Georges J. F. Köhler

Georges Jean Franz Koehler (Munich, 1946ko apirilaren 17a - Friburgo, 1995eko martxoaren 1a) alemaniar biologoa izan zen. 1984ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Niels Kaj Jerne eta César Milsteinekin batera immunologiaren alorrean egindako lanengatik. Antigorputz monoklonalak sortzeko Milstein eta Köhlerren teknika izan zen antigorputzak helburu terapeutikoekin erabiltzeko oinarria.

Georges J. F. Köhler

(1990)
Bizitza
JaiotzaMunich1946ko apirilaren 17a
Herrialdea Alemania
HeriotzaFriburgo1995eko martxoaren 1a (48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaFritz Melchers (en) Itzuli
César Milstein
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, immunologoa, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Friburgo
Enplegatzailea(k)Friburgoko Unibertsitatea
Max Planck Institute of Immunobiology and Epigenetics (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli

Cambridgeko Biologia Molekularreko Laborategian Milstein ezagutu zuen eta elkarrekin antigorputzak ikertu zituzten. 1984tik 1993ra Basileako Immunologia Institutuan jarraitu zuen ikertzen. 1986tik hil zen arte Max Planck Immunologia Institutuko zuzendaria izan zen.