Chumlee

Austin Russell» orritik birbideratua)

Austin Lee Russell (Henderson, Nevada, 1982ko irailaren 8a), ezizenez Chumlee, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia bat da.

Chumlee

Bizitza
JaiotzaHenderson1982ko irailaren 8a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta enpresaburua

IMDB: nm3796385 Twitter: chumlee_ Edit the value on Wikidata

Pawn Stars saioan Rick Harrison, Richard Benjamin Harrison eta Corey Harrison lankideekin batera agertuz mundu osoan ospetsu bilakatu da. Harrisondarren jabetzako Gold & Silver Pawn Sho bahi-dendako langilea da, izan ere, Corey semearen haurtzaroko lagunmina izateagatik lanean hastea lortu zuen.

Chumlee ezizena 12 urterekin bereganatu zuen, bere aurpegi eta kokots handia direla eta.

Saioaren lehenbiziko ataletan noizbehinkako bigarren pertsonaia izaten hasi arren, ikusleentzat pertsonaia oso gogokoa zela ikusirik Harrisondarrekin batera lehen mailako pertsonaia bilakatu zen. Maiz, Harrisondarrek "inozotzat" jo ohi dute, beren txatxen jomuga izan ohi da, nagusiki lanean erakusten duen arduragabekeri, patxada eta alferkeria dela eta, eta sarritan itxuraz "ergeltxoa" dirudien arren, uste baina buruargiagoa dela garbi utzi izan du, Harrisondarrei ziria sartuz. Saskibaloi kirol-oinetakoetan, bideo-jokoetan eta kontsoletan aditua da oso.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chumlee