Eider Olazar

Kazetaria eta politikaria

Eider Olazar Elduain (Gaztelu, Gipuzkoa, 1982ko apirilaren 30a) kazetaria, feminista eta politikaria da.

Eider Olazar

alkate

Bizitza
JaiotzaGaztelu1982ko apirilaren 30a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Naiz Irratia
info7 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Twitter: eiderolazar LinkedIn: eiderolazarelduaien Edit the value on Wikidata

2023ko ekainaren 17an Gazteluko alkate bilakatu zen, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Biografia

aldatu

Ikasketak

aldatu

Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Masterra unibertsitate berean.

Lan ibilbidea

aldatu

Elhuyar Fundazioan dihardu lanean 2020tik komunikazio sailean. Naiz irratian lan egin zuen esatari, Donostian, 2019ko urtarriletik 2020ko irailera. Info 7 irratian ere lan egin zuen 2006tik 2018ra bitartean, 13 urtez.[2]

Politikari

aldatu

Gazteluko EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako alkategaia eta berarekin batera taldea osatuko zuten herritarren zerrenda aurkeztu zuen, Eider Olazar buru zela.[3]

Gazteluko EH Bilduk adierazi zuenez, herriko udala kudeatzeko «talde berritua» behar zen eta ondorengoa gaineratu zuten:

«Garai berri bat abiatu da gure herri txikian; gatazka gogorrak eta herritarren arteko ezin ikusiak atzean utzi ditugulakoan gaude, eta orain, desberdinen artean herria eraikitzea dagokigu. Ilusioz betetzen gaitu honek, eta ilusioz ekingo diogu hartutako konpromisoari»,

2023ko ekainaren 17an EH Bilduk 55 boto eskuratuta alkate izendatu zuten Gaztelun, Eider Olazar Elduaien. Baliogabeak 13 boto izan ziren, 18 zuri eta %31,20-eko abstentzioa izan zen.[4]

Bestelakoak

aldatu
  • 2015ean Eider Olazarrek Emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko, Gabiltza datu basea ondu zuen Oihana Etxebarrietarekin batera, BERRIA Fundazioaren beka irabazi ondoren.[5]
  • 2020an Colonialismo-Racismo-Feminismo izenburua zuen mahai ingurua moderatu zuen.[6]
  • 2021ean Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen arteko "euskara eta feminismoa ardatz" solasaldia gidatu zuen.[7]

Sariak

aldatu
  • 2014an Argia Saria jaso zuen irratiaren atalean. Infozazpi Irratiko ‘Kalegorrian’ saioan kultura eta gizarte gaiei eskaintzen zien tratamenduagatik saritu zuen epaimahaiak. Saria lantalde osoarena eta ‘Kalegorrian’ egiten zuten kolaboratzaile guztiena zela nabarmendu zuen Eiderrek.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  2. all_powerful_Oz. «Xabi Abasolo eta Eider Olazar 'Info7': "Datorren hamarkadan Legaltasun osoz emititu nahiko genuke"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  3. «Eider Olazar izango da Gazteluko EH Bilduren alkategaia - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  4. «Gazteluko alkate berria, Eider Olazar - Gaztelu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  5. Vitoria, Oihan. (2023-06-22). «Hitza hartzeko giltza» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  6. Sebastián, Marta San. (2020-02-28). «Tolosa quiere visibilizar el 8 de marzo "la lucha hacia una igualdad más real"» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  7. «Hizkuntza eta generoa, hurbilpen teoriko bat» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  8. «Eider Olazarrek jaso du Argia Saria irratiaren atalean» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).

Kanpo estekak

aldatu