Sahatsa Jauregi

artista

Sahatsa Jauregi Azkarate (Itaparica, Brasil, 1984) euskal artista eskultorea da. Gaur egun Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du.[1]

Ibilbidea aldatu

Sahatsa Jauregi
 
Bizitza
JaiotzaItaparica, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

2007an Arte Ederretan, Doktoretza kurtsoa Eskultura lizentziatua zen EHU-UPVn eta bertako EMAN taldeko kide da. Nahikotasun Ikertzailea eskuratu zuen 2010ean. Porrotaren erakarpenaren inguruko ideiak aztertzen dituen doktoretzan aritua izan da. Koadernoko oharrak eta irudiak izaten ditu abiapuntu, ondoren eskultura izango dituenak. Banakako erakusketak nahiz erakusketa kolektiboak egin ditu. [2][3]

2024an Donostiako Tabakaleran Eduardo Txillidaren eta Nestor Basterretxeren mendeurrena zela eta, eskultura garaikideari eskainitako Larruak eta izurrak erakusketan Sahatsa Jauregik parte hartu zuen, June Crespo, Nora Aurrekoetxea, eta Kimia Kamvari euskal eskultoreekin batera, baita Yael Davids (Tzuba kibbutza, Israel, 1968), Iman Issa (Kairo, 1979) eta Lucia Koch (Porto Alegre, Brasil, 1966) artistenak ere —bakoitzaren lan bat, hain zuzen—, Laura Valles Vilchez komisarioa zela.[4]

Ikasketak aldatu

  • 2008: Artearen doktoretza kurtsoa, inbestigazioa eta sorkuntza. Eskultura saila EHU-UPV-an.
  • 2007-2002: Arte ederretan litzentziatua, EHU-UPV, Leioa.
  • 2007: Zertifikatua gaitasun pedagogikoa, EHU-UPV, Leioan. Taller periferikoak, edizio berezia, Bilbao. Barakaldoko Antzerki Eskolarekin kolaborazioa, BAI: "La Catedral" Amara mosteiro eta "Carrousel" Elena Saénz-ekin.

Erakusketak eta lanak aldatu

Espazio ezberdinetan erakutsi ditu bere lanak:

  • Erakusketen diseinatzaile aritua da: 2014ean Black Is Beltza (Azkuna Zentroa, Arts Sta Mónica, San Telmo), Tirabirak (DSS2016) eta Kearen artxibogileak (Tabakalera) .[8]
  • 2022an Bilboko Azkuna Zentroan Aizkora erakusketa. [9]
  • 2024an Donostiako Tabakaleran Larruak eta izurrak erakusketa.[4]2024an, Eduardo Txillida eta Nestor Basterretxeren mendeurrena dela eta, Donostiako Tabakaleran, Sahatsa Jauregik eskultura garaikideari eskainitako “Larruak eta Izurrak” erakusketan parte hartu zuen, June Crespo, Nora Aurrekoetxea euskal eskultoreekin batera. Erakusketa honetan “Tripak” sortu zuen, metalaren bidezko begirada bat proposatzen duena, beste egitura astun bat definitzen duena, beste gorputzekin izandako esperientzien fruitua.

Bekak, Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2008an Aukeratuta Bilboko Inauteri Karteletara
  • 2006an Erasmus Beka. Sheffield`s Fine Arts University, Inglaterra. 3º saria XIII Gazteentzako Kartel Lehiaketa Nazionalean, Burgoseko diputazio probintziala. 1º saria I martxoak 8 kartelen konkurtsoa.
  • 2017an Ertibil saria.[10][11]
  • 2013an Gipuzkoako Artista Berrien Programa.[12][13]

Erreferentziak aldatu

  1. jauregi, sahatsa. «eremuak» www.eremuak.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  2. a b SAHATSA JAUREGI | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  3. «Sahatsa Jauregi | Arteleku» 2013.arteleku.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  4. a b «Eskultura, gorputzaren tolesetan» Berria 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  5. Press, Europa. (2013-11-28). «Gipuzkoako zazpi artista berriren erakusketa zabalduko du Donostiako Koldo Mitxelenak» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  6. Fundazioa, Fundación BilbaoArte. (2017-01-16). Sahatsa Jauregi. ENCUENTROS CON LOS ARTISTAS 2016. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  7. (Gaztelaniaz) «Sahatsa Jauregi. Escultura, album-fotográfico e intervención artística.» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  8. «Sahatsa Jauregi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).[Betiko hautsitako esteka]
  9. Olave, Elena. «Iraunkortasunaren leunketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  10. «'Ertibil Bizkaia 2017' ikus-arteen erakusketa ibiltaria» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-06-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  11. Sahatsa Jauregi, 2017 ERTIBIL BIZKAIA 1. Saria. .
  12. (Gaztelaniaz) «ARTISTA BERRIEN / ARTISTAS NOVELES: Julen Agirre, Sahatsa Jauregi, Oier Iruretagoiena, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Ochoteco, Ainize Sarasola» pintura (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  13. «Gipuzkoako Artista Berrien Programa» Nontzeberri 2014-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).

Kanpo estekak aldatu