituko. Idaz­lea 1843ko udan egon zen Donibanen, eta haren inpresioak poesia bihurtu zituen Alpeak eta Pirinioak liburuan.

 
Pasai Donibaneko ikuspegi panoramikoa. 2014ko maiatzaren 6a.

AzpiegiturakAldatu

KulturaAldatu

  • Donibane Ubera Liburutegia[4] eta kulturunea[5]
  • Antxoko Liburutegia[4]
  • Antxoko kultur etxea[6]
  • Antxoko azoka kultur eta gizarte gunea[7]
  • Trintxerpeko liburutegia[4]
  • San Pedroko liburutegia[4]
  • San Pedroko udal aretoa[8]
  • Hugoenea idazlearen etxea[9]
  • Victor Hugo etxea museoa[10][11]

KirolaAldatu

  • Donibaneko kiroldegia[12]
  • Donibaneko Lizarazu frontoia[13]
  • Trintxerpeko kirolgunea[14]
  • Azkueneko pista balioantza[15]
  • Don Bosko futbol zelaia[16]
  • Antxoko Ibaiondo frontoia[17]
  • Kalparra arraun gunea[18]
  • San Pedroko frontoia[19]
  • San Pedroko udal-gimnasioa[20]
  • Ezkue-Tximistarri eskalada gunea[21]
  • Ibaiondoko skate gunea[22]

HezkuntzaAldatu

  • Udal haur-eskola[23]
  • Pasaia-Lezo lizeoa[24]
  • Karmengo ama ikas komunitatea[25]
  • Karmengo Ama Haur-eskola[26]
  • Itsas arratza eskola[27]
  • Udal euskaltegia[28]
  • Musika eskola[29]
  • Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroa[30]
  • Antzerki Eskola[31]
  • Arrokaundietako aterpetxea[32]
  • Ludotekak (Antxon, Donibanen eta Trintxerpe-San Pedron)[33]
  • Gaztelekuak (Trintxerpe-San Pedron, Donibanen eta Antxon)[34]

Gizarte zerbitzuaAldatu

  • Zaharren egoitza[35]
  • Jubilatuen etxeak (Donibanen, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen)[36]
  • Eguneko zentroa[37]

TurismoaAldatu

  • Santa Ana aterpea[38]

EkonomiaAldatu

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %4,9. Hirugarren sektorea %85,8. Eraikuntza %7,2.[39]

PortuaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Pasaiako portua»

Pasaiako arrantza eta merkataritza kaia Euskal Herriko hirugarren garrantzitsuena da, Bilboko portua eta Baionakoaren ondoren. Urtean 4 milioi tona inguru mugitzen ditu.

Pasaiako historia eta bizitza portuarekin estu‑estu lotuta ageri dira. Udalerriaren izenak ere kanalaren ertz batetik bestera pasatzeko bidaiariek ordaindu behar zuten bidesaria gogora ekartzen du.

 
Pasaiako portuaren aireko ikuspegia.

Jakin badakigu Antzinako Erromak bi mendez ustiatu zituela Oiartzungo Arditurriko meatzeak. Blenda, galena eta burdina ateratzen zuten, eta itsas bideetatik esportatzen zuten, Pasaiako portuaz eta Hondarribiko Asturiaga ainguratokiaz baliatuta. Halaber, Aro Modernoan 8 km‑ko meatze‑burdinbidea egin zuten, minerala Aiako Harriaren erraietatik Pasaian ainguratutako ontzietara eramateko.

 
Ilunabarra eta oskorria Pasaiako badia, Ulia, Pasai San Pedro eta Trintxerpe barrutien gain eta Pasai Donibaneko kirol-portutik ikusita.

Donostia, Hondarribia, Oiartzun eta Errenteriak auzi franko izan dute Espainiako koroarekin, baita haien artean ere, portuko zergen kobrantzak gorabehera. Auzi horiek zirela eta, Donostiak harriz­ko dorre handi biribil bat eraiki zuen gaur egungo San Pedroko moila dagoen lekuan, haren portua defendatzeko. 1600ean dorrean bizi ziren alkaideek batelka bakoitzeko zortzi erreal kobratzen zituzten, ez­kutu bat ehun gatz‑anegako, eta bi erreal Biz­kaiko burdina garraiatzen zuen belaontzi bakoitzaren ainguratze‑eskubideagatik.

Pasaiaren ospeak erakarri zituen masta handiko itsasontziak, ez soilik bertakoak, baita Frantziako eta Holandako ontzi‑jabeenak ere. 1617ko neguan 600 tonako hamar ontzi zeuden ainguratuta. Ipar Atlantikoko ur izoztuetan (Belle Isle itsasartean edo Kanadako San Lorenzo golkoan) baleak harrapatzen zituzten ontzien itsasoratzea eta lehorreratzea ikusgarria izaten zen. 1554ko maiatzaren 20an albo garaiko hamaika ontzi itsasoratu ziren Pasaian, Labradorreko eta Ternuako kostalde urrunetara joateko baleak harrapatzera. Pasage hartan (Donibanen, hain zuzen) ontziola ospetsuak zeuden, eta Armada Garaiezinaren zati handi bat hantxe tresnatu zen. Hala azaldu zuen Josep Maria Sert margolariak, Donostiako San Telmo Museoan dagoen mural batean.

Kristobal Kolonen karabeletako bat Pasai Donibanen uretaratu zutela pentsarazten diguten aieru funtsatuak ditugu; zantzu horien frogagiririk ez dago, ordea. Santa Maria karabelaz ari gara, eta haren lehenbiziko izena Mari Galant omen zen. Ontzi‑jabeak jarritako izena zen, antza, bere emazte ederra atsegintzeko. Etxeari, berriz, Mari Galantenea jarri zion. Donibane kaleko 30.ean zegoen etxea, eta haren aztarnak ikusten ziren orain dela urte batzuk arte. Etxearen az­ken salerosketa‑eskrituran jabearen izena ageri da, eta karabelaren jabearen izen berbera da.

 
Arrasteko ontziak, 1920an

Filipe III.a Espainiakoak ingurua bisitatu zuen. Oso itxura ona hartu zion antza, eta 1621ean kanalaren eskuinaldean Santa Isabel gaztelu gotorlekua eraikitzen hasi zen. Dena dela, gotorlekua ez zen oso eraginkorra izan: 17 urte geroago Frantziako tropak, Condeko printzearen agindupean, badiaren jabe egin ziren eta han ainguratutako ontzi guztiei su eman zieten. 1719an frantziarrek gotorlekua berriro jazarri zuten eta Errege Armadako sei ontzi erre zituzten. Aitzitik, beste frantziar batek, La Fayetteko markesak, txoko eder horren ospea hedatzen lagundu zuen. Donibaneko ontzioletan La Victoria ontzia beregain tresnatu zuen beregain, eta Frantziako Erresuma ofizialki aurka bazegoen ere, ontzi horrekin itsasora irten zen 1777ko apirilaren 26an, haren lagun George Washingtoni laguntzearren, AEBtako independentzia lortzeko.

Batel kementsuek Pasaiako badiako ertz batetik bestera eramaten zituzten bidaiariak, arraunlari‑lanetan ahalegindurik. Irudi horiek itsasertza gizatiarragoa egiten zuten, eta erromantizismo ukitua ere ematen zioten. Filipe IV.a Espainiakoa haietaz ohartu zen, eta Madrilgo Retiro parkeko urmaelera eraman nahi izan zituen, baina erregearen eskaintza ez zuten aintzat hartu. Manuel Bretón de los Herreros idaz­leak La Batelera de Pasajes draman goraipatu zituen itsas taxien aurrekari horiek.

Itsasadarrak aspaldian duen arazo nagusienetakoa da etengabe dragatu behar dela, nabigagarria izan dadin. Jalkin‑lurrek badia lokazten dute, eta Oiartzun ibaiak ekarritako meatze‑isuriek arazoa areagotu dute. Wilkinsonen 1837ko grabatuari begiratu bat ematea nahikoa da bilakaera ikusteko: Errenteria ageri da, eta gaur egungo Biteri kaleraino ibaia nabigagarria da. Udalerri horren izena ere adierazgarria da: portuko salgaien errege‑errentak kobratzen diren lekua.

DemografiaAldatu

Pasaiaren biztanleriaren hazkundea oso goiz hasi zen XX. mendean; jadanik 1920tik 1940ra populazioa bikoiztu baino gehiago egin zen. Hala ere, mende horretan hazkunde handiena izan zuen hamarkada 1960ko hamarkada izan zen, sasoiko garapen ekonomikoarekin batera.

1970eko hamarkadatik aurrera gainbehera iritsi zen, hau ere beste toki batzuetan baino lehenago. 1980ko hamarkada izan zen populazio galera handienarena. XXI. mendearen lehen hamarkadan galerak jarraitu egin zuen.

2019an 16.711 biztanle zituen, horietatik %21,99k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %13,17 ziren.[39]

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

Pasaiako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

PolitikaAldatu

2015eko udal hauteskundeakAldatu

2015eko udal hauteskundeen ondoren, PSE-EE-ko Izaskun Gomez bihurtu zen alkate.

Pasaiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
5 / 17
2.146 (% 28,00)
3 / 17
1.152 (% 17,86)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 17
2.001 (% 26,11)
3 / 17
1.120 (% 17,36)
Euskal Herria Bildu*
4 / 17
1.834 (% 23,93)
8 / 17
2.666 (% 41,33)
Puede Pasaia(k) Ahal Du
3 / 17
1.113 (% 14,52)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
327 (% 4,27)
2 / 17
668 (% 10,36)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
1 / 17
394 (% 6,11)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 2.382 boto (6 zinegotzi). PSE-EEk 1.822 boto (5 zinegotzi). EAJk 1.687 boto (4 zinegotzi). Podemos-Equok 840 boto (2 zinegotzi). Ezker Anitza-IUk 220 boto. PPk 203 boto. Ciudadanosek 170 boto.[40] Izaskun Gomez (PSE-EE) aukeratu zuten alkate.[41]

AlkateakAldatu

Alkateen zerrenda
2019tik Izaskun Gómez Cermeño (PSE-EE)
2015 Izaskun Gómez Cermeño (PSE-EE)
2011 Amaia Agirregabiria (Bildu)
2007 Maider Ziganda Población (EAE-ANV)
2003 Izaskun Gómez Cermeño (PSE-EE)
1999 Juan Karlos Alduntzin Juanena (EH)
1995 Bixen Itxaso González (PSE-EE)
1991 Xabier Portugal Arteaga (HB)
1987 Xabier Portugal Arteaga (HB)
1983 Roberto López de Etxezarreta Murgiondo (EAJ)
1979 Eduardo Aseginolaza Muxika (HB)

IbilbideakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Talaia ibilbidea» eta «Kostaldeko Done Jakue bidea»

Jaizkibeldik barrena zeharkaldiaAldatu

Oinez­ko ibilaldia Jaizkibel mendikatearen ipar‑ekialdetik ipar mendebaldera: Pasai Donibanetik Guadalupeko baseliza. Lau orduz atsegin emango digute itsasoko eta lehorreko bista bikain haiek. Eragindako suteen erasoa behin eta berriz pairatzen duen mendi horren gailurrean harrizko dorre handiak daude, karlistadetan eraikiak, zelatarien artean seinale bidez­ko komunikazio‑sistema erabiltzeko. Orientazio‑mahaiari begiratzea eta bista ederrez gozatzea ezinbestekoa da. Kotarik altuena 543 m‑koa da.

Uliatik barrena zeharkaldiaAldatu

Platako itsasargitik (Pasai San Pedro) ibilaldi bat egitea iradokitzen dugu, Ulia menditik barrena, Donostiaraino. Ezagut dezagun Baleazaleen Harria, talaia naturala, baleak ikusteko eta haiek harrapatzera joateko erabiltzen zutena

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Pasaiako hiztunen testigantzak, Euskal Herriko Ahotsak[42][43] proiektuan

Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoako hizkera[44][45] da Pasaian kokatzen dena. Bidasoako hizkerak erdialdeko euskararen, euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko ezaugarriak tarte handiagoa hartzen ari direla eta gehiago zabaltzen ari direla ematen du. Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere kokatzen dira hizkera honetan.

2016an herritarren %43,17 euskalduna zen.[39]

 
Errukiaren umildegia eta Piedadeko santutxoa

JaiakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

 
San Joan eliza
 
Miranda etxea

Pasai DonibanenAldatu

 
San Pedroko hilerriko ataria

Pasai San PedronAldatu

 
Itsas eskola

TrintxerpeAldatu

  • Itsas Eskola, eraikin brutalista (XX. mendea)[78]

Pasaitar ezagunakAldatu

 
Pasaiako portua

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. Pasaiako Udala - Mugak (azken kontsulta: 2007-12-31)
  4. a b c d «Udal Liburutegiak» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  5. «Donibane - Kulturgunea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  6. «Antxo - Kultur etxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  7. «Antxo - Azoka kultur eta gizarte gunea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  8. «San Pedro - Udal aretoa» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  9. «Hugoenea, idazlearen etxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  10. «Donibane - Victor Hugo» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  11. «Victor Hugo Etxea - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  12. «Donibaneko kiroldegia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  13. «Donibaneko frontoia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  14. «Trintxerpeko instalazioak» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  15. «Azkueneko pista» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  16. «Don Bosko» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  17. «Antxoko frontoia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  18. «Kalparra» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  19. «San Pedroko frontoia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  20. «San Pedroko gimnasioa» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  21. «Ezkue-Tximistarri eskala gunea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  22. «Ibaiondoko Skate gunea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  23. «Hezkuntza zentroak» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  24. http://www.lizeoa.com/web/default.php
  25. «Hasiera» karmengoamaeskola.hezkuntza.net . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  26. «Partzuergoaren haurreskola» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  27. «Inicio - Pasaiaeskola» pasaiaeskola.hezkuntza.net . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  28. «Udal euskaltegia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  29. «Pasaia Musikal musika eskola» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  30. «Pasaiako oinarrizko lanbide heziketarako zentroa» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  31. «Antzerki Eskola» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  32. «Arrokaundietako aterpetxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  33. «Ludotekak» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  34. «Gaztelekuak» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  35. «Zaharren egoitza» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  36. «Jubilatuen etxeak» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  37. «Eguneko zentroa» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  38. «Aterpetxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  39. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Pasaia» www.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  40. «Hauteskundeak - Segurtasun Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  41. «Izaskun Gomez izango da Pasaiako alkate» Oarsoaldeko Hitza 2019-06-14 . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  42. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-06.
  43. «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-06.
  44. «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-06.
  45. «Pasaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-06.
  46. «Arizabalo Almirantearen etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  47. «Arizabalo jauregia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  48. «Arroka Haundieta gotorlekua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  49. «Bonanzako Kristo Santuaren basilika. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  50. «Bonantzako Kristoren basilika» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  51. «Donibaneko frontoia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  52. «Errukiaren umildegia / Piedadeko santutxoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  53. «Pietatea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  54. «Miranda etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  55. «Puzkazarreta baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  56. «San Joan Bataiatzailearen eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  57. «San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  58. «Santa Isabel Gaztelua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  59. «Santa Isabel gaztelua» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  60. «Udaletxe Zaharra. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  61. «Udaletxe zaharra» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  62. «Villaviciosa jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  63. «Villaviciosa jauregia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  64. «de Víctor Hugo etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  65. «Victor Hugoren etxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  66. «Platain etxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  67. «Portzelanen Erret fabrika» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  68. «Santa Ana ermita» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  69. «Jaizkibel Draga. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  70. «Pasai San Pedro Hilerriaren Portadak. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  71. «Portada erromanikoa eta gotikoa» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  72. «San Pedro Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  73. «San Pedroko parrokia» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  74. «Senokozuluaa itsasargia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  75. «Zumardia frontoia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  76. «Blas de Lezoren oinetxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  77. «Ferrer familiaren etxea» Pasaia . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.
  78. Lartzanguren, Edu. «Euskal Herri brutalista» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-07-05.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa