Vincenzo Nibali

txirrindulari italiarra

Vincenzo Nibali (Messina, 1984ko azaroak 14) siziliar txirrindulari ohia da, profesionala 2005etik 2022ra.

Vincenzo Nibali

(2017)
Bizitza
JaiotzaMessina1984ko azaroaren 14a (39 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Astana 2013-2016
Fassa Bortolo 2005-2005
Liquigas-Cannondale 2006-2012
Bahrain Victorious 2017-2019
Trek-Segafredo 2020-2021
Astana 2022-2022
 
Posizio edo espezialitateaigotzailea
klasikomanoa
Pisua65 kilogramo
Altuera181 zentimetro
Jasotako sariak

vincenzonibali.it
Facebook: vincenzonibali Twitter: vincenzonibali Instagram: vincenzonibali Edit the value on Wikidata

Hiru itzuli handiak irabazi dituen zazpigarren txirrindularia da eta, hamaika alditan podiumean egon da itzuli horietan (sei aldiz Italiako Giroan). Itsasarteko Marrazoa ezizenez ezaguna da, Messinako itsasarteari erreferentzia eginez.

Bizitza

aldatu

Hasiera txirrindularitzan Sizilian

aldatu

Zortzi urte zituenean, bere aita Salvatorek (bernizatzailea, lanbidez) Viner bizikleta zahar bat oparitu zion. Vincenzoren laguntzarekin konpondu eta gorriz margotu zuen. Bizikleta horrekin hasi zen Vincenzo bere ama Giovannaren bideo-dendan bueltak ematen. Aita izan zen txirrindularitzari buruzko afizioa sorrarazi ziona, biek biek igande arratsaldetan elkarrekin ikusten baitzuten Txirrindularitzaren Historia saioa.

Hamar urte zituenean zikloturista beterano batzuekin batera Etnara igotzeko grina piztu zitzaion. Aitak, autoarekin atoian eramanez, sumendiaren tontorrera igotzen lagundu zion. Era berean, aitak kaskoa erosi zion, San Rizzotik eginiko ibilbide batean jaitsieretan hartzen zuen abiadurak zuen arriskua ikusi ondoren. Halako batean, aitak bizikleta hautsi zion, eskolan lagun batekin borrokatu izana zigortzeko; geroago, ordea, konpondu egin zion. [1]

Siziliako txirrindularitzarako azpiegitura eta tradizio urria zela eta, Vincenzo ezin izan zen lehiatu 14 urte bete arte. Hortik aurrera, kadete mailan zazpi garaipen lortu zituen. [2]

Toskanara lekualdatzea eta progresioa

aldatu

Junior mailako txirrindularitza

aldatu

Hamasei urterekin, bera jaiotako irla utzi eta Toscanara bizitzera joan zen, Italiako iparraldean kokaturik zegoen tradizio handiko hirira. Zehazki, Mastromarcon finkatu zen, bere taldeko zuzendaria bizi zen lekura eta bertan urtean hamar hilabete ematen zituen auzora. Bertan finkatu zuen bere eguneroko etxebizitza bere gurasoekin.

2001ean, Junior bezala egindako lehen denboraldian bost garaipen lortu zituen. 2002an maila bereko bigarren urteko txirrindularia izanda, hamalau garaipen lortu zituen, Zolderko lasterketa zirkuituan egindako Junior mailako erlojupeko mundialean lortutako hirugarren postuaz gain.

Txirrindularitza amateurrean

aldatu

2003an bost garaipen eskuratu zituen, Asturiaseko biran lortutako sailkapen nagusiko bigarren postua eta beste bi garaipen kontuan hartu gabe. Gainera selekzio “azzurra”k hautatutako txirrindularien artean egon zen 23 urtetik beherako mailako Europako eta Munduko txapelketetan.

2004an beste hamabi garaipen lortu zituen eta berriro ere “la Nazionale” selekzioak hautatutako txirrindularien artean egon zen Munduko eta Europako txapelketak lehiatzeko, urte horretan gainera, Italiako Verona hirian egiten zirenak. 23 urtetik beheragoko mailako erlojupeko munduko txapelketan, junior mailan egin zuen bezala, hirugarren postua lortu zuen eta brontzezko domina eraman zuen. 

Txirrindularitza profesionalean

aldatu

Ferrettiren Fassa Bortolo taldean debuta

aldatu

2005ean Nibalik lortutako Veronako erlojupeko hirugarren postuaren inguruan interesatu zen Giancarlo Ferrettik zuzentzen zuen Fassa Bortolo talde Italiarrarekin debutatu zuen txirrindularitza profesionalean.

Gailentzeko gogoak lehenengo momentutik arazoak ekarri zizkion bere taldeko txirrindulari zaharrenekin, garrantzia kentzen ziotelako esaten zutelako. Urte batzuk geroago hura berak eginbeharrekoa baino gehiago egin zuela onartuko zuen.

Babesleak taldeari dirua ematen uzteari hartutako erabakiaren ondorioz, taldea urte horretako denboraldia bukatzerakoan desagertu egin zen. Bertan lehiatzen ari ziren txirrindulari askok, Alessandro Petacchi esprinterra eta bere laguntzaileak, batez ere, Team Milram-era joan ziren baina Nibalik ez zuen erabaki bera hartu eta Liquigas talde famatura joan zen.

Lehenengo urteak Liquigas taldean

aldatu

2006

2006an, Liquigas taldera aldatuta, Nibalik ProTour talde batean jarraitzea lortu zuen, bere antzinako Fassa Bortolo taldean bezala.

Plouayko sari handia irabazi zuen, Juan Antonio Flecha espainiar txirrindularia atzean utzita.

2007

2007. urtean Italiako Giroan debutatu egin zuen bira handi batean. Horretan, Danilo Di Luca taldekidearentzat lan egitera joan zen, laguntzailetzat. Nibaliren eta beste laguntzaileen lan bikainaren ondorioz, eta Di Lucaren beraren ekinaldi bikainari esker, Di Lucak Giroa irabazi zuen.

2008

Trentinoko Giroa irabazi zuen.

Hamaikagarren bukatu zuen Italiako Giroko sailkapen nagusian, taldeko bigarren izanik, laugarren izan zen Franco Pellizotti taldekidearen atzetik.

Urte horretan Frantziako Tourrean debutatu zuen, gainera.

2009

Apeninoen Giroa irabazi zuen, eta Frantziako Tourrean seigarren sailkatu zen. Bere taldeko onena izan zen eta gazterik onenaren maillota lortu zuen. Handik aurrera munduko hoberenen artean aritu da. [3]

2010

Girora joateko hautatu ez zutenez, hondartzara joan zen. Han zegoela, eta Giroa hasi baino egun gutxi lehenago, taldetik deitu zioten Girora joan zedin. Giro hartan oso ondo ibili zen, eta bere taldeko liderrari itxaron zion, nahiz eta aurrerago joateko eta Giroa berak irabazteko aukerak zituen. Baina hori guztia alde batera utzi zuen eta taldekideari laguntza eman zion. Lanean aritzeaz gainera, podiumera igo zen azkenean, eta zaleak harritu zituen.

Urte horretan, Vueltara ere joan zen. Bertan, lehenengo etapetan bigarren egin zuen Igor Antonek irabazi zuen etapan, beste batzuei denbora ateraz. Xorret de Catin onenekin egon zen. Igor anton lidertza hartu zuen, baina jauzi egin zen eta Vincenzo jarri zen lider. Hurrengo mendiko etapa, Mikel Nievek irabazi zuen eta Joaquim Rodriguez lider jarri zen minutuko aldearekin Nibalirekiko, baina Peñafielko erlojupekoan Nibalik lidertza berreskuratu zuen, naiz eta zulatua izan zuen eta segundu asko galdu zituen. Azken mendiko etapan, oso ondo aritu zen bigarren eginez irabazlarekin heldu zela, eta itzulia irabazi egin zuen. "Combinada" sailkapena ere eskuratu zuen Vincenzok.

2011

Giroan bigarren egin zuen.

Vueltara joan zen eta lehenengo astearen bukaeran Peter Sagan eta beste bi taldekideekin aurrera egin zuen segundu batzuk eskuratuz. Hurrengo egunean, sprintean izandako jauziera batean Nibali jauzi egin zen, baina lasterketan jarraitzea erabaki zuen. Bigarren asteko bukaeran erlojupeko harrigarria suertatu zen. Chris Froome gazteak bere liderra (Bradley Wiggins) garaitu zuen eta biek lehenengo postuetan jarri ziren. Sky taldeak boterea hartu zuen handik aurrera. Nibalik ez zuen bere maila eman, eta zazpigarren bukatu zuen.

2012

Urte horretan egutegia aldatu zuen Tourra prestatzeko, eta Tirreno-Adriatiko lasterketa ospetsua irabazi zuen lehenengoz. Horrela forman zegoela bermatu zuen eta Tourrean gauza onak egiteko prest zegiela baita ere. Bertan hirugarren izan zen. Lasterketan horretan, Sky taldeko bi ordezkarik izan zuten protagonismoa, eta besteei denbora asko atera zieten. Lehena eta bigarrena egin zuten, eta Vincenzok podioa itxi zuen.

2013

Giroa irabazi zuen, arerioak hainbat aldiz ikusgarritan menperatuta. Giro oso gogorra izan zen euriagatik eta elurragatik batez ere. Erlojupekoa irabazi zuen minutu bateko aldearekin bigarrenarekiko, Samuel Sanchez, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia. Elurpean ere atzean utzi zituen arerio guztiak, eta guztira hiru etapa irabazi zituen.

Vueltan, bigarren izan zen.

2014

Tourrera joan baino egun batzuk lehenago Italiako txapelketa irabazi zuen.

Urte horretan ere Tourra prestatu zuen, eta lehenengo egunetik garaipena bereganatzeko borrokatu zen. Ingalaterran hasi zen Tourra, eta Peak District inguruan, bigarren etapan Vincenzok etapa irabazi zuen. Helmugara 2 segundurekin ailegatu zen eta lider maillota jantzi zuen. Gero, Paris-Roubeaux klasikoa bezalako etapa bat izan zuten, eta indartsuena bera zela argi utzi zuen. Arerioak atzean utzi zituen euripean eta lokatzean egindako etapa honetan, eta Froome handiak birritan jauzi ostean lasterketa uztea erabaki zuen. Lider sendoa zela bermatu zuen, eta hurrengo etapetan guztiak menderatu zituen mendi guztietan, Alpeetan eta Pirinioetan. Azkenean, guztira lau etapa irabazi zituen. Ikusmira sortu zuen. [4]

2015

Italiako txapelketa irabazi zuen aurreko urtean bezala. Urte honetan, Tourrera joatea erabaki zuen, eta Giroan ez zuen parte hartu. Tourrean ez zen espero bezala ibili, eta laugarren bukatu zuen.

denboraldi amaieran Giro di Lombardia monumentua irabazi zuen.

2016

Girora bueltatu zen. Bere mailatik hurrun ibili zen ia Giro osoan, eta gainera matxura izan zuen kronoigoeran. Polemika handia sortu zuen honek Italian eta egunkariak eta zaleak urduritu egin ziren, baina azken egunetan dena aldatu zen. Alpeetan Astana taldeak oso lan ona egin zuen. 19. etapan, taldeak Michelle Scarponi bidali zuen aurrera eta Nibalik Agnelon erritmoa bizitu zuen Estevan Chavesekin batera oraindik 55 km falta zirela helmugaraino. Jeitsieran, Kruiswick liderrak, elur horma baten kontra joan zen eta Vincenzok Scarponirekin batu zen. Jeitsiera horretan Ilnur Zakarin eroriko larria izan zuen eta lasterketa utzi egin zuen. Azken igoeran Risoulen Nibalik Chavez utzi egin zuen eta etapa irabazi zuen. Hau guztia dela eta, sailkapen orokorra zearo aldatu zen. Hurrengo egunean, Esteban Chaves zen liderra, eta Col de Vars, Col de la Bonette eta Colle della Lombarda igo behar izan zuten alpeetan. Lasterketa lehenengo kilometroetan apurtu egin zen eta azken mendatean Nibalik, Valverde eta Chaves atzean utzi zituen.[5] Vincenzok bi etapa zoragarri biribildu zituen, eta Giroa irabazi.

2017

Giroan hirugarren egin zuen, 2010ean bezala, ere bostgarren podioa Giroan. Vueltan, aldiz, hirugarren podioa egin zuen, bigarren egin baitzuen Chris Froomerengandik oso gertu. Lehia liluragarria izan zuten bi txapeldun handiak lasterketan hartan. denboraldi amaieran Lombardiako Giroa monumentua irabazi zuen bigarren aldiz.

2018

Milan-San Remo monumento handia (luzeena ia 300 km-rekin) irabazi zuen Poggio mendatean bakarrik joanez eta helmugararte eutsiz. Teorian estrategia ona dena, baina historian gutxitan ikusi dena erabili zuen eta horregatik miresmena sortu zuen.

Tourra lehiatu nahi izan zuen baina Alpe d'Huezko etapa mitikoan bultzatu egin zioten, lurrera erori eta horno bat hautsi zuen. Vueltan talde lana egin zuen oraindik sasoia harrapatu ez zuelako Tourreko erorikoaren ondorioz.

2019

Girora bueltatu zen. Txirrindulari gutzik lortu dute Giroa hirutan edo gehiagotan irabaztea eta inork ez du lortu bere adinarekin, baina berak irabaztera joan zen. Lehen erlojupekoan oso denbora ona egin zuen. Primoz Roglicekin eztabaida batzuk izan zituen Giro erdiko etapetan eta Carapazi behar baino denbora gehiago hartzen utzi zioten. Azken astean, Vincenzo oso ondo ibili zen eta Carapazi denbora kendu zion, batez ere, azken eguneko erlojupekoan, lidertzatik minutu bakar batera geratuz.

Denboraldi hartan, Girora joan zen egutegi osoa aldatu ondoren COVID-19 pandemia zela eta. Ez zuen bere maila eman eta, nahiz eta, honenekin egon zen, ezin izan zuen podiumera igo. Azkenean, zazpigarren amaitu zuen.

Ez zuen bere maila eman urtean zehar baina irailean Siziliako Girora joan zen. Erakustaldia eman zuen eta lasterketa irabazi zuen Alejandro Valverderen aurretik.

Palmaresa

aldatu

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2021

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
  Italiako Giroa 19. 11. 3. 2. 1. 1. 3. 2. 7. 18. 4.
  Frantziako Tourra 20. 6. 3. 1. 4. 30. UT 39. UT
  Espainiako Vuelta 1. 7. 2. DSK 2. 59.
  Munduko Txapelketa 40. 29. 4. 40. 42. 49. 15.
  Munduko Erlojupeko Tx 16. 19.
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «El 'CaNibali' siciliano» El Correo 2010-08-31 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) «El tiburón número 369» El Correo 2010-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Ingelesez) June 2009, Daniel Simms 24. «Nibali confident prior to Tour» cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Vincenzo Nibali, el nuevo gigante del ciclismo» BBC News Mundo 2014-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Gaztelaniaz) Bernaola, Enrique; @enriquebernaola. (2016-05-28). «Giro de Italia: Nibali devora el Giro y Valverde, en el podio» Marca.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak

aldatu