Marta Ortega Pérez
Marta Ortega Pérez (Vigo, Galizia, 1984ko urtarrilaren 10a) galiziar enpresaburua da, Amancio Ortegaren alaba. 2007. urteaz geroztik, Inditexeko hainbat sailetan lan egin du, munduko hainbat egoitzatan, eta 2022ko apirilaren 1ean enpresako presidente bihurtu zen.[1]
Marta Ortega Pérez | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Vigo, 1984ko urtarrilaren 10a (40 urte) | ||
Herrialdea | Galizia | ||
Familia | |||
Aita | Amancio Ortega | ||
Ama | Flora Pérez | ||
Ezkontidea(k) | Sergio Álvarez Moya (en) (2012ko otsailaren 18a - 2015) Carlos Torretta Echevarría (en) (2018ko azaroaren 16a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Coruñako Unibertsitatea London Business School (en) Londresko Unibertsitatea European Business School London (en) Regent's University London (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | enpresaburua eta zuzendari exekutiboa | ||
Enplegatzailea(k) | Inditex Zara Fundación Amancio Ortega (en) |
Biografia
aldatuMarta Ortega Pérezen gurasoak Amancio Ortega Gaonaren eta haren bigarren emaztea, Flora Pérez dira. Ortegak Coruñan ikasi zuen eta Suitzan batxilergoan jarraitu zuen. Enpresa-ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitateko Europako negozio-eskolan, eta 2007an lizentziatu zen nazioarteko enpresaburuen espezialitatean.
Lan ibilbidea
aldatu2007an, ikasketa amaitu zituen urte berean hasi zen lanean familiako Inditex enpresarentzat, Chelsea auzoko Londresko Zarako dendan, nazioarteko beste egoitza batzuetan eta enpresako hainbat sailetan. Gero Inditex-en egoitza nagusian egin zuen lan, Arteixon, Zararako produktua garatzeko eta diseinatzeko sailean, eta, besteak beste, Beatriz Padínekin, emakumeentzako arropa-bildumen koordinatzailearekin.
Arteixon Amancio Ortega enpresaren sortzailearekin batera lan egin zuen, enpresako kudeatzaileen harreman sozialeko eta irudi publikoko jarraibide berriak sartuz.[2] Hala, 2016. urtean omenaldia prestatu zuen Amancio Ortegaren 80. urteurrena ospatzeko, enpresako langile guztiekin, eta hainbat komunikabidek eman zuten.[3]
2015etik, Amancio Ortega Fundazioaren patronatuko kide da, Pablo Isla Álvarez de Tejera, Roberto Cibeira Moreiras, Antonio Abril Abadín, José Arnau Sierra, Flora Pérez Marcote eta Amancio Ortega fundatzaile lehendakariarekin batera. Fundazioaren ikasketa-beken programa COVID-19 pandemian zehar aldatu zen, Massachusettseko Teknologia Institutuarekin (MIT) hitzarmena lortu ondoren.[4][5]
2021eko azaroaren 30ean Inditexeko lehendakaritza hartu zuen, Pablo Islaren ordez.[6]
Zara berritua
aldatuMarta Ortega, Ibex-35eko emakumerik gazteena, 2022ko apirilaren 1etik presidente ez ejekutiboa egin zenetik enpresaren irudia sendotu zuen. Berak bultzatu zuen 2017an Steven Meisel argazkilariaren lehen kanpaina, 2018ko SRLP kolekzioa eta 2019ko logotipoaren aldaketa. Luxuaren eta kalearen arteko erdibideko zubia egiten aritu da, Zara berritua sortzen. Horretarako hainbat lankidetza beste marka batzuekin edo nazioarteko ospetsuekin, edizio mugatuko kapsula-bildumak... [7]
Carmen Llovet Nebrija Unibertsitateko moda-diseinuko graduko joera- eta komunikazio-irakaslearen eta Instagrameko Davil Wears Zara perfilaren atzean dagoenaren arabera, Low cost delakotik urrundu nahi da. Lehen batez besteko aren salneurria 30 € zen eta 2023an 50 €.[7]Bestalde Marta Ortegak ardura hartu zuenean burtsak % 6,1eko jaitsera izan zuen, baina, 9 hilabetera, 2022 urtea amaitu baino lehen, % 19ko irabaziak izan zituen, online merkatua gora eta gora, fakturazioaren % 25,5 zela.[7]
Bizitza pribatua
aldatuAmancio Ortega ez bezala, Marta Ortega pertsona publikoa da. Bere harremanak ezagunak dira, paparazziak atzean baititu. Gizarte ekintzetan parte hartzen du eta elkarrizketak ere ematen ditu.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Nieto. Sandra y Marta Ortega, dos hermanas con vidas radicalmente distintas. ISSN 1134-6582..
- ↑ PAÍS, Ediciones EL. Marta Ortega Pérez en EL PAÍS. .
- ↑ Amancio Ortega cumple 85 años: las personas que han marcado su vida. .
- ↑ elEconomista.es. Noticias sobre Fundación Amancio Ortega Página: 0 - elEconomista.es. .
- ↑ Así ha logrado la Fundación Amancio Ortega salvar su programa de becas a estudiantes. .
- ↑ https://www.elmundo.es/economia/empresas/2021/11/30/61a5cb30fdddffc5a68b45d7.html
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Fernández, Julia. (2023-03-01). «Así ha sido el exitoso año de Marta Ortega al frente de Inditex» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).