Oinatz Bengoetxea

esku huskako pilotaria

Oinatz Bengoetxea Berasategi, pilota arloan Bengoetxea VI.a deituraz ezaguna, (Leitza, Nafarroa Garaia, 1984ko abuztuaren 28a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Baiko Pilota enpresarekin. Enpresak emandako datuen arabera, 1,77 metro luze da, eta 75 kilo pisatzen du. Profesionaletako estreinako partida 2002ko urriaren 5ean jokatu zuen, 18 urte besterik ez zuela, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hiru txapelketa nagusiak irabaziak ditu: bi aldiz buruz burukoa, 2008an (Abel Barriolari 22-11 irabazita) eta 2017an (Iker Irribarriari 22-18 irabazita); eta aldi banatan binakakoa, 2015ean (Untoria atzelaria lagun)[1]; eta lau eta erdikoa, 2016an (Jokin Altuna 22-21 mendean hartuta).

Oinatz Bengoetxea

Bizitza
JaiotzaLeitza1984ko abuztuaren 28a (39 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakesku huskako pilotaria eta futbolaria
Pilota
EnpresaBaiko Pilota
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua75 kilogramo
Altuera1,77 metro

Bengoetxearen jokoak abiadura du ezaugarri nagusi: guztiz pilotari bizia da, bere zango lasterrei esker ezinezkoak diruditen pilotetara iristen da. Joko molde alaia du, jokaldi ikusgarriak egiten ditu, pilotari abiadura handia ematen dio eta errematearen bila joan ohi da. Defentsan ere ikusgarria da oso, bizi-bizia, ez du pilotarik galdutzat ematen.[2] Eskuina du esku onena, baina ederki darabil ezkerra ere.

Kirol lorpenak aldatu

Txapelketa nagusietako finalak aldatu

Buruz buru
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Puntuazioa Pilotalekua
2008 Bengoetxea VI.a Barriola 22-17 Atano III.a
2017 Bengoetxea VI.a Irribarria 22-18 Bizkaia
Binaka
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Puntuazioa Pilotalekua
2005 Martinez de IrujoGoñi III.a Bengoetxea VI.a - Beloki 22-12 Atano III.a
2015 Bengoetxea VI.a - Untoria Berasaluze VIII.aZubieta 22-7 Bizkaia
2017 IrribarriaRezusta Bengoetxea VI.a - Larunbe 22-14 Bizkaia
Lau eta erdikoa
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Puntuazioa Pilotalekua
2012 Olaizola II.a Bengoetxea VI.a 22-09 Ogeta
2016 Bengoetxea VI.a Altuna III.a 22-21 Ogeta

Erreferentziak aldatu

  1. «Bengoetxea VI.arentzat eta Untoriarentzat, binakako txapela», Berria, 2015-04-26.
  2. (Gaztelaniaz) «Bengoetxea VI, la velocidad», 21iguales.com, 2014-11-20.

Kanpo estekak aldatu