Marlène Schiappa

frantziar politikaria

Marlène Schiappa (Paris, 1982ko azaroaren 18a) frantziar politikaria, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista da. Bere herrialdeko hainbat gobernutako kide izan da, Emmanuel Macron presidente zela.

Marlène Schiappa

(2017)
Minister of State for the Social, Inclusive and Responsible Economy (en) Itzuli

2022ko uztailaren 4a - 2023ko uztailaren 20a
Olivia Grégoire (en) Itzuli
Minister Delegate for Citizenship (en) Itzuli

2020ko uztaila - 2022ko maiatzaren 16a
secretary of state for equality of women and men (en) Itzuli

2017ko maiatzaren 17a - 2020ko uztailaren 6a
community councillor of Le Mans Métropole (en) Itzuli

2014ko martxoaren 30a -
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
municipal councillor of Le Mans (en) Itzuli


Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1982ko azaroaren 18a (41 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaJean-Marc Schiappa
Ezkontidea(k)Cédric Bruguière  (2006 -  2023)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
Grenobleko Unibertsitatea
Emlyon Business School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta iritzi-kazetaria
Izengoitia(k)Marie Minelli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Renaissance

IMDB: nm9291240 Rottentomatoes: celebrity/marlene_schiappa Metacritic: person/marlene-schiappa
Facebook: Marlene.schiappa.gouv Twitter: MarleneSchiappa Instagram: marleneschiappa LinkedIn: marlène-schiappa TikTok: marleneschiappa Last fm: Marlène+Schiappa Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aita historialaria da, Trotskiren sentsibilitatekoa, eta ama institutuko zuzendaria, sindikalista, feminista.[1] Bi ahizpa eta neba bat ditu.[2] Aitak maiz egin dio aurka alabari komunikabideetan, Luc Mélenchon babesten duela eta, Macron presidentearen aurka.[3]

Geografia ikasten hasi zen, baina urtebete igaro ondoren, ikasketak utzi eta komunikazio-agentzia batean lan egiten hasi zen.[4] Ondoren, Grenobleko Unibertsitatean komunikazioan lizentziatura lortu zuen.

2008an, Maman travaille ("Ama lanean") bloga sortu zuen, familiako bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzkoa, eta 2017ra arte aritu zen.[5]

Ibilbide politikoa aldatu

2001ean, Parisko XIV. Barrutiko udal-hauteskundeetan aurkeztutako zerrenda batekoa da.[6] 2014. urtean, Le Manseko zinegotzi hautatu zuten, urte batzuk baitzeramatzan bertan bizitzen.

2016. urtean, Berdintasunerako Ministroaren Kabineteko kide izan zen epe labur batean.[7]

Hurrengo urtean, Emmanuel Macron, Frantziako lehendakaritza-hauteskundeetarako hautagaiaren ehun lurralde-ordezkarietako bat bihurtu zen, eta bere konfiantza-taldean sartu zen.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaz arduratzen den estatu-idazkaria aldatu

2017ko maiatzaren 17an, Édouard Philipperen lehen gobernuan sartu zen, Emmanuel Macron presidente zela. Urte bereko urrian, kale-jazarpenaren aurkako lege bat sustatu zuen, baimen sexualaren adina handitu eta sexu-krimenen preskripzio-epeak luzatzen zituena. Lege horri kalean "Schiappa Legea" deitzen zaio.[8]

Herritartasunerako ministro delegatua aldatu

2020ko uztailaren 6an, beste kargu bat hartu zuen Gérald Darmanin Barne Ministroarekin, Macron presidentearen lehen agintaldia amaitu arte.

Ekonomia sozial eta solidarioaz eta elkarte-bizitzaz arduratzen den estatu-idazkaria aldatu

2022ko uztailaren 4an, estatu-idazkari izendatu zuten lehen ministroaren gobernu berrian, Élisabeth Borne.[9]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu