Pavel Aleksandrov

Pavel Sergeievitx Aleksandrov (Bogorodsk, Errusia, 1896ko apirilaren 25a (juliotar egutegian) edo maiatzaren 7a (gregoriotar egutegian) - Mosku, 1982ko azaroaren 16a) errusiar matematikaria izan zen. Lehenengo ikasketak Smolensken egin zituen, eta 1913an graduatu zen. Moskuko Unibertsitatean Stepanovekin ikasi zuen, eta hark bultzatuta Jegoroven mintegietara joan zen. 1915ean bere lehen froga garrantzitsua aurkeztu zuen. 1920-1921 urteak Smolensken igaro zituen, unibertsitatean eskolak ematen. Urte haietan Urysohn matematikaria ezagutu zuen, eta handik aurrera lankide izan ziren. Ikasketak bukatu ondoren, Moskuko Unibertsitateko irakasle hautatu zuten, eta bertan topologia, analisia eta Galoisen teoria irakatsi zituen. Urysohnekin batera, Hausdorff, Fréchet eta beste matematikari batzuek topologiaren arloan sortutako teoria aurrera eraman zuen. Besteak beste, espazio trinkoen kontzeptua asmatu zuten. 1926etik aurrera Hopfen lankide izan zen, eta 1927-1928 ikasturtea Princetonen eman zuten; bertan Lefschetz, Veblen eta Alexander matematikariekin lan egin zuten. 1929an, Moskuko Unibertsitateko matematikako irakasle izendatu zuten. 1935ean Topologia izeneko liburua argitaratu zuen. Horrez gainera, Aleksandrovek 300 argitalpen zientifiko egin zituen; topologiako kontzeptu ugari asmatu zituen eta homologiaren teoriaren hastapenak ezarri zituen. Lan horrengatik guztiagatik ohore asko jaso zuen; elkarte eta akademia askotako kide izan zen, eta Stalin saria ere jaso zuen (1943).

Pavel Aleksandrov
Paul S Alexandroff 2.jpg
Moscow Mathematical Society (en) Itzuli presidente

1932 - 1964
Ernst Kolman (en) Itzuli - Andrei Kolmogorov
Bizitza
Izen osoa Павел Сергеевич Александровru
Jaiotza Noginsk (en) Itzuli1896ko apirilaren 25a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1982ko azaroaren 16a (86 urte)
Hobiratze lekua Kavezinski cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Ekaterina Romanovna Eiges (en) Itzuli
Bikotekidea(k) Andrei Kolmogorov
Hezkuntza
Heziketa Q4424937 Itzuli 1913)
Moskuko Estatu Unibertsitatea
(1913 - 1921)
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Physics and Mathematics (en) Itzuli
Tesi zuzendaria Dmitri Jegorov
Nikolai Luzin
Doktorego ikaslea(k) Nikolay Shanin (en) Itzuli
Vadim Arsenyevich Efremovich (en) Itzuli
Aleksey Parkhomenko (en) Itzuli
Eugine Vitalievich Shchepin (en) Itzuli
George Chogoshvili (en) Itzuli
Algirdas Matuzevicius (en) Itzuli
Vladimir Ivanovich Ponomarev (en) Itzuli
Boris Alekseevich Pasynkov (en) Itzuli
Igor Aleksandrovich Shvedov (en) Itzuli
Alexey Vladimirovich Ostrovsky (en) Itzuli
Vladimir Leonidovich Klushev (en) Itzuli
Igor Aleksandrovich Proskuryakov (en) Itzuli
Yuliya Antonovna Rozhanskaya (en) Itzuli
Isaak Genrikhovich Aramanovich (en) Itzuli
Aleksandr Iosifovich Polak (en) Itzuli
Irina Leonidovna Raukhvarger (en) Itzuli
Vladimir Evgenievich Shneider (en) Itzuli
E. E. Skurichin (en) Itzuli
Oleg Vyacheslavovich Lokutsievskii (en) Itzuli
Victor Ivanovich Zaitsev (en) Itzuli
S. V. Frolov (en) Itzuli
Isaak Aronovich Vainshtein (en) Itzuli
Aleksandr Gennadievich Kurosh (en) Itzuli
Lev Pontryagin (en) Itzuli
Andrey Tikhonov (en) Itzuli
Felix Frankl (en) Itzuli
Kirill Aleksandrovich Sitnikov (en) Itzuli
Meer Feliksovich Bokshtein (en) Itzuli
Mikhail Aleksandrovich Kreines (en) Itzuli
Leonid Yakovlevich Neishuler (en) Itzuli
Alexander Arhangelskii (en) Itzuli
Vitaly Fedorchuk (en) Itzuli
Lev Kudryavtsev (en) Itzuli
Evgeny Mishenko (en) Itzuli
Viktor Nemytsky (en) Itzuli
Sergey Ryshkov (en) Itzuli
Mykhailo Shura-Bura (en) Itzuli
Yuri Mikhailovich Smirnov (en) Itzuli
Petru Soltan (en) Itzuli
Lev Abramovich Tumarkin (en) Itzuli
Nickolay Vedenisov (en) Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Oles Honchar Dnipro National University (en) Itzuli
Moskuko Estatu Unibertsitatea  (1921 -  1982)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1927 -  1928)
Steklov Institute of Mathematics (en) Itzuli  (1939 -  1982)
Lan nabarmenak Čech cohomology (en) Itzuli
Alexandroff extension (en) Itzuli
Q15638426 Itzuli
Alexandroff plank (en) Itzuli
long line (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Austriako Zientzien Akademia

Find a Grave: 205628676 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu