Oihana Kortazar Arantzeta (Elgeta, 1984ko ekainaren 29a) gipuzkoar mendi lasterketaria da. Mendia bere aisialdirako ihesbide nagusi zelarik, 2008an bere bikotekidearekin Mutrikura bizitzera joan zenean, ausaz, bere lehen mendi lasterketa egin eta irabazi egin zuen; Arnoko Mendi Lasterketa.

Oihana Kortazar

Bizitza
JaiotzaElgeta1984ko ekainaren 29a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakultramaratoilaria eta maratoilaria

Twitter: OihanaKortazar IAAF: 14550064 Edit the value on Wikidata

Esan bezala, nahiz eta Elgetan hazi, gaur egun Mutrikun bizi da bere bi seme; Aimar eta Aratz, eta gizonarekin batera[1].

Salomón Santiveri taldean ibilitakoa, 2011n Europako Txapelketa[2] eta Skyrunner World Series[3] irabazi zituen.

2021eko maiatzean, Espainiako txapelduna (3.06.22) bihurtu zen, Jaenen jokatutako txapelketan irabazi ondoren. Maite Maiora bigarren sartu zen (3.06.30). Gainera, Euskal selekzioan taldeka irabazi zuen, emakumezko eta gizonezkoetan.[4]

2024ko otsailaren 2an Munduko Kopako Acantilados del Norte lehen proba, Skyrunner World Series-eko lehen lasterketa 3. postua lortu zuen. 29 kilometroko proba (2.250 metroko desnibelarekin) izan zen. Emakumezkoen podiuma hiru euskaldunek osatu zuten. Lide Urrestarazu ordiziarrak irabazi zuen 3:04:39 denborarekin, bigarrena Naiara Irigoien (3.06.2) eta hirugarrena Oihana Kortazar (3.10.26).[5]

2024ko apirilaren 13an Espainiako kilometro bertikaleko txapelduna izan zen, Avila probintzian dagoen Candeledako Barranca parkean 7,5 kilometroko lasterketan irabazi ondoren.[6][7] Ahuntzen lasterketa eta Aloñako igoera[8] ere irabazi zituen.

2024ko ekainaren 22an Bizkaiko Gamiz-Fikan Burdin Hesiko Mendi Laterketa irabazi zuen. Ibilbideak 37 kilometro, Burdin Gerrikoaren muinoetan barna eta1.750 metroko desnibela osatu zuen, euri eta lainopean 3:33:10 denbora eginda.[9]

Palmaresa

aldatu

Euskal Herrian

aldatu

Nazioartean

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Oihana Kortazar: 'Probetan dauenak engantxauta amaitzen dau'» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-07-28).
  2. Oihana Kortazar elgetarra, Europako txapeldun berria. (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  3. S.L.U., Barrabes Esquí Montaña. Luis Alberto Hernando y Oihana Kortazar, campeones de las Skyrunner World Series 2011 - Barrabes.com. (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  4. Ugartemendia, Unai. «Oihana Kortazar da Espainiako txapelduna» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  5. Agirre, Loinaz. (2024-03-02). «Lide Urrestarazuk irabazi du munduko kopako lehen proba» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  6. a b (Gaztelaniaz) N.G. (2024-04-13). «Oihana Kortazar, campeona de España de Kilómetro Vertical» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  7. a b «Durango Kirol Taldea Espainiako lasterketa bertikalen txapelketan garaile - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  8. «Ibai Larreak eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Aloñako Igoera - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  9. a b (Gaztelaniaz) DURANGON. (2024-06-24). «Oihana Kortazar y Oihana Azkorbebeitia dominan la Burdin Hesiko Lasterketa de Gamiz-Fika» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  10. «Ibai Larreak eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Aloñako Igoera - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  11. «Oier Elorzak eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Ahuntzen lasterketa - Elgeta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  12. «[ARGAZKI GALERIA Beñat Etxabe eta Oihana Kortazar garaile Elorrioko Aldapegora mendi lasterketan - Elorrio»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  13. (Gaztelaniaz) N.G. (2024-06-22). «Oihana Kortazar y Aritz Egea ganan la Burdin Hesiko Mendi Lasterketa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak

aldatu