Benigno Baskaran

politikari espainiarra

Benigno Baskaran Guridi (Eibar, Gipuzkoa, 1908ko apirilaren 3a -ib., 1984ko urriaren 22a) gipuzkoar politikaria izan zen, PSE-EEko kidea.

Benigno Baskaran
Bizitza
JaiotzaEibar1908ko apirilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar1984ko urriaren 22a (76 urte)
Familia
AitaMartzelino Baskaran
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Euskal sozialismoaren kide nabari Marcelino Baskaranen semea, 13-14 urterekin Armeria Eskolara joan zen ikasketak egitera. Tornero, ajustadore lanetan aritu zen eta ondoren aitaren lantegian lanean hasi zen.[1] 1931ko apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu zutenean, jada zinegotzia zen. 1934ko Iraultzan hartu zuen parte eta 25 urteko espetxe-zigorra jasan zuen.

1936ko uztaileko estatu-kolpea piztu zenean, miliziano bilakatu eta gerra amaitzean tenientea zen. Frantzian erbesteratu eta erresistentzian aritu zen. 1943an tuberkulosiak jota etxera itzuli eta klandestinitatean lan egin zuen.[2] Espainiako trantsizioaren garaian, Batzar Nagusietarako hautatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.