Etxezarreta jauregia
Etxezarreta jauregia Durangoko (Bizkaia) erdialdean dagoen eraikin zibila da, Ezkurdi eta Pinondo enparantzen artean kokatutakoa. XVIII. mendean José Joaquín de Etxezarretak egin zuen eta 1984tik Arte eta Historia Museoa moduan berriztatu zuten, Udalak sustatutakoa[1].
Durangoko Arte eta Historia Museoa | |
---|---|
![]() Etxezarreta jauregia ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Durango |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1984 |
Webgunea | http://www.durango-udala.net www.durango-udala.net |
Herriko historia erakusten du hiru solairutan, eta bereziki nabarmentzekoak dira Gerra Karlistei buruzko informazioa eta materiala eta Udal Artxibategi Historikoa, XVI. mendetik idatzitako agiri ofizialak jasotzen dituena.
Arte bilduma finkoa ere barne hartzen du bestela, Aurelio Arteta, Jose Luis Zumeta, Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Mari Puri Herrero, Agustin Ibarrola eta Andrés Nagel euskal artisten lanekin, besteak beste[2].
Azkenik, aldizkako erakusketak ere ikusgai daude.
Durangoko Krimenaren Historia Zentroa Aldatu
Durangoko Krimenaren Historia Zentroa krimenaren historia ikertzeko, dokumentatzeko eta hedatzeko espazio birtuala da, nazioarteko komunitate zientifiko osoari dago zabalduta dagoena.[3] 2004. urtetik Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria argitaratzen du.[4][5]
Erreferentziak Aldatu
- ↑ www.hiru.com: Arte eta Historiaren Durangoko Museoa[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ www.bizkaia.net: Durangoko Arte eta Historia Museoa
- ↑ «Durangoko Arte eta Historia Museoa - Zer da» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ «Durangoko Arte eta Historia Museoa - (Aurkibidea)» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
Kanpo estekak Aldatu
- Arte eta Historia Museoa/Etxezarreta jauregia, Durangoko Udalaren webgunean.