Ander Lizarralde Jimeno
(«Ander Lizarralde» orritik birbideratua)
Ander Lizarralde Jimeno (Oiartzun, 1984) bertsolari gipuzkoarra da[1].
Ander Lizarralde Jimeno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1984 (40/41 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ibilbidea
aldatuOiartzungo bertso eskolan dago hasieratik. 2002an Gipuzkoako Eskolartekoan txapeldun ordea izan zen Beñat Gaztelumendiren atzetik. Gipuzkoako Txapelketan ohiko bertsolaria da eta 2017an Bertsolari Txapelketa Nagusian aritzeko sailkatu zen.
2021ean Unai Muñoarekin batera Erik eta Win ikuskizuna plazaratu zuen. Bertan gizontasunaz eta "arkeriaz" hausnarketa egiten dute[2], bertsoa, antzerkia, poesia eta musika uztartuz[3].
Palmaresa
aldatuTxapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- final laurdenak (1): 2017
- Gipuzkoako Txapelketa
- finalaurrekoa (2): 2015, 2019
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- txapeldun ordea (1): 2022
Sariketak
aldatu- Plazatik Gaztetxera (1): 2010
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ander Lizarralde Jimeno - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Noraezean, galduta gabiltza gizonak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ «Bertsoa, antzerkia, poesia eta musika, 'Erik eta Win' lanean - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).