Rafael de Diego

futbolari espainiarra

Rafael de Diego Larrañaga (Getaria, Gipuzkoa, 1944ko maiatzaren 7-Luanco, Asturias, Espainia, 1982ko abuztuaren 17) futbolari profesionala izan zen.

Rafael de Diego
Bizitza
JaiotzaGetaria1944ko maiatzaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLuanco1982ko abuztuaren 17a (38 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
RCD Espanyol /
Kataluniako futbol selekzioa /
Real Sporting de Gijón /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Biografia aldatu

Getarian jaioa, lanbidez kimikari zen. Futbol profesionalean 1963an Errealarekin hasi zen. Bere postua taldean aurrelariarena zen. Donostiako taldean bi denboraldi egin zituen. Ondoren beste taldeak ezagutu zituen, tartean Real Oviedo, Real Madril, Sevilla F. C., Español...

1978an, futbol mundua jokalari gisa utzi zuenean, kimika industriaren munduan aritu zen. Halaber, Real Oviedo taldearen kirol zuzendaria izan zen. Oviedon bizi zen eta bere emaztea, Marta Álvarez, hangoa zen.

Luancoko jatetxe batean, El Bodegón izenekoa, gertatutako eztanda batek futbolaria, haren ama, emaztea eta bi seme-alaba hil zituen; Marta alaba etxeko bakarra izan zen bizirik atera zena. Haiekin batera etxeko langilea eta gonbidatu bat hil ziren. Istripuan, goizeko bostak hamar gutxitan izana, hamaika pertsona hil ziren eta beste hainbeste zaurituak izan ziren. Espainiako Barne Ministerioaren arabera eztanda jatetxean gertatutako propano isuriak eragin zuen. Jatetxearekin batera inguruko etxeek kalte handiak izan zituzten. [1]

Taldeak aldatu

Taldea Herria Urtea
Real Sociedad de Fútbol Euskal Herria 1963-1965
Real Oviedo Espainia 1965-1967
Real Madrid C. F. Espainia 1967-1970
C. E. Sabadell F. C. Espainia 1970-1971
Sevilla F. C. Espainia 1971-1972
R. C. D. Español Espainia 1972-1974
Real Sporting de Gijón España 1974-1976
C. D. Pegaso Espainia 1976-1977
C. D. Ensidesa Espainia 1977-1978

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu