Ireki menu nagusia

Manuel Mujica Láinez (Buenos Aires, Argentina, 1910eko irailaren 11 - Córdoba, Argentina, 1984ko apirilaren 21a) Argentinako idazlea izan zen.

Manuel Mujica Láinez
ManuelMujicaLainez.jpg
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1911ko irailaren  11
Herrialdea  Argentina
Heriotza Córdobako probintzia1984ko apirilaren  21a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, kazetaria, idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak
Kidetza Academia Argentina de Letras Itzuli
National Academy of Fine Arts (Argentina) Itzuli
Izengoitia(k) Manucho
Genero artistikoa eleberria
Ipuina
saiakera
Kronika
biografia
IMDb nm1207294

BiografiaAldatu

Frantzian eta Ingalaterran ikasketak egin ondoren, bizitza guztian erabat utzi ez zuen kazetaritza-lanari ekin zion.

Hogeita hamarren bat eleberri eta zenbait ipuin ondu zituen. Mujicak bere literatura-lan gehienetan Buenos Airesen iragana islatzen du: Don Galaz de Buenos Aires (1938), XVII. mendeko hiria gai duena; Canto a Buenos Aires (1943), hiriburuaren sorreraren eta ondoko garapenaren ingurukoa. Misteriosa Buenos Aires (1950) idazlaneko kontakizun motzekin bertako aristokraziaren inguruko saila hasi zuen: Los ídolos (1953), La casa (1954), Los viajeros (1955), Invitados en el paraiso (1957). Haren lan nagusia, Bomarzo (1962), Italiako Errenazimentuan giroturik dago, eta garai hartako gizon ahaltsuenaren bizitza kontatzen du.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Mujica Láinez