Ireki menu nagusia
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, Araba, 1982ko martxoaren 19a-) bertsolaria da. Euskara teknikari lan egiteaz gain, Aramaio eta Legutioko bertso eskolako irakaslea da. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela.

Manex Agirre
Manex Agirre bertsolaria 2010ean.jpg
Ezkerrean, Manex Agirre 2010ean
Bizitza
Jaiotza Aramaio1982ko martxoaren  19a (37 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

BiografiaAldatu

2000an Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen eta ordutik aurrera Arabako hainbat txapelketatan hartu du parte. Arabako Bertsolari Elkarteko zuzendaritzako kidea ere izan zen 2013 arte. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere hartu zuen parte, Oionen jokatu zen kanporaketan. Epaile lanetan ere aritu izan da Arabako Eskolarteko Txapelketan. Azkenik, Gasteizko Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ere aritu zen.

Bertsolaritzaz aparteko beste jarduera ugari ere egin ditu. Esate baterako Eneko Barberenarekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. 2016tik aurrera Berria egunkarian ere iritzi artikuluak idazten ditu.

LorpenakAldatu

Kanpo loturakAldatu