Surdimientu,[1] euskaraz Asturieraren Loraldia, asturieraren aldeko kultura mugimendua izan zen, 1974. urtean Conceyu Bable taldeak abiarazitakoa, bereziki literaturaren inguruan. Aurreko literaturaren aldean, berrikuntza handia ekarri zuen, asturierazko ohitura literatura gaindituz eta gai eta estilo berriak proposatuz. Mugimenduak musika, kirola eta Asturiasko berezko kulturako beste arloei ere eragin zien.[2] Mugimenduak politikan ere ere eragina izan zuen; hain zuzen, asturieraren ofizialtasunaren aldeko mugimendua sortu zen.

Literaturaren aldetik, (Asturieraren) Loraldia sortu ahal izan zen kopuruz eta, gehienetan, kalitatez, XVII. mendeaz geroko haien aurrekari guztiak berdindu zituztenean. Idazlanen zein idazleen ugaritasunari erreparatuz, kritikari askok Lehen Loraldia eta Bigarren Loraldia bereizten dituzte.

Lehen Loraldia

aldatu

1974-1976 inguruan hasi zen, Conceyu Bable eratzearekin batera, eta 1988an amaitu, Amigos de los Bables taldeak La Nueva España egunkarian "La Asturias pensante y sensata" manifestua argitaratu zuenean, asturiar hizkuntza normalizatzeko prozesuaren kontrakoa. Manifestu horrek oihartzun handia izan zuen Asturiasen, eta asturiar kultura eta hizkuntzaren hedakuntzaren lehen fasearen amaiera ekarri zuen.

Lehen Loraldiko zenbait izen, batez ere poesiakoak, ondorengoak dira: Manuel Asur, Xuan Xosé Sánchez Vicente, Teresa González edo Andrés Solar. Prosan, Miguel Solís Santos nabarmentzen da.

Bigarren Loraldia

aldatu

Bigarren Loraldia 1988 inguruan hasi zen, eta horren ezaugarri nagusia da gaien bilakaera eta bere protagonisten arteko harreman estua. 80ko hamarkada amaieratik aurrera, idatzi zuten pertsonak, oro har, ikuspegi apolitiko bati lotu zitzaizkion eta, hartara, askok "asturiar literaturaren helduaroa" deitutakoari ekin zioten. Poesiaren aldetik, Xuan Bello eta Berta Piñán dira mugimenduko izen nagusiak, eta "esperientziaren poesia" joeran sailka daitezke. Poesia arloko ezin besteko izenak dira, halaber, Lourdes Álvarez eta Antón García, biak ala biak Poesiako Premiu Teodoro Cuestaren irabazleak. Aztarna nabarmena utzi zuten belaunaldi horretako eta hurrengoko poeten baitan.

Bigarren Loraldi honetan, narratibaren garrantzia aitortu zen, eta bertan aipatzekoak dira Adolfo Camilo Díaz, Ismael González Arias, Pablo Antón Marín Estrada eta Xandru Fernández, guztiak ere Eleberriko Premiu Xosefa Xovellanosko saridunak, esleitutako sari garrantzitsuenak. Garai honetan, aipatzekoa ere da Xulio Vixil, L'inmoral bere azken eleberriaz.

Loraldiaren gainditzea eta Loraldi-ostea

aldatu

Loraldia, literatur etapa gisa, inda ta con fuercia n'Astures, magar qu'heba delles iniciatives pa francer con tolo anterior y facer proyeutos pa una nueva xeneración. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Formientu aldizkari literarioaren ekimena, Inaciu Galán kazetariak 2006an argitaratutakoa, baita Via de Serviciu antologia ere (Suburbia argitaletxea). Belaunaldi horretatik, oso gazteak izaki ere, Quique Faes, Pablo Rodríguez Medina, Vanessa Gutiérrez, Pablo Rodríguez Alonso eta Pablo Texón hasi ziren nabarmentzen, baita beren jite politiko eta inkonformistagoa ere, adibidez, Pablo M. Testa.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Asturieraz) Martínez Cachero, María. Historia de la lliteratura asturiana (reseña). .
  2. (Asturieraz) ¿La fin del Surdimientu?. . Resurdimientu eta Remanecer izenak ere erabili izan dira mugimendu honi deitzeko.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.