Katharine McPhee

Katharine Hope McPhee-Foster (Los Angeles, 1984ko martxoaren 25a) musikagile, abeslari, aktore eta modelo estatubatuarra da. American Idol lehiaketaren bosgarren ekitaldiko txapeldunordea izan zen, ondoren Smash musika telesailean aritu zen eta azkenik Scorpion telesailean Paige Dineen-en rola bete zuen.

Katharine McPhee
Katharine McPhee at Camp Conival 2016.jpg
(2016)
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1984ko martxoaren 25a (37 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) David Foster  (2019ko ekainaren 28a -
Hezkuntza
Heziketa Boston Conservatory at Berklee (en) Itzuli
Notre Dame High School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, aktorea, musikagilea, musikaria, egile abeslaria, telebista-aktorea, modeloa, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea 19 Recordings
Columbia Records
19 Recordings Ltd.
IMDb nm1897713
katharinemcphee.net

BiografiaAldatu

GaztaroaAldatu

Katharine Hope McPhee 1984ko martxoan jaio zen Lor Angelesen. 12 urte zituela Sherman Oaks herrira aldatu zen familia. Patricia Burch McPhee ama kabaret bateko abeslaria izan zen eta Daniel McPhee aita telebistako ekoizlea, beraz txikitatik hezitu zuten abeslari eta aktore izateko. McPheek arbaso irlandarrak, eskoziarrak eta alemaniarrak ditu[1].

American Idol eta aurreneko diskoakAldatu

2002an Notre Dame High Schoolen graduatu zen eta hainbat casting eta audizio zorte handirik gabe pasa ondoren 2005ean American Idol lehiaketara aurkeztu zen San Franciscon. Lehiaketa bikaina egin zuen, finalera iritsi baitzen, baina Taylor Hicksek garaitu zuen[2]. 2007an bere izena daraman diskoa atera zuen eta "Over it" singlea Billboard Hot 100 zerrendan 29. postura iritsi zen.

2008an RCA Records diskoetxearekin sinatu zuen kontratua. 2010ko urtarrileko 5ean bigarren diskoa kaleratu zuen, Unbroken[3] eta urte beraren amaieran Gabonetako abestien disko berria atera zuen, Christmas Is the Time to Say I Love You[4].

Aktore lanakAldatu

Aurrez aktore lan batzuk egin zituen, Uggly Betty[5] eta CSI: NY[6] telesailetako atal banatan aritu zen adibidez, baina aurreneko lan garrantzitsua Smash telesailean izan zuen, Marilyn Monroerengan inspiraturiko Broadwayko musikal batean elkartzen diren gazte batzuengan oinarritzen da istorioa. Karen Cartwright-en rolean bi denboraldi bete zituen[7]. 2014an Scorpion telesailean protagonista izatea lortu zuen eta Paige Dineen paperean lau denboraldi egin zituen[8].

Aldi berean Broadwayko “Waitress” musikalean hartzen du parte, honetan ere protagonista papera betetzen du Jennaren rolean[9].

Bizitza pertsonalaAldatu

Nick Cokasekin ezkondu zen 2008ko otsailaren 2an[10] eta 2014an dibortzioa eskatu ondoren 2016an banandu ziren[11]. Tarteko bi urte horietan Scorpion telesaileko Elyes Gabel aktorearekin ibili zen[12]. 2019an David Foster musikari kanadarrarekin ezkondu zen Londresen[13].

DiskografiaAldatu

  • Katharine McPhee (2007)
  • Unbroken (2010)
  • Christmas Is the Time to Say I Love You (2010)
  • Hysteria (2015)
  • I Fall in Love Too Easily (2017)

Aktore lanakAldatu

FilmeakAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2007 Crazy Paramount neska Kameoa
2008 The House Bunny Harmony
2011 You May Not Kiss the Bride Masha
Shark Night 3D Beth
2012 Peace, Love & Misunderstanding Sara Kameoa
2018 Bayou Caviar Shelly

TelebistaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2006 American Idol Lehiakidea Txapeldun ordea
2007 lonelygirl15 Lagun berria atal bakarra
Ugly Betty Bere burua atal bakarra
2009 CSI: NY Odessa Shaw / Dana Melton atal bakarra
2010 Community Amber atal bakarra
2011 The Voice Bere burua (gonbidatua) atal bakarra
2012 Family Guy Maggie ama (ahotsa) atal bakarra
2012–2013 Smash Karen Cartwright 32 atal
2014 It Could Be Worse Lucy atal bakarra
In My Dreams Natalie Russo Telefilmea
2014–2018 Scorpion Paige Dineen Protagonista
2016 Lip Sync Battle Bere burua atal bakarra
2017 The Lost Wife of Robert Durst Kathie Durst Lifetime TV

AntzerkiaAldatu

Urtea Antzezlana Pertsonaia Oharrak
2005 Annie Get Your Gun Annie Oakley Cabrillo Music Theatre
2018 Waitress Jenna Hunterson Brooks Atkinson Theatre Broadway
2019 Adelphi Theatre West End
2019–2020 Brooks Atkinson Theatre Broadway


ErreferentziakAldatu

  1. «Save Ellis Island: Katharine McPhee» web.archive.org 2007-08-30 Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  2. (Gaztelaniaz) «Katharine McPhee» Discogs Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  3. «Album sales: Carrie Underwood plays on; Katharine McPhee debuts» USATODAY.COM Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  4. «Idol album sales: Fantasia, David Archuleta and more» USATODAY.COM Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  5. Stanzler, Wendey. (2007-02-01). I'm Coming Out. Silent H Productions, Reveille Productions, Ventanarosa Productions Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  6. (Ingelesez) «FIRST LOOK: Katharine McPhee on CSI: NY» PEOPLE.com Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  7. (Ingelesez) Andreeva, Nellie; Andreeva, Nellie. (2011-02-14). «Katharine McPhee Joins NBC Pilot 'Smash'» Deadline Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  8. «'Smash's' Katharine McPhee to Star in CBS Genius Drama (Exclusive) | Hollywood Reporter» www.hollywoodreporter.com Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  9. (Ingelesez) Desk, BWW News. «Katharine McPhee Will Star In The West End's WAITRESS!» BroadwayWorld.com Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  10. (Ingelesez) «Katharine McPhee Marries Producer Boyfriend» PEOPLE.com Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  11. «Katharine McPhee and Nick Cokas Are Officially Divorced: All the Details» E! Online Wed Feb 10 23:30:06 GMT+0 2016 Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  12. (Ingelesez) «Katharine McPhee and Elyes Gabel Split» Us Weekly 2016-07-25 Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  13. «Katharine McPhee and David Foster Are Married» E! Online Fri Jun 28 17:55:00 GMT+0 2019 Noiz kontsultatua: 2020-11-28.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katharine McPhee