Ibai Atutxa
euskal idazlea
Ibai Atutxa Ordeñana (Galdakao, 1984 - ) euskal hizkuntzalaria eta pentsalaria da, nabarmena literatura konparatuaren eta kultura ikerketetan egindako lanengatik.
Ibai Atutxa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galdakao, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta idazlea |
Bilbon, New Yorken eta Bartzelonan aritu da teoria kritikoa lantzen. Komunikazioan doktoretza egina du Valentziako Unibertsitatean eta Kultur Ikasketetan New Yorkeko Columbia Unibertsitatean. Gaur egun, EHUko irakaslea da.
2012 urtean, polemika bizia sortu zuen euskal literaturaren mundu akademikoan Bernardo Atxagaren Ziutateaz eta Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lanen kritika eginez eta lan horiek ikertuz euskal literaturaren kanonaren eraketaz egin zuen ikerketa lan soziopolitikoagatik.
Lanak
aldatu- Tatxatuaren azpiko nazioaz saiakera, 2011;
- Kanonaren gaineko nazioaz saiakera, 2012.
- Barbaroak eta zibilizatuak saiakera, 2022.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |