Andoni Berriotxoa Gabiria, Lubaki izengoitiz ezaguna[1][2][3] (Urretxu, 1982) gipuzkoar foto kazetari independentea da[4]. 2011. urtetik dabil munduko gatazkak argazkien bidez kontatzen. Atzerriko hainbat hedabiderentzat egin du lan, hala nola: Associated Press, Associated France Press, Newsweek, Vice, New York Times, eta abar. Euskal hedabideekin ere kolaboratu du eta gaur egun Naiz! eta Gara medioekin ohiko kolaborazioak egiten ditu. Albiste ez diren bere kontakizunak bere webguneko blogean kontatzen ditu ingelesez, euskara eta gaztelerazko bertsioak prestatzen ari bada ere.
- 2013: Chris Hondros Memorial Award
- 2013: Best In Show in Atlanta Photojournalism Seminar
- 2013: Features, Honorable mention in Atlanta Photojournalism Seminar
- 2014: Pulitzer Award finalist with AP Team.
- 2014: Breaking News 2nd in Picture of the Year
- 2021: Silver in Editorial/Conflict in MIFA
- 2021: Bronze in Editorial/Conflict in MIFA
- 2021: Bronze in Editorial/Conflict in TIFA