Lillian Florence Hellman (1905eko ekainaren 20a; 1984ko ekainaren 30a) Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako antzerkigile eta zinema gidoilaria izan zen. Ideia aurrerakoien defendatzaile sutsua, harreman luze eta estua izan zuen Dashiell Hammett idazlearekin; itxura batean honek asmatutako Nora Charles literatur pertsonaia Lillian zuen oinarri. Dorothy Parker idazlearekin ere oso hurbileko tratua izan zuen. Hellmanen antzezlan ezagunenak The Children's Hour, The Little Foxes eta Toys in the Attic dira. Hirurak ala hirurak zinemarako egokituak izan ziren arrakasta handiz. 1952an Lillian Hellman HUAC (House Un-American Activities Commnitee) delakoaren aurrean agertzeko agindua jaso zuen. Hellmanen lagun izandako Hammett Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunistako kidea izana zen, eta berori lotura nahikoa izan ei zuten aitortzera deitzeko. Erantzuna, ordea, ez zuten espero: "Ez da gizalelekoa, zikina oso eta nazkagarria baizik, aspaldi ezagutu nuen jendea salatzea neure burua aske ikusteko". Ondorioz zerrendetarako bidea (blacklist) egin zuen eta lanerako aukera sasoi luze baterako ukatu zioten.

Lillian Hellman

(1939)
Bizitza
JaiotzaNew Orleans1905eko ekainaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDukes konderria (Massachusetts)1984ko ekainaren 30a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, idazlea, autobiografialaria, libretista eta aktorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaantzezlana

IMDB: nm0375484 Allocine: 90374 Allmovie: p161219 IBDB: 6202
Musicbrainz: fdf71cf3-7a7e-4a78-b882-5ebbecc4b52b Find a Grave: 2423 Edit the value on Wikidata

Lanak aldatu

  • The Children's Hour (1934)
  • These Three (1936)
  • The Dark Angel (1935eko filma (1935)
  • Days To Come (1936)
  • Dead End (1937)
  • The North Star (1943)
  • The Little Foxes (1939: antzezlana)
  • Watch on the Rhine (1940)
  • The Little Foxes (1941: gidoia)
  • Another Part of the Forest (1946)
  • The Autumn Garden (1951)
  • Candide (operetta) (1957)
  • The Big Knockover (antzinsolasa) (1963)
  • Toys in the Attic (1959)
  • An Unfinished Woman (1969)
  • Pentimento (1973)
  • Scoundrel Time (1976)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu