1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusia maiatzaren 8 eta abenduaren 19 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren VII. edizioa izan zen, Euskaltzaindiak antolaturiko azkena, eta bertan Euskal Herriko 66 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 13 saio izan zituen, horien artean 10 final-laurden, 2 finalaurreko (goiz eta arratsaldeko saioak) eta finala. Finala 1982ko abenduaren 19an jokatu zen Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan eta Xabier Amurizak irabazi zuen, bere bigarren txapela izan zen.
1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Parte-hartzaileak | 66 bertsolari |
Finala | Karmelo Balda pilotalekua (1982ko abenduaren 19an) |
Txapelduna | Xabier Amuriza |
Txapeldun ordea | Jon Lopategi |
Parte-hartzaileakAldatu
Guztira 66 bertsolarik eta 9 epailek hartu zuten parte.
BertsolariakAldatu
EpaileakAldatu
SaioakAldatu
FinalaAldatu
Finalistak honako zortzi bertsolari hauek izan ziren:
- Anjel Mari Peñagarikano
- Imanol Lazkano
- Jon Azpillaga
- Jon Enbeita
- Jon Lopategi
- Sebastian Lizaso
- Txomin Garmendia
- Xabier Amuriza
Emaitza:
Postua | Bertsolaria |
---|---|
Txapelduna | Xabier Amuriza |
Txapeldun ordea | Jon Lopategi |