Gremlins
Gremlins (euskaraz Gremlinak) 1984ko Joe Dante estatubatuar zinema zuzendariaren umore eta beldurrezko filma bat da. Europar mitologiako gremlin direlako izakietan oinarritua dago. Zach Galligan, Phoebe Cates, Hoyt Axton, Polly Holliday eta Frances Lee McCain aktoreek antzetu zuten.
Teorikoki beldurrezko filma bat izan arren, bertan agertzen diren umorezko eszena ugariei esker berehala mundu osoko haur eta gazteen gustuko filma bilakatu zen, ondorioz haurren artean Mogwai izakiaren panpina ugari saldu ziren.
Izandako arrakasta itzel horri esker 1990an Gremlins 2: The New Batch (Gremlins 2: Belaunaldi Berria) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuNew York, Chinatown auzoa. Rand komertzialak (Hoyt Axton) bere seme Billyri (Zach Galligan) eguberritako oparia egiteko asmoz txinatar denda batean sartu eta Mogwai deritzon izaki bitxi eta onbera bat erosiko du.
Baina Rand hiritik herrira itzuli eta semeari izakia oparitzean, itxuraz opari xalo eta maitagarriena dirudienaren zaintzak berarekin batera ardura handia dakar, gaizki zaindu ezkero herri osoa beteko luketen Gremlin izeneko izaki txiki, bihurri eta zakar andanaren sorrera iturri izan bailiteke, gremlin maltzur eta zital talde hauen buruzagia Stripe da, hain zuzen ere, Mogwai zintzo eta xaloaren antitesia. Arazoa Billyk istripuz Mogwai zaintzeko ezinbestekoak diren hiru arauak banan-banan hausten dituenean hasiko da:
- Gauerdia ondoren janik ez ematea
- Ez bustitzea
- Eguzkiaren izpipean ez jartzea
Aktoreak
aldatu- Zach Galligan: Billy Peltzer
- Phoebe Cates: Kate Beringer
- Hoyt Axton: Randy Peltzer
- Frances Lee McCain: Lynn Peltzer
- Corey Feldman: Pete Fountaine
- Keye Luke: Wing jauna
- John Louie: Wing jaunaren biloba.
- Dick Miller: Murray Futterman
- Jackie Joseph: Sheila Futterman
- Polly Holiday: Ruby Deagle
- Judge Reinhold: Gerald Hopkins
- Edward Andrews: Roland Corben
- Chuck Jones: Jones
- Robby the Robot: Bere burua antzeztuz
Ahotsak
aldatu- Howie Mandel—Mogwai
- Frank Welker—Stripe
- Marvin Miller—Robby robota
- Steven Spielberg: bizikleta birziklatuan doan gizona.
- Tom Bergeron: telebistako berriemailea.
- Jerry Goldsmith: telefono kabinako gizona.
- William Schallert: Aita Bartlett
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Gremlins filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Gremlins filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)