Uxue Alberdi

euskal idazlea

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18a) euskal idazlea eta bertsolaria da, Kazetaritzako lizentziaduna. 2003an hasi zen bertso paper lehiaketak irabazten: Durangoko Julene Azpeitia izan zen lehenengoa, eta gero etorriko ziren 2006an Xenpelar Saria eta 2008an bertsolari gazteen Osinalde Saria.[1]

Uxue Alberdi

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUxue Alberdi Estibaritz
JaiotzaElgoibar1984ko martxoaren 18a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaAndres Alberdi Gorostiaga
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, bertsolaria, kazetaria, saiakeragilea eta haur literaturaren idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 761

Kazetaritza EHUren Leioako ikastetxean ikasi zuen. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta, aurrerago, 111 Akademiaren saria[2] jaso zuen Jenisjoplin (2017) argitaratu zen Susa argitaletxearen eskutik.[3]

Bestalde, 2010ean Ttarttalo argitaletxearen eskutik haur literatura idazten hasi zen, Ezin dut, eta zer? ipuinarekin eta handik urte batzuetara, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an, Besarkada izenburuko lanarekin.[4][5] 2020an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Kontrako eztarritik lanarekin.[6]

Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian.

2012an Paul Gallicoren Elur-antzara grabatu zuen.

Eñaut Elorrieta abeslariaren bikotekidea da.

Idazlanak

aldatu

Narrazioa

aldatu

Saiakera

aldatu

Komikia

aldatu

Haur eta gazte literatura

aldatu

Literatura-sariak

aldatu

Bertsolaritza

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Liburu iruzkinak. Mari Jose Olaziregi: Jenisjoplin, Uxue Alberdi. Non: Erlea 12 (2018), 89-90. orld.

Erreferentziak

aldatu
  1. Uxue Alberdi/BDB Bertsolaritzaren datu basea. (Noiz kontsultatua: 2017.10.09).
  2. «111 Saria» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
  3. Ugarte Irizar, Itziar-. (Noiz kontsultatua: 2017.10.09).
  4. «Euskadi literatura sariak (2016)» www.euskadi.eus 2017-09-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
  5. Uxue Alberdi: Txikitatik gauzak kontatu ditut, hori da nire bizitzeko eta egoteko modua. 111 Aldizkaria 3. zenbakia,2017ko martxoaren 31, 9-11 orld.
  6. a b «Euskadi sariak, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdirentzat» Euskal Irrati Telebista 2020-10-14 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
  7. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Ornitorrinkoa erakusleihoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  8. https://borradoresdelfuturo.net/fabula/ibaia/?lang=eu
  9. Press, Europa. (2024-10-02). «'Kontrako eztarritik' saiakeraren katalanerako itzulpenak lortu du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  10. Kutxa, Laboral. (2024-10-02). «Estibaliz Lizaso eta Pol·len edicions-ek eskuratu dute Etxepare - LABORAL Kutxa Itzulpen Saria ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik» Laboral Kutxa Prentsa aretoa (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  11. (Gaztelaniaz) Aizpuru, Miguel. (2024-10-02). «Estibaliz Lizaso gana el Premio de Traducción Etxepare por llevar al catalán 'Kontrako eztarritik'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  12. «Uxue Alberdi: Hiltzearen ideiaren inguruko liburu bat da» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-27 (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  13. Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-04). «Belarriz jasoak eta idatziz emanak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  14. Ubeda, Garbine. (2023-09-27). «Bizitzaren eta heriotzaren urak batu dituen komiki existentzialista» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Uxue Alberdi