Ireki menu nagusia

Dominique Laporte (Tours, 1949 - Paris, 1984) Frantziako idazle psikoanalista ezaguna izan zen. Bere lanek probokazio kutsua zuten.

Dominique Laporte
Bizitza
Jaiotza Tours, 1949
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris, 1984 (34/35 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Lan nabarmenak History of Shit Itzuli

BiografiaAldatu

Bere izen osoa Dominique Gilbert Laporte zen. Unibertsitateko irakasle, Parisko Unibertsitate VIII-Vincennesko Psikoanalisiari buruzko ikastaroen arduraduna izan zen. Bere lan espezializatuak Ornicar? aldizkarian agertzen ziren. Halaber, saiakerak eta poesia idatzi zuen. Michel Foucault eta Edmond Jabèsekin lotura zuzena izan zuen. Berak argitaratu zuen Frantzian lehen aldiz John Gregory Bourkeren Rites scatologiques liburua. Bere liburu ezagunena Histoire de la merde (Kakaren historia) izan zen.[1]

ObraAldatu

  • Le français national: politique et pratiques de la langue nationale sous la Révolution française
  • Histoire de la merde: prologue
  • L'Étron de la nuit : prosopopée
  • Il nous reste la main, poesia. Argo, 1979
  • La Perspective et le temps
  • L'enfance de Flaubert : l'opération faite à la langue
  • Bouvard & Pécuchet centenaires, egile desberdinen Laportek bildutako testuak.
  • Laure ou la Prosopopée du ciel
  • Christo

ErreferentziakAldatu