Beñat Sarasola
Beñat Sarasola (Donostia, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 14a) idazlea eta literaturako kritikaria da. Filosofian, eta Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan (Universitat de Barcelonan) lizentziatua. Euskaraz bi poema-liburu argitaratu ditu eta Philip Rothen Nemesis liburua euskaratu du (Meettokek argitaratua).
Beñat Sarasola | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko maiatzaren 14a (38 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, telebista aurkezlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria |
![]() |
Eremulauak web gunean hasi zen lehen literatur testuak argitaratzen eta 2007ko apirilean publikatu zuen Susarekin bere estreinako lana, Kaxa huts bat poesia liburua.
Berria egunkarirako literatur kritikak egiten dihardu gaur egun. 2008ko otsailaren 4tik 2009ko apirilaren 6ra Hitz egiteko modu bat bloga idatzi zuen.
Beñat Sarasolak zuzendu eta aurkeztu zuen ETB 1 kanaleko Sautrela[1] literaturari buruzko telebista-saioa. Urtebetez eutsi zion ardura horri, 2016ko irailetik Sautrelako azken emankizunera arte, 2017ko urrira arte.
2019an Deklaratzekorik ez[2] bere lehen eleberria kaleratu du Susa argitaletxearen eskutik.
IdazlanakAldatu
PoesiaAldatu
- Kaxa huts bat (2007, Susa)
- Alea (2009, Susa)
EleberriaAldatu
- Deklaratzekorik ez (2019, Susa)
ItzulpenaAldatu
- Philip Rothen Nemesis (2011, Meettok)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2017). «Baldintza minimoetatik behera egin genuen lan Sautrelan azken urte osoan» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- ↑ Ibargutxi, Amalia. (2019). «Borroka egunak zama astuna dira» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
Kanpo estekakAldatu
- Beñat Sarasola, Literaturaren Zubitegian.
- Kaxa huts bat liburua osorik[Betiko hautsitako esteka], Susa argitaletxearen webgunean.
- Hitz egiteko modu bat Beñat Sarasolaren bloga.
- Nemesis itzulpenaren aurkezpen bideoa.
- Deklaratzekorik ez liburua osorik, Susa argitaletxearen webgunean.
- Deklaratzekorik ez eleberriaren aurkezpen bideoa.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |