Antonio Soraluze
Antonio Soraluze (Azkoitia, 1912ko uztailaren 1a - 1982ko uztailaren 1a), ezizenez Korta, gipuzkoar aizkolari eta idi-probalaria izan zen.
Antonio Soraluze | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1912ko uztailaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1982ko uztailaren 1a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Izengoitia(k) | Korta |
BizitzaAldatu
Azkoitian jaio zen, aita Jose Soraluze aizkolaria zuela, eta Lasarteko Teresategi baserrian bizi izan zen. Etxean jokorako oilarrak ata ahariak eta probarako idiak prestatzen zituen.[1]
Aizkora jokoan 1940 eta 1960 artean aritu zen. Kemen handiko aizkolaria zen, aizkora kolpe izugarria zuena. 1949an sekulako balentria egin zuen Markinako futbol zelaian: 1´39 metroko diametroa zuen Arta-Goitiko-Pague moztea. Desafioa bi ordu azpitik ebakitzea zen eta Kortak ordu bat, 47 minutu eta 13 segundo aski izan zuen[2]. Sona handiko apustuak jokatu zituen garaiko aizkolari hoberenekin, hala nola Ignazio Orbegozo Arria eta Martin Garziarenarekin.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Bengoechea, Antonio, Antonio SoraluzeAuñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org
- ↑ Olmo, Aita goitiko, elcorreo.com