Koldo Garcia Etxebarria

biologo ikertzaile bizkaitarra

Koldo Garcia Etxebarria (Basauri, 1982ko azaroaren 4a) UPV/EHUn formatutako biologo ikertzailea da Biogipuzkoan.[1][2] 2023tik Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutuko Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna da.[3]

Koldo Garcia Etxebarria

Bizitza
JaiotzaBasauri1982ko azaroaren 4a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2000 - 2005)
Tesi zuzendariaBegoña Marina Jugo Orrantia
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Institute of Evolutionary Biology (en) Itzuli  (2010 -  2012)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2012 -  2014)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2014 -  2017)
Biodonostia  (2017 -
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: koldo-garcia-etxebarria

Ikertzailea

aldatu

Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea, biologia konputazionala darabil ikerkuntza burutzeko.

Euskaltzaindia eta UPV/EHUk Koldo Mitxelena saria eman zioten Koldo Garciari 2010ean, euskaraz egindako zientzietako tesirik hoberena izateagatik. Begoña M. Jugoren biologoaren zuzendaritzapean egin zuen doktore-tesiaren izenburua hau zen: "Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan".[4]

 
Digestio-aparatuaren diagrama

Koldo Garcia Etxebarria, Genetika Gastrointestinala taldeko arduraduna izan da Biodonostia ikerketa institutuan. Lankide den Luis Bujandarekin, Gaixotasun Hepatikoen eta Gastrointestinalen Arloko arduraduna izan da, kolon eta ondesteko minbiziaren genoma osoaren ikerketa handiena gidatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan.[5]

Besteak beste, informazio genetikoa erabili du gaixotasun gastrointestinalak ikertzeko. Datu genetikoen analisia egiten du, ordenagailuen bidez. Urdail-hesteetako Genetika taldeko burua da Biodonostia ikerketa institutuan.[5] Genetikak urdail-hesteetako gaixotasunetan eta kolon eta uzkiko minbizian duen eragina ikertzen du, besteak beste. Egiten duten lana azaldu du urtez urte, nola ez, kafe batek eta pintxo batek lagunduta.[2]

Zientzia dibulgatzailea

aldatu

Ikertzaileaz gain dibulgatzailea ere bada. 2013tik publiko orokorrari dibulgazio zientifikoa ematen azaldu da maiz, komunikabideetan kolaboratzen eta publiko orokorrari hainbat formatutan hitzaldiak ematen.

Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du publiko orokorrari dibulgazio zientifikoa ematen, komunikabideetan kolaboratzen eta publiko orokorrari hainbat formatutan hitzaldiak ematen. Ezaguna da hedabideetan zientzia dibulgazioan egiten duen lanagatik eta eskaintzen duen gertutasunagatik: Edonola.net blogean, EHUren Interneteko Zientzia Kaieran, Twitterren edo Mastodonen (@koldotxu). [2][6][7]

« Ikertzaileoi falta zaiguna da gizartearekin gehiago inplikatzea. Askotan uste dugu guk gure lana egin behar dugula eta listo, baina kontuan izan behar dugu, zergen bitartez, jendeak ordaintzen duela gure lana. Orduan jendeak eskubidea dauka jakiteko ikertzaileok zer egiten dugun. Bestetik, nahi baldin badugu jendea ikerkuntzan inplikatzea, saldu egin beharko dugu egiten dugun lana eta zer egin nahi dugun. Gizarteari azaldu behar diogu ikertzaileok egiten duguna. »

Koldo Garcia Etxebarria[8]


UEUko kidea

aldatu

Udako Euskal Unibertsitatean bazkidetu zenetik (2012) parte hartze zabala izan du: ikastaroetan ikasi, hitzaldiak eman, elkarrizketak egin, udako ikastaroak antolatu, eta talde eragilea den zuzendaritzako kidea izan da 2019tik 2023ra bitarte.[9]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
  • 2017: Ikergazte saria Zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
  • 2011: Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Saria Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan[10][11]
 
Euskarazko tesitarako 2011ko Koldo Mitxelena sariak

Erreferentziak

aldatu
  1. Koldo Garcia | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. a b c Goikoetxea, Jakes. (2022-01-07). ««Diagnostikoak aurreratzea eta hobetzea da gakoa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  3. «Qué sabemos de… 2023 – CFM – Materials Physics Center» cfm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  4. Garcia-Etxebarria, Koldo Garcia. (2010). Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-587-5. (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  5. a b Bionostia. (2022-09-28). Biodonostiako ikertzaileek kolon eta ondesteko minbiziaren oinarri genetikoei buruzko orain arteko ikerketarik handiena egin dute Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean. Biodonostia.
  6. «Edonola» Edonola (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  7. Irratia, Naiz. (2023-02-01). «Pandemiak hiru urte bete dituenean, zaurgarrienak babesteko beharra» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  8. Ibañez Espinosa, Maider. (2020-02-03). «Koldo Garcia Etxebarria: “Ikertzea ez da dohaintza kontua. Zerbait egonkorra izan beharko luke”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  9. «Talde eragilea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  10. Zientzia, Elhuyar. (2011-05-01). «Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte bost doktorek» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  11. Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian