Nerea Alias
kazetari gipuzkoarra
Nerea Alias Garcia (Anoeta, Gipuzkoa, 1984ko urtarrilaren 2a) telebista-aurkezle euskalduna da.[1]
Nerea Alias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anoeta, 1984ko urtarrilaren 2a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Xabi Solano (2011 - 2019) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea
| |
2003az geroztik telebistan lan egiten du, non ETB 1eko Betizu telebista-saioa aurkeztu zuen. Gainera, Balbemendi telesailaren lehenengo ataletan agertu zen. Ondoren Egin Kantu! talent showa aurkeztu zuen. 2008an hasi eta lau urtez Sut&Blai programa aurkeztu zuen. ETB 1eko Euskal Herria Zuzenean saioko erreportarietako bat izan zen bi denboraldietan. Bere azken lanetariko bat Kantugiro saioan egin du, erreportari lanetan hemen ere.
2016an ETB 2ko De lo bueno lo mejor saioan aritu zen erreportari lanetan ere. Gaur egun Gure kasa saioan dihardu.
2024an elkarrizketa "intimoak" egingo ditu Primeran plataforman.[2]
Lanak
aldatuTelebistan
aldatu- Betizu (ETB 1)
- Egin kantu! (ETB 1)
- Balbemendi (ETB 1)
- Sut&Blai (ETB 1)
- Kontra (www.kontraprograma.com )
- Euskal Herria Zuzenean (ETB 1)
- Kantugiro (ETB 1)
- De lo bueno lo mejor (ETB 2)
- Gure kasa (ETB 1)
- Esto no es normal (ETB 2)
- Intimitatean (Primeran)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Noticias de Leon, Leon7Días. (2024-07-06). Entrevista a la presentadora Nerea Alias. (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
- ↑ «Nerea Aliasek elkarrizketa intimoak egingo ditu ostegunetik aurrera Primeran plataforman» Berria 2024-09-03 (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
Kanpo estekak
aldatu- Sustrai COLINA: «Nerea Alias: "Ezin dut egun guztia barrez pasa!"», Argia, 2157. zenbakia, 2008-11-02.