Adela Bazo

Nafar margolari

Adela Bazo Cunchillos (Cascante, Nafarroa Garaia, 1905eko otsailaren 20aBuenos Aires, Argentina, 1984) margolari nafarra izan zen, Argentinan bizi izandakoa. XX. mendeko mendeko margolaria izan zen, eta bere lana Nafarroaren eta Argentinaren artean garatu zuen.  

Adela Bazo

Bizitza
JaiotzaCascante1905eko otsailaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia
 Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 1984 (78/79 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Gurasoak Donostian bizi ziren, baina Cascantera joan ziren alaba izateko unean, bertakoa izan zedin. Pascasio Bazo, bere aita, cascantearra zen eta alaba hangotarra izatea nahi zuen. Geroago Madrilera joan ziren bizitzera eta hango Universidad Zentralean Zientzia zehatzak ikasi zituen.

Lan ibilbidea aldatu

Irakasle aldatu

Urte batzuk, Madrilgo Lope de Vega Institutuan klaseak eman zituen, 1948an Argentinara emigratu arte.[1] Baina bere benetako bokazioa margolaritza zen. 1932an Donostiako San Telmo museoa Euskal Artisten erakusketa kolektiboa egin zen eta hantxe egon zen margolariaren izena.[2]

Margolari ibilbidea aldatu

Hala ere, eta lan-bizitzatik kanpo, Adela Bazok Cunchillosek oso gaztetatik garatu zuen pinturarekiko interes artistikoa, eta 1930ean hasi zen lanean. Urte hartatik bertatik gordetzen dira ezagutzen diren lehen hiru mihiseak, bi erretratu familiar eta euskal sardinera bat, Donostiak bere lanetan izan zuen garrantziaren erakusgarri. 1931n, olio-pintura berriak egin zituen Euskal Artisten Erakusketan, Donostian.

Adela Bazo Pradoko Museo Nazionaleko kopista nafarretako bat izan zen lehen urteko prestakuntzan. Kopiak 1929an, 1930ean eta 1945ean erregistratu zire.[3] Lau dira Adela Bazoren museo horretako kopiak: La Vendimia eta La maja y los enbozados (Francisco Goya), La Última Cena (Juan de Juanes) eta La Dolorosa (Bartolome Esteban Murillo).

 
Arrantza amaiera

Lehen lanak egin ostean, 1944an San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak Conde de Cartagena beka eman zion, eta, horri esker, atzerrira joan zen ikastera. Handik urtebetera, hirugarren domina lortu zuen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean, “Galiziako paisaia” lanari esker.[4]

Urte batzuk geroago, 1948an, Argentinara joan zen nebarekin batera, eta han familia-herentzia bat jaso zuen. Handik aurrera, egoera ekonomiko lasaiari esker, pinturan jardun zuen buru-belarri. 1940aren erdialdeko krisi ekonomikoaren ostean, Juan Domingo Peronen erregimenean, bere jaioterrira itzultzen ahalgindu zen, baina azkenean Argentinara itzuli zen, lan-aukera gutxi aurkitu baitzuen.  

Buenos Airesen bakarrik hil zen 1984an, eta hiri horretan bertan lurperatu zuten Chacarita hilerrian.

Lan-estiloa aldatu

Bere pintura-lan inpresionistari dagokionez, paisaiak, oro har, landakoak eta portukoak, erretratuak, bodegoiak eta erlijio-eszenak nabarmentzen dira, eta debozio horren gainean, ziurrenik, gurasoek pisu nabarmena izan zuten.  

Bere lanen espiritualtasuna eta naturaltasuna nabarmentzen ditu, bere mihiseen funtsa definitzen duten pintzelkada leun eta azkarrez egindakoak. Itzal- eta argi-joko etengabeari eta interpretazio-kalitate handiari esker, bizitasun eta graziaz bete zitezkeen hango paisaiak eta ardandegiak.[5]

Bizitza osoan irudikatutako paisaien aniztasuna bidaiaz eta bizipenez betetako bizitzaren isla da. Argentinako paisaiak dira gehienak, aipagarrienak Mar de Plata eta La Boca dira. Bere jaioterriari, Espainiari, dagokionez, Pirinioen, Galiziako ibaien eta Andaluziako mendilerroen paisaia-adibideak daude. Bere paisaiak argiz beteta daude, zeruen argitasunari esker. La Boca auzoko etxe ezagun eta koloretsuak ere pintatu ohi zituen.  

Beraz, Buenos Airesko La Boca auzoarekiko debozioaren adibiderik onena portuko gaietan aurkitzen da. Paisaien bizitasunaren aurrean, obra horiek osatzen dituzten portu eta txalupek ur lasaiak, txalupa grisaxkak eta paisaia ilun eta malkartsuak islatzen dituzte. Aipatu beharrekoa da Benito Quinquela Martín maisuak uren tratamenduan izan zuen garrantzia, bereziki itsasontzien ur lasaietako erreflexuen tratamenduan. Horren adibide dira “El ocaso pesquero/ Arrantza-sarrera”, “Tranquilidad del Plata/ Plataren lasaitasuna” eta “Lancha marginada/ Txalupa baztertua”.   

Haren erretratuak koloretsuak, baina delikatuak dira, nahiko homogeneoak, eta berriro ere trazadura leunekin eginak. Guztien artean, Nafarroako Museoan aurki dezakegun bere amaren bat nabarmentzen da.  

 
Zilarraren lasaitasuna, kartoiaren gaineko olioa, 49,7 × 69.2 cm.

Gutxitan izaten zituen bizitasun handiagoa ematen zioten elementuak, hala nola loreak, abanikoak eta liburuak.

Bere lanak, ugariak izateaz gain, mundu osoan daude sakabanatuta bilduma publiko eta pribatuen artean. Bere lanaren zati garrantzitsu bat Nafarroako Museoan dago, XX. mendeko azken hamarkadan familiak dohaintzan eman ondoren.[6] Gainera, Argentinan, Italian, Frantzian, Portugalen, Alemanian eta Danimarkan, besteak beste, bere lanaren adibideak daude.[7]

Gaur egun aldatu

Bere figura artistikoaren oihartzunak esan nahi du bere izena kontuan hartu dela Iruñeko kale berriak izendatzeko. Lezkairu auzoan dago, eta hiri horretako emakume garrantzitsuei oihartzuna eta balioa ematea helburu duen programa baten parte da.

Erakusketak aldatu

  • 1949.Buenos Aires, Witcomb Galería.
  • 1950. Buenos Aires. Witcomb Galeria.
  • 1950. San Salvador de Jujuy, Comisión Provincial de Cultura Aretoak.
  • 1950. Resistencia, Centro Cultural Humanístico.
  • 1952. Buenos Aires, Serra Galería.
  • 1955. Montevideo, Club Español.
  • 1961. Buenos Aires, Salón de Exposiciones de Pinturería Colón.
  • 1966. Mar del Plata, Club Pueyrredón, La Nación egunkariak gonbidatuta.
  • 1966. Buenos Aires. Nafar Zentroko Sarasate Aretoa. Inaugurazio-egunean, José Peralta Zentroko lehendakariak eta Marcial Rodríguez Cebral Espainiako kontsul nagusiak hartu zuten parte.
  • 1967. Buenos Aires, Alvear Palace Hotel, Unión Universal de Madresek lagunduta.
  • 1975. Buenos Aires, Galería de Arte Goya del Instituto Argentino-Hispánico.
  • 1979. Buenos Aires, Instituto Argentino Hispánico, con el patrocinio de la Agencia Española de Cooperación Internacional (Madrid)
  • Parisen, Erroman, Lisboan, Bartzelonan eta Donostian egindako erakusketa kolektiboetan ere parte hartu zuen. Buenos Airesen, 1950ean, Areto Nazionalean aurkeztutako erakusketa batean parte hartu zuen, eta, 1965ean, City Hotelean inauguratu zen beste erakusketa hispaniar-argentinar batean, non “El Riachuelo” eta “Otoñal” portu-paisaia erakutsi zuen. Kubako Biurtekoan ere izan zen, “Katedral Jujeña” eta “Caballero español” lanekin.[8]

Aintzatespenak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Bibliografía aldatu

  • del Solar, J. M. M. (2013). Karle Garmendia. Pintora. Zangotzarra, 17(17), 131-147.
  • López, J. J. A. (2022). El Museo del Prado en la formación de las pintoras navarras a través de los libros, registros e índices de copistas. Ars Bilduma.
  • Mariscal, A. L. (2020). Desde el País Vasco a Latinoamérica. Tres pintoras en el exilio americano. Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, (43), 31-48.
  • Mezquíriz, M. Á. (1999). Labor e incremento del Museo de Navarra (1991-1998). Príncipe de Viana, 60(218), 859-902.
  • VVAA, Adela Bazo (1905-1984). Pintora de la emigración navarra en Argentina, Pamplona, Gobierno de Navarra, 2008.

Kanpo estekak aldatu