Chester Himes (Jefferson City, Missouri, 1909ko uztailaren 29a - Moraira, Alacant, 1984ko azaroaren 12a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

Chester Himes

Bizitza
JaiotzaJefferson City1909ko uztailaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Frantzia
 Espainia
HeriotzaMoraira1984ko azaroaren 12a (75 urte)
Hobiratze lekuaBenissa
Heriotza moduaberezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Hezkuntza
HeziketaOhio Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria, autobiografialaria eta ipuingilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlpha Phi Alpha (en) Itzuli
Izengoitia(k)Chester Himes

IMDB: nm0385396 Allmovie: p310421
Last fm: Chester+Himes Find a Grave: 11705240 Edit the value on Wikidata

Genero beltzeko eleberrigile ezagun honek Clevelandeko unibertsitatean ikasten hasi ondoren zenbait lanetan aritu behar izan zuen (barman, ostalari, etab.) bizi ahal izateko. Armaz egindako lapurreta bategatik hogei urteko kartzela-zigorra eman zioten; haietatik zazpi eta erdi bete zituen. 1945ean Harlemen bizi izan zen, eta Harlem da Himesen eleberri gehienen gertalekua. Haren eleberri ezagunenetako pertsonaiak Harlemeko bi polizia beltz dira Grave Digger Jones (Jones hobigilea) eta Coffin Ed Johnson (Ed Johnson Hilkutxa), bazterketa, zikinkeria eta bortxa giroan bizi direnak. Haren idazlan batzuk: A five cornered Square (Bost kantoitako plaza); For Love of Imabelle (1957, Imabelleren amodioz, Jexux Eizagirrek euskaratua); Urreko amets handia (1960, The big gold dream); Run, Man, Run (1966, Azkar, gizona, azkar);  Cotton Comes to Harlem (1965, Kotoia Harlemera heltzen da); Hot Day, Hot Night (1969, Egun beroa, gau beroa).

Erreferentziak aldatu