María Lacunza Ezcurra
María Micaela Lacunza Ezcurra (Iruñea, 1900eko irailaren 29a - Valentzia, 1984ko maiatzak 4) Donostiako eta Iruñeko Abokatuen Elkargoan lehendabiziko emakume kolegiatua izan zen 1927an. Gerra zibila aurretik Espainiako Justizia Auzitegietan kasu bat defendatu zezaketen 6 emakume abokatu aitzindarien arteko bat izan zen. Nekazaritza Ministerioko idazkaria izan zen eta 1940an garbitu egin zuten.[1][2][3]
María Lacunza Ezcurra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Lacunza Ezcurra |
Jaiotza | Iruñea, 1900eko irailaren 29a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Valentzia, 1984ko maiatzaren 4a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua |
Biografia
aldatuMaría Lacunza Ezcurra Iruñean 1900ean jaio zen. Jose Maria Lacunza Vidaurre eta Celedonia Vaquedano Ezcurraren arteko ezkontzaren seme-alabarik gazteena izan zen, zazpigarrena jaiotzez. Bigarren hezkuntza ikasi zuen Iruñeko Institutuan, bere ikasgelan emakume bakarra izan zelarik.[4]
Zuzenbide ikasketan egin zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean ez-ofizial modalitatean matrikulatu zen prestakuntza aldiko ikasgaietan. 1921-1922 ikasturtean Zaragozako Unibertsitatean lizentziatura hasi eta Madrilgora 1922an itzuli zelarik, 1926an bukatu zuen. Ikasketa hauetan aitzindaria izan zen: hain zuzen ere, bere klaseko ikasle ofizial bakarra izan zen karrerako bost ikasturteetan zehar.[5] Madrilen bizi izan zen Hezkuntza Erakunde Askearen menpe zegoen eta María de Maeztu gasteiztarrak sortu zuen erresidentzia batean.
Ibilbide profesionala
aldatu1927ko urtarrilean Iruñeko Abokatuen Elkargoan sartzeko eskaera egin zuen.[6] Egun batzuk geroago, Donostiako Abokatuen Elkarteko kide izateko eskaera luzatu zuen. Hedabideetan eragina izan zuten bere eskaerek.[7][4] 1927tik 1932 bitartean, Iruñean eta Donostian bulego juridiko propioa izan zuen abokatu defendatzaile gisa hainbat auzitan aritu zelarik.[8]
1932an beka bat lortzen saiatu zen New York hirian gazteentzako erreformatorioei buruz ikasteko baina ez zuen lortu. Urte hartan bertan, Nekazaritzako Erreformarako Ikerketarako Batzordeko idazkari izendatu zuten, Ministerioak hainbat herrialdetan burutu zuena (Alemania, Austria, Hungaria, Turkia, Errumania eta Polonia). Kargu horri esker Europan zehar nekazaritza erreforma-eredu ezberdinak aztertu zituen.[9]
Gerra zibilaren ondorioak
aldatuGerra Zibila hasi zenean 1936ko azaroaren 11an, Errepublikako gobernuak Valentziara bidali zuen. 1937an ezkondu eta Victor Herrerarekin semea izan zuen.[10] Gerra amaitzean, 1940an Estatuaren zerbitzura itzultzeko aukera eman zioten baina agindu edo konfiantzazko karguetan ez jarduteko zigorrarekin eta Sevillako hirira joaten derrigortuz. Lacunzak uko egin zuen, Valentzian gelditu eta ez zuen inoiz gehiago abokatu lanik egin.[11]
Abokatu aitzindaria
aldatuLacunza, Ascension Chirivella, Victoria Kent, Clara Campoamor, Matilde Huici eta Concha Peña izan ziren 1931 baino lehenago Audientzia batean toga jantzi zuten lehendabiziko emakumeak.[8]
Errekonozimenduak
aldatu- 2007ko ekaina geroztik, María Lacunza izena duen kalea dago Iruñean, Nafarroako lehen abokatuaren oroimenez.[11][12]
- 2018an María Lacunzaren biografia osoa argitaratu zen: "Un momento a la luz". [13]
- 2018an Iruñeko Abokatuen Elkargoaren 200. urteurrena ospatzeko antolaturiko erakusketan ikusgai egon ziren bere toga, kolegiatu-agiria, kolegiatu zenean eman zioten Elkargoaren estatutuak biltzen zituen dokumentua eta argazki batzuk.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Revista Abokatuok 48 - Publicaciones - El Colegio - ICAGI» www.icagi.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Mercedes Galán: “A lo largo de la historia de la humanidad, siempre ha sido necesaria la figura del abogado”» www.unav.edu (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los 175 años del Colegio de Abogados de Gipuzkoa» (pdf) Diario Vasco.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Pérez, José Santiago Yanes. (2015). Estudio histórico-jurídico del acceso de la mujer a la abogacía en España. Universidad de Las Palmas de Gran Canaria (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) LAS PRIMERAS ALUMNAS DE LA FACULTAD DE DERECHO DE ZARAGOZA, 1915-1931 | Filanderas. Revista Interdisciplinar de Estudios Feministas. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gutiérrez, Natxo. (2018-06-23). «Las dos primeras mujeres con birrete | SeleccionDN+» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sin mujeres policías, con una mujer abogada» El Diario Vasco 2014-03-08 (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Stegmeier, Ion. (2019-02-21). «Luis Garbayo: “Mujeres como María Lacunza han sido aquí tan meritorias como Rosa Parks” | SeleccionDN+» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ STEGMEIER, ION. «“Mujeres como María Lacunza han sido aquí tan meritorias como Rosa Parks”» (PDF) Diario de Navarra.
- ↑ Presentación del libro “Un momento en la Luz”, biografía de María Lacunza, primera abogada de Navarra y Guipúzcoa. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ a b «ABOKATUOK. El Turno de Oficio y la Justicia Gratuita. Entrevista con Miguel Castells Y Silvia Masmitja - PDF» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
- ↑ «Bidea: María Lacunza kalea (165222150)» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
- ↑ Garbayo Erviti, Luis.. Un momento en la luz : vida, contexto y circunstancia de María Lacunza. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788494798450. PMC 1098234474. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
Kanpo loturak
aldatu- Las mujeres van a ser jueces, notarios, resgustradores (Estampa)
- La carrera apagada de María Lacunza. (Diario Vasco, 2019ko otsailaren 23a)