Iñaki Ardanaz

aktore espainiarra

Iñaki Ardanaz[1] (Agoitz, 1984) nafar aktorea da, telesbitan eta antzerkian aritutakoa.

Iñaki Ardanaz

Bizitza
JaiotzaAgoitz, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm1964119 Instagram: ardanaz84 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Iñaki Ardanaz Agoitzen jaio zen 1984an. Hemezortzi urterekin Madrilera joan zen interpretazio-eskola batean trebatzera. 2007an egin zituen lehen agerraldiak telebistan, Planta 25 eta Hospital Central telesailetan. 2013an Fernando Franco Garcíaren La herida filmean zineman egin zuen debuta.

Ondoren, telebistako fikzioetan parte hartu du, hala nola Seis hermanas TVEan,[2] La víctima número 8 ETB2an,[3] La línea invisible Movistar+en edo Caronte Prime Videon. Pantaila handian ere paper ugari interpretatu ditu, Andrea Jaurrietaren Ana de día edo José Luis Cuerdaren Tiempo después, Los miércoles no existen[4] edo ¿Qué hacemos con Walter?[5] antzezlanekin uztartu dituenak.

2020an Txeporen papera egin zuen David Pérez Sañudoren Ane film luze sarituan.[6] 2021ean Fernando González Molinak zuzendutako Movistar+eko Paraíso telesaileko protagonista izan zen, Mario Merinoren papera eginez.[7][8]

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
2013 La herida Zerbitzaria Fernando Franco García
2014 Lasa eta Zabala Marrero Pablo Malo
2018 Ana de día Iván Andrea Jaurrieta
Tiempo después Florián José Luis Cuerda
2020 Ane Txepo David Pérez Sañudo

Telebista aldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Katea Oharra(k)
2007 Planta 25 Auzokidea Canal 9 Atal 1
Hospital Central Erizaina Telecinco Atal 1
2011 El asesinato de Carrero Blanco Txirulo TVE 2 atal
2011-2012 Vaya Semanita. Cambio Radical Hainbat pertsonaia ETB 2 12 atal
2014 El fin de la comedia Fan Comedy Central Atal 1
2015 El Partido Gorka ETB Atal 1
2016-2017 Seis hermanas Tristán Bellido TVE 100 atal
2017-2018 Amar es para siempre Josean Antena 3 3 atal
2018 La víctima número 8 Gaizka Azkárate ETB / Netflix 8 atal
2020 Caronte Bernardo Santos Prime Video 7 atal
La línea invisible Movistar+ Atal 1
2021 Paraíso Mario Merino 7 atal

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Ardanaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Ardanatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) «Iñaki Ardanaz en la serie «Seis hermanas» de TVE1» Tuto Berri 2016-12-20.
  3. (Gaztelaniaz) Mingo, Alicia. (2018-6-20). «'La víctima número 8' y yihadismo» Diez Minutos.
  4. (Gaztelaniaz) «Representación de 'Los miércoles no existen'» El Correo 2015-3-14.
  5. (Gaztelaniaz) ¿Qué hacemos con Walter?. .
  6. (Gaztelaniaz) Crespo, Borja. (2020-10-15). «'Ane', una ópera prima con oficio» El Correo.
  7. (Gaztelaniaz) «Movistar+ y Globomedia desarrollan 'Paraíso', una aventura adolescente ambientada en los 90» Formula TV 2019-3-13.
  8. (Gaztelaniaz) «Macarena García, Iñaki Ardanaz y Gorka Otxoa: "'Paraíso' es una serie bastante novedosa, arriesgada y atrevida"» El Periódico 2021-6-4.

Kanpo estekak aldatu