Severina Luna de Orosa

Filipinar medikua eta idazlea

Severina Luna de Orosa (Batangas, Filipinak,1890eko otsailaren 11Manila, 1984ko maiatzaren 23a) Filipinetako medikua eta idazlea izan zen, hispanista izendatua eta Zobel Sariaren irabazlea 1982an. Interesak eta grinak partekatu zituen bere senarrarekin, Sixto Y. Orosarekin. [1] Bere bost seme-alabetatik bi entzutetsuak izatera heldu ziren, Leonor Orosa koreografoa eta Rosalinda Orosa idazlea.

Severina Luna de Orosa

Bizitza
JaiotzaBatangas1890eko otsailaren 11
Herrialdea Filipinak
Heriotza1984ko maiatzaren 23a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Philippines College of Medicine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Biografia aldatu

Remigio Luna eta Rafaela Dinglasanen alaba izan zen Severina. Manilako Filipinetako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean graduatu zen. Bere promozioko onena izan zen. Unibertsitate berean irakatsi zuen, zehazki 1914 eta 1915 urteetan. Urtebete geroago, bera eta bere senarra Jolora ( Sulu ) joan ziren bizitzera, musulmanen lehen mediku kristauak izanik. Bere senarrarekin lankidetzan aritu zen Sulu ospitalean ginekologia eta kirurgia arloan. [2]

1926an Manilako ikastetxeetako mediku zuzendari izendatu zuten, eta gero Bacolod ospitaleko Amatasun eta Geriatria eremua zuzendu zuen.

Literatur sorkuntza aldatu

Medikuntza lana egiteaz gain, Severinak Heraldo de Filipinas hebiderako idazten zuen, hasieran gaztelaniaz. Rosalinda L. Orosa alaba idazle eta kazetariaren aholkuz, bere sorkuntzak tagalogera eta ingelesera itzultzen hasi zen Severina, baita geroago kontrako norabidean ere, ingelesez idatzitako bere lan batzuk gaztelaniara itzultzi zituen 93 urte baino gehiago zituenean.

Severina oso kezkatuta zegoen sexu-heziketarekin, eta asko idatzi zuen horri buruz, Sex Education in the Home lana kasu, familiaren barruko sexu-heziketaren gai garrantzitsuari buruzkoa, berak gurasoak gai honi heltzera gonbidatzen zituena

Lana aldatu

  • Bere bizitza luzean lan eta artikulu ugari idatzi zituen gaztelaniaz, tagalogaz eta ingelesez, [3] sexu osasunari, osasunari orokorrean, emakumeei eta amatasunari buruz edo José Rizali buruz, besteak beste.

Sariak eta aitorpenak aldatu

  • 1962: Filipinetako Unibertsitateak Urteko Gurasoen saria eman zien berari eta Sixto Y. Orosa senarrari.[4]
  • 1963: Filipinetako Emakumeen Hiritar Batzarrak Urteko Familia saria eman zien.
  • 1982: Zobel saria

Erreferentziak aldatu

  1. «Severina Luna» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  2. «s&m_orosa-severina-l.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  3. http://www.elib.gov.ph/results.php?f=author&q=Orosa%2C+Severina+%28Luna%29.
  4. «s&m_orosa-sixto-y.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak aldatu