Alisa Zinóvievna Rosenbaum, Ayn Rand ezizenez, (errusieraz: Алиса Зиновьевна Розенбаум; San Petersburgo, 1905eko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 20ajul.New York, 1982ko martxoaren 6a), judu jatorriko filosofo eta idazle errusiarra izan zen, geroago estatubatuar nazionalitatea lortu zuena. The fountainhead eta Atlas Shrugged eleberriak idatzi zituen eta "objektibismo" izenez ezagututako sistema filosofikoa garatu zuen.

Ayn Rand

(1943)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАлиса Зиновьевна Розенбаум
JaiotzaSan Petersburgo1905eko otsailaren 2a
Herrialdea Errusiar Inperioa  1917)
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
Errusiako errepublika
aberrigabea
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1917 -  1931)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1931ko martxoaren 13a -
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaManhattan eta New York1982ko martxoaren 6a (77 urte)
Hobiratze lekuaKensico Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Frank O'Connor  (1929ko apirilaren 15a -  1979ko azaroaren 9a)
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, filosofoa, eleberrigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria, saiakeragilea, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea eta idazlea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAristoteles, Ludwig von Mises, Carl Menger, Isabel Paterson, Tomas Akinokoa, Albert Jay Nock (en) Itzuli, Fiodor Dostoievski, Victor Hugo, Edmond Rostand, Friedrich Schiller, Russian symbolism (en) Itzuli eta Rose Wilder Lane
KidetzaAmerican Writers Association (en) Itzuli
Motion Picture Alliance for the Preservation of American Ideals (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ayn Rand
Genero artistikoaobjektibismoa
Distopia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

aynrand.org
IMDB: nm0709446 Allocine: 89525 Allmovie: p173007 TV.com: people/ayn-rand-1 IBDB: 4390
Musicbrainz: 95b1f209-ccf9-4b11-a9e8-a768ec82c6dd Discogs: 622729 Find a Grave: 851 Edit the value on Wikidata

Randek berekoikeria arrazionala, indibidualismoa eta laissez faire kapitalismoa defendatu zituen, gizakiari den bezalakoa; hau da, arrazoimena erabiliz, bizitzea ahalbidetzen duen sistema ekonomiko bakarra dela argudiatuz. Horregatik, sozialismoa, altruismoa eta erlijioa guztiz arbuiatzen zituen[1]

Bere printzipioen artean mantentzen zuen gizakiek beraien balore eta ekintzak soili arrazoiaren bitartez aukeratu behar dituztela; pertsona bakoitzak bere kabuz bizitzeko eskubidea duela, inorengatik eta inoren sakrifiziorik gabe; eta inork ez duela indarkeria fisikoaren bitartez besteen baloreak lortzeko eskubiderik[2].

Bizitza aldatu

Ayn Rand (Алиса Зиновьевна Розенбаум, Alisa Zinóvievna Rosenbaum) 1905eko otsailaren 2an jaio zen San Petersburgon (Errusiar Inperioan), eta familia judutar bateko hiru anai arreben artean helduena zen; hala ere, bere gurasoek ez zuten erlijioa praktikatzen. Oso gaztetatik literatura eta zinearekiko zaletasuna garatu zuen eta zazpi urte zituelarik bere lehenengo gidoi eta eleberriak idatzi zituen. Alejandro Dumas, Walter Scott eta beste hainbat autore erromantikoren eleberriak irakurri zituen eta mugimendu erromantikoarekiko benetako zaletasuna agertu zuen. Hamahiru urte zituelarik Victor Hugoren lanak ezagutu zituen eta oso miretsirik geratu zen. Bere amarengandik ikasi zuen Frantsesa ere.

Bigarren Hezkuntzan zegoela, 1917ko Otsaileko Iraultza eta Iraultza Boltxebikea bizi izan zituen. Hala, gatazkatik ihes egiteko bere familia Krimeara lekualdatu zen, eta bertan bukatu zuen institutua.

Behin bere familia Krimeatik itzuli zela, Aynek San Petersburgoko Unibertsitatean eman zuen izena filosofia eta historia ikasteko. 1924an egresatu zen eta urte berean, zinema gustuko zuenez, Arte Zinematografikoen Estatuko Institutuan eman zuen izena, zinema gidoiak idazten ikasteko asmoz. Garai honetan idatzi zituen bere lehenengo argitalpenak: Pola Negri aktorearentzako folleto bat (1925) eta "Hollywood: american Movie City" (1926) izeneko beste bat. Bi lanak 1999an berrargitaratu ziren Escritos de Rusian en Hollywood lanean.

Unibertsitatean zegoelarik Nietzsche irakurri zuen, eta heroiei eta norbanako heroikoei zuen ikuspuntua gustuko izan zuen; nahiz eta urte batzuk beranduago Nietzscheren filosofia irrazionala gogorki kritikatu zuen. Hala ere, influentzia handiena Aristotelesengandik jaso zuen, Aynentzat munduko filosofo handiena baitzen, eta bereziki bere Organon (Logika) obra zuen gustuko.

Aynek Errusia gorroto zuen, batez ere 1917ko iraultzaren ostean, bere gurasoen botika negozioa desjabetu baitzuten, bere bizi-baldintzak zailduz. New York estatubatuar pelikulen bitartez ezagutu zuen eta Aynek argi zuen Estatu Batuetara emigratuko zuela.

1925an Errusiatik ateratzeko eta Estatu Batuetako familia-kideak bisitatzeko baimena eskuratu zuen. Hara 1926an heldu ze, hogeita bat urte zituelarik. Nahiz eta autoritate sobietarrei bisita laburra izango zela esan, Aynek argi zuen ez zela sekulan ere Errusiara itzuliko. Hala, hurrengo sei hilabeteak Chicagon pasa zituen familiarekin, eta bisatua luzatu ondoren Hollywoodera joan zen bere gidoilari karrerarekin jarraitzeko asmoz.

Hollywooden zegoela edozein motako lanak onartu zituen bere gastuak ordaintzeko. Bertan Cecil B. De Mile ezagutu zuen, eta zinemagileak zinema estudioen funtzionamendua erakutsi zion, baita estra bezala lan egiteko aukera eman zion. Hala, Aynek estra gisa lan egin zuen Rey de reyes pelikulan, eta filmazioan bere senarra izango zena ezagutu zuen: Frank O'Connor. Frankekin 1929an ezkondu zen eta 1931an estatubatuar nazionalitatea eskuratu zuen. Ayn oso harro zegoen estatubatuar nazionalitatea lortu izanaz, eta hainbat lanetan ikusarazi zuen.

1974an ebakuntza bat egin zioten biriketako minbizia kentzeko, hainbat hamarkadetan erretzearen ondorio. 1976an bere egunkarian idazteari utzi zion eta Evva Pryorrek, bere abokatuaren bulegoko gizarte langileak, Gizarte Segurantzan eta Medicaren apuntatu zuen.

1982an hil zen eta bere senarrarekin dago lurperatuta Valhallako (New York) hilerrian. Bikoteak ez zuen seme alabarik izan.

Fikziozko obra garrantzitsuenak aldatu

Ayn Randen eleberri garrantzitsuenak The fountainhead (1943) eta Atlas Shrugged (1957) izan ziren.

Bere eleberriek heroi randiarraren arketipoa sortu zuten: lurrean bizitzeko duina den pertsona, norberaren hoberena lor dezakeena, eta bere gaitasun eta independentziagatik masa-gizartearekin gatazkan dagoena, nahiz eta bere baloreak lortzeko irauten duena.

Red Pawn aldatu

1932an bere lehen zinema gidoia saldu zion Universal estudioari: Red pawn (Peoi gorria)

Night of January 16th aldatu

1934an Aynek Night of January 16th antzezlana idatzi zuen (Urtarrilaren 16ko gaua, Penthouse Legend izenez ere ezagutua). Antzezlanak berrikuntza bat ekarri zuen; lehen aldiz parte hartu nahi zuen publikoak "epaile" gisa jarduten zuen obran eta antzezlanaren amaieran protagonista errudun zen ala ez aukeratzen zuen.

Obra hau gaur egun ere Estatu Batuetako antzerki konpainien errepertorio klasikoaren parte da.

We the living aldatu

1936an We the living (bizi garenok) argitaratu zuen, autorearen arabera, kutsu autobiografikoa duena. Obran sobietar erregimen totalitarioaren menpe bizi den emakume independente baten bizitza dramatikoa biltzen da.

Hasieran lana ez zen ongi ikusia izan Estatu Batuetan, Depresio Handiaren urteetan murgilduta zegoelako, "hamarkada gorria" bezala ere ezagutua; hau da, ideia komunista eta sozialisten gorengo unea herrialdean.

Ayn Randen baimen eta ezaguerarik gabe, Mussoliniren agindupeko Italiak 1942an bere eleberrian oinarritutako bi pelikula filmatu zituen: Noi vivi eta Addio, Kira. Filmak sobietarren kontrako propaganda bezala egin ziren eta Italian arrakasta handia izan zuten. Hala, Italiarrek, emaitzaz harro, pelikulak nazi alemaniarrei bidali zizkieten, baina naziak pelikula ikustean sutu eta italiarrei filmak ezabatzea gomendatu zieten. Izan ere, naziak konturatu ziren liburuaren mezua sobietarren kontra egiteaz gain sistema totalitarioen kontra ere egiten ziela; izan ere, liburuak ez zuen soilik sobietar totalitarismoa kritikatzen baizik eta edozein totalitarismo.

Pelikula hauek ere (Aynen baimenik gabe) Francoren Espainian proiektatu ziren. Aynek bere autore eskubideak erreklamatu zizkien bi herrialdeei[3].

Azkenean film hauen berredizioa egin zen eta etxean ikusteko bideo gisa saldu ziren 1986an

Anthem aldatu

Anthem, leloa esan nahi duena (espainiarrez idatzitako lehen edizioetan Vivir bezala ezagutua) termino sinbolikoen bidez kolektibotasunaren garaipena eman den etorkizuneko gizarte baten kontra pertsona indibidualista batek duen borroka aurkezten duen eleberri motza da. Distopia bat da, non indibidualismoaren kontzeptua desagertu egin den (adibidez "ni" izenordaina desagertu egin da), eta Yevgeni Zamiatinen Nosotros (1921) eleberriarekin hainbat antzekotasun dauzka, baina baita hainbat desberdintasun erabilitako tonuan (Randena serioa da eta Yevgenirena satirikoa) eta historiaren garapenean. Eleberri honen muinean dauden gaiak gerora garatuko dituen eleberri luzeagoetan aurkituko ditugu; hala nola, The fountainhead eta Atlas shrugged

Anthemek ez zuen Estatu Batuetan editorerik aurkitu eta lehenengo aldiz Erresuma Batuan argitaratu zen 1938an. Hainbat arrazoirengatik Estatu Batuetan jabetza publikoan dagoen Randen obra bakarra da, eta horregatik Gutenberg Proiektuaren barne da.

The fountainhead aldatu

1943an izan zuen Aynd Randek eleberrigile bezala bere lehen arrakasta garrantzitsua, The fountainhead (Iturburua) argitaratzean. Zazpi urte kostatu zitzaion liburua irakurtzea eta hamabi editorek bota zuten atzerantz, azkenean Bobbs-Merril editorialak onartu zuen arte.

1949an King Vidorrek The fountainheaden zinema bertsioa egin zuen, Gary Cooper (Howar Roak), Patricia Neal (Dominique Francoc), Raymond Massey (Gail Wynand) eta Kent Smith (Peter Keating) zituela aktore.

Gidoia Ayn Randek idatzi zuen eta berak kontrolatu zuen filmaren garapena; izan ere, hau ez zen ohikoa Hollywooden, bertan estudioek askatasun osoz moldatzen baitzituzten gidoiak. Hala, behin baino gehiagotan, grabatzen ari ziren bitartean Aynek proiektua bertan behera utziko zuela mehatxatu zuen gidoiak aldaketarik pairatzen bazuen. Hala ere, ez Gary Cooper ez Ayn Ran ez ziren konten geratu filmarekin. Gary Cooperrek, agian jada helduegia zelako liburuan gaztea den pertsonaiaren papera egiteko, azken diskurtsoa ulertu gabe antzeztu zuen, eta hori entonazio eta enfasian nabaritzen da. Randek, gidoia mantentzeko borroka egin behar izan zuen arren, ez zuen azken emaitza gustuko izan, noizbait ere esan zuen filmak zuen hoberena zela eleberria irakurtzera bultzatzen zituela ikusleak. Hala ere, pelikula oso miretsia da zirkulu objektibistetan.

The fountainhead lanaren oinarria giza arimaren indibidualismoa eta kolektibismoa dira. Obrak bost pertsonaia nagusiren bizitzak kontatzen ditu. Heroia, Howard Roak, da Randentzat pertsona ideala: bere ideiei leial zaion arkitekto zurruna, pertsona batek beste baten estiloa ezin duela kopiatu uste duena, batez ere arkitekturaren arloan. Eleberrian zehar, gainontzeko pertsonaiek, modu batera edo bestera, arrazoi batengatik edo bestearengatik, bere printzipioei uko egiteko eskatzen diote. Hala ere, Howardek bere pentsaera mantentzen du eta ez du bere osotasuna konprometitzen. Howarden izaeraren aspektu interesgarri bat da, heroiek egiten dutenaren aurka, ez dituela bere ikuspuntuak edo mundua zergatik ez den justua azaltzeko sermoi edo bakarrizketa handiak egiten; aldiz, Howardek modu labur, zehatz eta harroz.

Atlas Shrugged aldatu

Atlas Shrugged (Atlaseko Iraultza) askorentzat Randek filosofia objektibistari buruz egindako fikziozko obra oso eta hoberena da. Laurogeigarren hamarkadan, Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak inkesta bat egin zuen, beraien bizitzan eragin gehien izan zuen obra zein zen galdetuz. Ranking horretan lehenengoa Biblia izan zen, eta bigarrena Atlas Shrugged.

Liburuak gobernuaren gehiegizko interbentzionismoarengatik emandako Estatu Batuen dekadentzia kontatzen du. Liburua 1946 eta 1957 bitartean idatzi zen arren, pertsona batzuek liburuan deskribatzen den ekonomiaren suntsiketan, Kuban 1960tik aurrera emandako ekonomiaren hondoratzearekiko antzekotasunak ikusten dituzte.

Liburuak Estatu Batuetako gizartea bi klasetan bereizten du: Sakeatzaileak eta ez sakeatzaileak

  • "Sakeatzaileak" klase politikoa eta erlijiosoa dira, ekonomia jarduera osoa arautua eta inposizio fiskal gogor baten menpean egon behar duela pentsatzen dutenak.
  • "Ez sakeatzaileak", pertsona ekintzaileak, enpresa buruak eta intelektualak dira, konponbidea justu kontrako bidean dagoela uste dutenak. Haien artean, batez ere patronoen artean, protesta mugimendu bat sortzen da, enpresaburuen greba bat hasiz, enpresaburu eta ekintzaileak era misteriotsuan desagertzen diren bitartean. John Galt filosofo eta zientifikoa mugimenduaren burua da.

Galtek, mendian duen ezkutalekutik, aginduak eman, iniziatibak proposatu eta hari guztiak mugitzen ditu. Berarekin batera enpresaburu nagusiak daude gordeta. Grebak eta enpresaburuen desagerpenek dirauten bitartean, estatubatuar sistema hondoratzen doa gobernuaren esku-hartze opresiboarengatik. Obra enpresaburuek "kanpoko mundua" utzi eta "Mendi Harritsuetara" itzuli eta bertan gizarte berri bat sortzen dutenean amaitzen da.

Randek bere nobela Greba deitu nahi zuen, baina bere senarrak Atlas Shrugged izenburua gomendatu zion, mitoetan bere bizkarrean munduaren pisua zeraman titana gogoraraziz. Obra agertu zenean iradokitzen zuen ausardi eta planteamendu berritzailearengatik atentzioa deitu zuen; ordura arte inor ez baitzen ausartu enpresaburuak onak eta Estatua gaiztoa zen planteamendu bat proposatzera.

Ayn Randentzat, greba batek Estatu Batuetan kaosa sor lezakeelak erakusten zuen herrialdea ezin zela bere enpresarik gabe bizi; hau da, politika enpresa ekonomiaren beharren menpe egon behar dela, eta azken finean beharrezkoa dela XVIII. mendean Ingalaterraren kontra altxatu ziren lehen kolonoen izpiritua berreskuratzea (hauek estatuaren interbentzionismoaren kontra eta beraien banakako eskubideen alde egin baitzuten borroka). Hala, Randek amerikar tradizioaren sorburura itzultzea proposatzen zuen, baina kasu honetan heroia ez da ingelesen kontra matxinatzen den nekazaria, baizik eta Estatuaren kontra altxatzen den enpresaria, bere esfortzutik aberastasuna lortzen duena..

Liburu hau argitaratzean lau milioi kopia saldu zituen, baina liburu honen ostean soilik entseguak idatzi zituen, Atlas Shrugged eleberriaren premisa filosofikoak garatzen zituen hauetan. Entsegu hauetako batean: La virtud del egoismo, Randen korronte filosofikoaren manifestu garrantzitsuenetakoa da.

Obra filosofikoa aldatu

Artikulu nagusia: objektibismoa

Randek mantentzen zuen:

  1. Bizitza eskubideen fundamentu gisa
  2. Norbanako bakoitzak arrazoiaren bitartez aukeratu behar ditu zeintzuk diren bere bizitzarako nahi dituen baloreak eta hauek lortzeko bideak
  3. Norbanakoak bere kabuz bizitzeko eskubidea du, inorengatik sakrifikatu gabe, eta inoren sakrifizioa sortu gabe.
  4. Inork ez dauka beste pertsona baten kontra indar fisikoa erabiltzeko eskubiderik
  5. Errealitatea modu erabat objektiboan existitzen da. Ekintzak ekintzak dira eta pertsonen sentimendu, gura eta nahietatik independente dira.

Ideologia politiko ekonomikoa aldatu

Ayn Randek ez zuen bere burua ez ezkertiar ez eskuindar bezala definitzen. Ayndek askotan esan zuen "I am not a conservative" (ez naiz kontserbadorea), baina aldi berean Ronald Reaganen kontrako oposizioa mantentzen zuen. Politikoki askotan eskuindar alderdian kokatua izan da, indibidualismo heroikoa eta kapitalismoa babesten zituelako.

Ikuspuntu batetik, ideia liberal libertario edo liberalen jarraitzailetzat har daiteke, analisi liberal indibidualista batetik norbanakoaren eskubideak hobetzea bilatzearen aldekoa baitzen. Hala ere, Randek ere jabetza pribatua eta sistema kapitalista hobetzea bilatzen zuen, eta hau alderdi kontserbadorearen jarrerarekin lotzen da (eskuindar gisa hartzen direnak). Dena den, Randek liberal libertarioak arbuiatu zituen, "eskuindar hippieak" deitzen zituenak

Ayn Randen ideologiaren puntu batzuek erakusten zuten eskuindar kontserbadorearen ideietatik aldentzen zela

  • Ateismoa defendatzen zuen Jainkoarekiko jarrera arrazional bezala; berarentzat Jainkoa ez demostragarria, kontraesan metafisikoen batura, eta beraz gizaki duinaren kontrakoa baitzen.
  • Drogak egiteko eta banatzeko askatasun osoa babesten zuen, nahiz eta bere kontsumoa arbuiatu, gizakiak zeukan gauza baliotsuenaren kontra egiten baitzuen: garunaren kontra. Baina berarentzat askatasuna okertzeko askatasuna ere bazen, adibidez drogak hartzea edo bere buruaz beste egitea.
  • Nahitaezko soldaduskaren kontra zegoen, esklabotzarekin konparatzen baitzuen.
  • Emakumeen abortatzeko eskubidea defendatzen zuen, beraiek hala nahi bazuten, pertsona bakoitzak bere bizitza eta gorputzaren gaineko eskubide osoak baititu.
  • Antikomunista eta antisozialista bezala definitzen zuen bere burua, opresio moduak zirelakoan.
  • Estatu mugatu bat defenditzen zuen, faxismoaren ideien (dena Estatuaren barne, deus Estatutik kanpo) kontra.
  • Helduen artean edozein motatako testu edo ikus entzunezko material zabaltzearen alde zegoen, baita propaganda nazia, komunista edo pornografikoa barne. Bere ustez ideiek ez dute deliturik egiten, ekintzak dira zigortu behar direnak. Hala, bere ustez Estatuak adierazpen askatasuna mugatzeko edozein ekintza okerra da, soilik zentsura ekarriko luketen heinean.

Norbanakoaren askatasuna soilik jabetza pribatuaren bitartez soilik autoerrealizatu daitekeela kontuan hartuz, Aynek sistema kapitalistaren barnean onartzen ditu ekonomia askea eta norbanakoaren interesa babesteko merkatuan egindako elkarlaguntzak. Oinarri miseandar honetatik, Randek lan pertsonala ez erasotzea babesten du. Hala, Randentzat desberdintasuna ez da gizartearen egiturak inposatutakoa, baizik eta merkatu librean dauden ondare produktiboen (lana edo kapitala) erabilera ezberdina. Horrela botere ekonomikoa eta botere politikoaren erlazioak ukatzen zituen. Era berean aukera desberdintasuna legitimatzen zuen, aukerak ez baitzituen diruak ekartzen, baizik eta diruarekin merkatuan egiten zenak. Ideia hau Alan Greenspanekin garatu zuen Capitalism: the unknown ideal lanean.

Bere filosofia Estatuaren interbentziorik gabeko ordena sozial kapitalistarekin lotzen da; enpresari handi askok modelo gisa erabili dutena, negozioen arrakasta politikarengandik aldentzeko. Hala ere, bere ideiek oiartzun handiagoa izan dute Estatu Batuetan Europan baino.

Ideia estetikoak aldatu

Randen ideia estetikoak berak "errealismo erromantikoa" bezala deitzen zuenarekin bat datoz, eta giza nahi eta baloreen gaiak jorratzen dituzten arteari egiten dio erreferentzia. Errealismo erromantikoak sarritan giza heroiak bizitzako pasarte alai eta arrakastatsuetan agertzen ditu, funts optimista batekin eta zientzia eta teknikaren balorazio on batekin.

Nahiz eta terminoa lehenago ere erabili, Ayn Rand izan zen arrakastatsu egin zuen, bera izan baitzen errealismo erromantikoa definitu zuena: gauzak eta pertsonak izan ahal eta behar ziren modukoak irudikatzea. Kontzeptu hauek Aristotelesengandik hartu zituen:

  • "Izan ahal ziren": errealismoa inplikatzen du, fantasia hutsaren kontra
  • "Izan beharko lirateke": ikuspuntu moral bat suposatzen du, edertasun eta bertutearen estandarra

Konbinazio hau heroien baloreak arrazionalak eta errealistak direnaren ideian daude oinarrituak; izan ere, errealismo erromantikoa errealismoaren eta erromantizismoaren arteko dikotomia faltsutzat hartzen da.

Ayn Randen influentzia jaso zuten pertsonaia batzuk aldatu

  • Nathaniel Branden, psikoterapeuta eta Nathaniel Branden Institutuaren sortzailea, zeinak objektibismoa sustatu zuen 1950etik 1968ra.
  • Alan Greenspan, estatubatuar erreserba federalaren presidente ohia. Kolektibo Objektibistaren parte izan zen eta Ayn Randekin harreman handia izan zuen
  • Mike Mentzer (1951-2001), kulturista.
  • Johan Norberg, globalizazioaren aldeko suediar intelektuala
  • Leonard Peikoff, filosofoa eta idazlea. Ayn Randen ondorengoa eta Ayn Rand Institutuaren sortzailea.

Obrak aldatu

Eleberriak: aldatu

  • We the Living, 1936. Espainian Grito Sagrado editorialak argitaratu zuen
  • The Fountainhead, 1943. Espainian Grito Sagrado editorialak argitaratu zuen
  • Atlas Shrugged, 1957. Espainian Grito Sagrado editorialak argitaratu zuen

Beste fikzio obra batzuk aldatu

  • Night of January 16th, 1934
  • Anthem, 1938. Espainian Grito Sagrado editorialak argitaratu zuen

Entseguak aldatu

  • For the New Intellectual: the Philosophy of Ayn Rand, 1961.
  • The Virtue of Selfishness: a New Concept of Egoism, 1964.
  • Capitalism: the Unknown Ideal, 1966.
  • The Romantic Manifesto: a Philosophy of Literature, 1969 .
  • The New Left: The Anti-Industrial Revolution, 1971
  • Introduction to Objectivist Epistemology, 1979
  • Philosophy: Who Needs It, 1982

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Morales, Tomás López. (2018-01-17). «El ultraindividualismo de Silicon Valley tiene su filósofa rusa de cabecera» EL PAÍS RETINA (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  2. «The principle is: no man may obtain any values from others by resorting to physical force.» "Physical Force". "The Ayn Rand Lexicon" y “The Objectivist Ethics” en "The Virtue of Selfishness", página 32.
  3. Iturria: The letters of Ayn Rand.

Bibliografia aldatu

  • Ayn Rand a sense of life, 2004, documental de Michael Paxton producido por Strand Releasing.
  • Branden,Barbara: The passion of Ayn Rand: a biography by Barbara Branden,1986; ISBN 0-385-24388-X (pbk.)
  • Rand, Ayn: Philosophy: who needs it, ISBN 0-451-13893-7
  • Rand, Ayn: Virtue of selfishness, ISBN 0-451-16393-1
  • Rand, Ayn: La rebelión de Atlas, ISBN 987-20951-5-9
  • Rand, Ayn: The Ayn Rand Letters, vol. IV, n.º 2 noviembre-diciembre de 1975. A Last Survey, part I; ISBN 1-56114-147-X
  • McConnell, Scott (2010). 100 Voices: An Oral History of Ayn Rand. New York: New American Library. ISBN 978-0-451-23130-7. OCLC 555642813.
  • Heller, Anne C. (2009). Ayn Rand and the World She Made. New York: Doubleday. ISBN 978-0-385-51399-9. OCLC 229027437.
  • Weiss, Gary (2012). Ayn Rand Nation: The Hidden struggle for America's Soul. New York: St. Martin's Press. ISBN 978-0-312-59073-4.

Kanpo estekak aldatu