Alberto Fernández Blanco

txirrindulari espainiarra

Alberto Fernández Blanco (Cuena, 1955eko urtarrilaren 15a - Pardilla, 1984ko abenduaren 14a), El Galleta goitizenez ezaguna, txirrindulari espainiarra izan zen, profesionala 1978 eta 1984 artean, denbora horretan 30 garaipen lortu zituelarik.

Alberto Fernández Blanco

Bizitza
JaiotzaCuena (en) Itzuli1955eko urtarrilaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPardilla1984ko abenduaren 14a (29 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: auto istripua
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Teka 1980-1982
Novostil-Helios (en) Itzuli 1978-1978
Amaya Seguros (en) Itzuli 1979-1979
Amaya Seguros (en) Itzuli 1983-1984
 

Biografia

aldatu

Kantabriako Cuena herrian jaio arren, bere familia Aguilar de Campoon (Palentzia) birkokatu zen haurtzarotik, non txirrindulari bezala trebatu zen. Jubenil mailan, 1973ko Arrateko Igoera irabazi zuen eta , Bilboko S.V.AC. taldera pasa zen, hurrengo urtean. Urte ona izan zen eta 5 garaipen lortu zituen. Hauetako bat Bizkaiko Erlojupeko Txapelketa izan zelarik. Amateur garaian, Alberto Fernández Espainiako mendiko txapelduna izan zen.

Profesional bezala, zenbait garaipen lortu zituen etapakako lasterketa laburretan, Euskal Herriko Itzulia, Kataluniako Volta, eta Asturiasko Itzulia, besteak beste. Etapa garaipenak lortu zituen Espainiako Vueltan eta Italiako Giroan.

1982ko Frantziako Tourrean 10. sailkatu zen, hau bere Tourrik hoberena izan zelarik. 1983ko Italiako Giroan, 3. izan zen, parte hartu zuen lehen urtean. 1983ko Espainiako Vueltan ere 3. izan zen eta 1984an 2. sailkatu zen.

1984ko abenduaren 14an hil zen auto istripuan, non bere emazte Inmaculada Sáinz Cossio ere hil zen, Pardilla udalerrian, Aranda de Duero (Burgos) inguruan. Hurrengo egunean lurperatu zuten Aguilar de Campooko hilerrian, bere taldekide gehienen laguntzarekin. 1980ko hamarkadako espainiar txirrindularitzako lau handienetako bat bezala hartzen zen, Pedro Delgado, Angel Arroyo eta Marino Lejarretarekin batera.

El Galleta goitizena Aguilar de Campoon hazi zelako jaso zuen (non galleta lantegi ospetsu batzuk dauden). Ondoren, Santanderren (Kantabria) bizi izan zen. Semeak, Alberto Fernandez Sainz, aitaren pausoak jarraitu eta Xacobeo Galicia taldeko txirrindularia izan da.

1985eko Espainiako Itzulian, hil ondorengo omenaldi gisa, Vueltaren antolakuntzak, hortik aurrera, lasterketaren gailurrik gogorrena Alberto Fernández gailurra bezala bataiatzea erabaki zuen, bere omenez.

Palmaresa

aldatu

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Lasterketa 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984
Italiako Giroa 3. 19.
Frantziako Tourra 25. 21. 10.
Espainiako Vuelta 19. 14. 15. 3. 2.
  Munduko txapelketa UT UT 28. 40. 29.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Taldeak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu