Imanol Apalategi

euskal idazlea
Manuel Mari Apalategi» orritik birbideratua)

Imanol Apalategi (jaiotzez, Manuel Mari Apalategi Zurutuza, Ataun, Gipuzkoa, 1901eko ekainaren 13a - Donostia, Gipuzkoa, 1984ko abuztuaren 17a) apaiz eta euskal idazlea izan zen, idazterakoan Gudariarteko eta Imanol Sabiaga (bere jaiotetxeagatik) ezizenak ere hartu izan zituena[1]. Apaiztu ondoren Ataungo Bonipagi Aba ezizena ere hartu zuen, ohikoagoan Aita Bonifazio Ataun edo, gaztelaniaz, Bonifacio de Ataun.

Imanol Apalategi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Mari Apalategi
JaiotzaAtaun1901eko ekainaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1984ko abuztuaren 17a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Izengoitia(k)Ataungo Bonifazio Aita
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Literaturaren Zubitegia: 523

"Boletin Americano de Estudios Vascos" aldizkari argentinarraren zuzendaria izateaz gain beste argitalpen askotan idatzi izan zuen: "Irugarrengo Prantziskotarra", "Zeruko Argia", "Euskal-Esnalea", "Yakintza", "Euzko Deya", "El Día", "Euzkadi" eta "Euzko Gogoa"n.

Biografia aldatu

Ataungo Sabiaga baserrian jaio zen. Erlijio ikasketak Altsasu, Hondarribia eta Iruñean egin zituen; gero kaputxino fraideetan apaiz ordenatu, eta P. Bonifacio de Ataun hartu zuen izena.

1919. urtetik aurrera hainbat agerkaritan esku hartu zuen, esan bezala: «Zeruko Argia», «Euskal-Esnalea», «Yakintza», «Euzko Deya» eta «El Día» eta «Euzkadi» egunkarietan. Rabindranath Tagoreren Amal euskaratu eta argitara eman zuen 1933an. Bertso-jartzaile gisa ere jardun zuen[2].

Espainiako gerra zibilarekin batera erbesteratu beharra izan zuen, eta Argentinan non 40 urte igaro zituen. Han zela, Euzko Gogoa aldizkarian olerkiak argitaratu zituen, eta Boletín Americano de Estudios Vascos delakoan euskal kulturari buruzko lanak, buletin honetako zuzendaritzakoa izan zelarik. Buenos Airesen Gure Aditza argitaratu zuen 1960an.

Idazlanak aldatu

 
Itzulbidea, euskal gramatika, 1923koa; Celestino Peraltarekin batera idatzia.

Antzerkia aldatu

  • Egiazko Jainkoa (1934).

Itzulpena aldatu

Euskalaritza aldatu

  • Gure Aditza, Buenos Aires, 1960.

Erreferentziak aldatu

  1. «Apalategi, Imanol» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Aita Bonifazio Ataun - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  3. «Imanol Apalategi "Aita Bonifazio Ataun" - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).

Bibliografia aldatu

  • AIZPURUA BARANDIARAN, Jexux. Imanol Apalategi "Aita Bonifazio Ataun" (1901-1984). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2003. Bilduma: Bidegileak. ISBN: 978-84-457-2023-3.

Kanpo estekak aldatu